Klima Aldaketa
2023/04/04 - 12:44
Hego Sudan, gerra zibila eta klima aldaketaren ondorioz goseak kolpatutako herrialde aberatsa
Gerra Zibilak 400.000 hildako inguru utzi ditu herrialdean eta kontrolik gabeko milaka arma daude kaleetan. Horretaz gain, uholdeen eraginez 4 milioi desplazatu daude. Gosea gatazkaren eta uholdeen ondorioa da.
2023/03/31 - 22:33
91 baso sute piztuta daude Asturiasen, eta beste 28 Kantabrian
Hainbat foku daude piztuta ordu honetan, horietako bat Oviedoko atarian, Naranco mendian. Gauean auzo bat hustu behar izan dute, sugarrak oso indartsuak direlako. Haize bortitzak hauspotutako suak eraikin batzuk kiskali ditu.
2023/03/26 - 16:39
Larrialdi klimatikoaren beste ondorioetako bat: Belaguako eski-estazioa itxi behar izan dute elur faltagatik
Berriak ez dira batere onak. Azkena, aste honetan bertan ezagutu duguna: glaziarrak oso abiadura handian urtzen ari dira. Adituak kezkatuta daude itsasoen maila igotzen ari delako.
2023/03/25 - 12:21
Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan
Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
2023/03/21 - 22:11
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari
Proposamen horrek erregai sintetikoz funtzionatzen duten motorrak dituzten ibilgailuen kategoria berri bat sartuko luke araudian, hots, 'e-fuels' izenekoak, eta 2035etik aurrera merkaturatu ahal izango lirateke.
2023/03/20 - 13:55
Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan, Planetaren Orduan
2023an honetan martxoaren 25ean izango da itzalaldia, 20:30etik 21:30era.
2023/03/19 - 17:26
Ur falta nabarmena izan ostean, Esako urtegia hasi da maila berreskuratzen
Joan den urrian bere edukieraren % 11 baino ez zuen beteta; gaur egun, aldiz, Pirinioetako elurra urtu eta egin duen euriari esker, % 66an dago. Hala ere, euri gutxi egin du, ohiko kopuruaren laurdena; horregatik, uraren maila igotzeak arnas pittin bat eman badie ere, kezka dute laborariek.
2023/03/15 - 20:13
Urkulluk proposamen bat igorriko die NBEri eta EBri, garapen jasangarriaren helburuak lortzen laguntzeko
Lehendakariak 'Agenda 2030 Euskadi' Foroak Miñaon (Araba) egindako bileran aurkeztu du dokumentua. Besteak beste, proposamenak "estatukoak ez diren" gobernuek prozesu horretan duten zeregina bultzatzea proposatzen du.
2023/03/14 - 16:06
Bizkaiak baso suteetarako larrialdi plana eguneratu du klima aldaketara egokitzeko
Planak aurreikusten du, besteak beste, bulldozer bat erostea prebentziorako eta itzaltze lanetarako.
2023/03/14 - 09:45
Londres Handiaren tamainako A81 iceberg erraldoiaren lehen irudiak argitaratu dituzte
A81 iceberga joan den urtarrilean askatu zen, Chasm-1 izeneko izotz-pitzadura handi bat Brunt plataforman sortu zenean. Orain bere jatorritik 150 km ingurura dago iceberga.
2023/03/13 - 16:15
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzea aldarrikatu dute
Horretarako, urteko bigarren seihilekoa baliatu nahi dute Espainiak Europako Kontseiluaren presidentetza izango duela kontuan hartuta. Makroeskualde Atlantikoaren helburua litzateke eztabaidarako eta lanerako foro bat sortzea, zeinetan Gobernuek berdintasunean erabakiak hartu ahalko dituzten.
2023/03/13 - 13:04
''Ez dago ura baino indartsuagorik'' kanpaina aurkeztu dute
Gaur aurkeztutako kaanpainaren helburua geroz eta ohikoagoak diren ur-goraldien eraginak arintzea eta egoera horretara egokitzearen beharraz sentsibilizatzea da.
2023/03/03 - 22:22
Alemaniak atzera egin eta 2035erako konbustio autoen salmenta debekatzeko akordioa ezerezean gelditu da
Europak akordioa erdietsi zuela uste zenean, zalantzak nagusitu dira 2035erako konbustio autoen salmenta eteteko hitzarmenaren gainean. Alemaniak bere jarreran bira eman ondotik, datorren asteartean egitekoa zen bozketa datarik gabe atzeratu dute 27ek.
2023/03/03 - 15:39
Euskadiko emakumeek eredu jasangarriagoak jarraitzen dituzte mugikortasunean eta elikaduran
Emakumeen eta gizonen berdintasun ezak bizitzaren arlo guztietan omen du eragina, baita klima aldaketan ere. Ihobek eta Emakundek egindako txosten batek erakusten du, adibidez, mugikortasun eredu jasangarriagoak dituztela emakumeek.
2023/03/01 - 19:51
Bilbobuseko autobusak Metro Bilbaoren azpiegitura erabiliz kargatuko dira uztailetik aurrera
600.000 euro inbertituko dira zerbitzuan, eta horietatik 140.000 euro Next Generation funtsetik etorriko dira. Elorrietako garajean jarriko da, eta zortzi karga-terminal izango ditu, bakoitza 120 kilowattekoa.
2023/02/18 - 10:59
Publizitate pantailen energia kontsumoaz ohartarazi eta horien erabilera debekatzea eskatu dute Iparraldean
Bizi! talde ekologistak egindako protestan salatu dutenez, urtean etxebizitza batek adina argindar (berogailua kenduta) kontsumitzen du bi metro koadroko pantaila batek. (Irudiak: Bizi!)
2023/02/14 - 18:01
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Zehazki, onartutako arau berriak salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 murrizteko helburua ezarri du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
2023/02/11 - 12:20
Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekiko konpromisoa berretsi dute Bidenek eta Lulak
AEBko eta Brasilgo presidenteek batzar luzea izan dute Etxe Zurian, eta adostasun handia erakutsi dute, bi gaietan bereziki: demokraziaren defentsa eta Amazonaseko babesa.
2023/02/02 - 09:20
Zenbat zikintzen dugu garbitzen dugunean?
Duten toxikotasun mailagatik osasunerako arriskutsuak eta ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeen produktuak erabiltzen ditugu etxeko bazterrak garbitzeko, baina ezagutzen al ditugu benetako ondorioak? Nola eskura ditzakegu gutxiago kutsatzen duten garbigarriak?
2023/02/01 - 15:23
Aiora Urbieta: ''Garbitzen ari garenean zein zikinak garen jabetu beharko genuke''
Urteak daramatza Aiora Urbietak etxean garbikariak egiten. Laupabost produktu erabilita egiten ditu; izan ere, aitortu duenez, dendan erositakoak oso kaltegarriak dira ingurumenarentzako eta norbararen osasunerako.