2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Europako Parlamentuak gasolina eta diesel ibilgailuen salmenta 2035ean debekatzearen alde bozkatu du gaur, eta, aurreko urrats gisa, auto eta furgoneta berrietarako karbono dioxidoaren (CO2) emisioak 2030erako erdira murrizteko helburua ezarri du.
Zehazki, onartutako arau berriak, 2021ean erregistratutako mailetan oinarrituta, salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 jaisteko helburua finkatzen du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
Epe horren ondoren, 2035etik aurrera, legeak aurreikusten du Europar Batasunean saltzen diren ibilgailu guztiak zero emisiokoak izatea, nahiz eta, indarrean sartu aurretik, testua formalki onartu beharko duten EBko estatu kideek, Kontseiluan bilduta.
Aldeko 340 botorekin, kontrako 279rekin eta 21 abstentziorekin, Europako Parlamentuak legedi berri hori babestu du, baina hori bai, Europako Alderdi Popularrak, osoko bilkurako talde nagusiak, aurkako botoa eman du.
Besteak beste, testu berriak finkatu egiten du EBk ibilgailuen fabrikatzaileei eskatzen dien zero edo isuri txikiko ibilgailuen salmenten portzentajea, Europako Batzordearen pizgarri ekonomikoez baliatu ahal izateko.
2025etik 2029ra bitartean, salmenta guztiak kontuan hartuta, zero ala isuri murritzeko autoen % 25 saldu beharko da, fabrikatzailek sari horiek kobratzen jarraitzeko; furgonetei dagokienez, berriz, proportzioa % 17koa izango da. 2030etik aurrera, erregelamendu berriak pizgarriak kentzea aurreikusten du.
Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteorde eta Itun Berdearen arduradunak erreforma osoa goraipatu du eta, Euroganberan egindako eztabaidan, legeak "industriaren, klimaren eta langileen interesen arteko oreka perfektua" bilatzen duela adierazi du.
Kamioiak eta autobusak
Bestalde, Europako Batzordeak 2030ean berotegi-efektuko gasen emisioak % 45 murrizteko bidea proposatu du distantzia luzeko kamioi eta autobusentzat, eta ahalegin hori % 65era arte handitu beharko da 2035ean eta % 90era 2040an, 2019ko mailekin alderatuta.
Proposamena osatzeko, 2030etik aurrera EBn merkaturatutako autobus interubano guztiak zero emisiokoak izatea lortu nahi da, baina ez landa-eremuei zerbitzua ematen dietenak, kamioien tratamendu bera izango baitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.