Kolonbia
2021/05/02 - 22:03
Protestek Duque zerga erreforma proiektu polemikoa atzera botatzera behartu dute
Apirilaren 15ean Kongresuan aurkeztutako proiektua atzera bota du Kolonbiako presidenteak. Azken lau egunetan protesta sozial handiak izan dira Latinoamerikako herrialdean.
2021/05/01 - 21:34
Kolonbiako presidenteak zerga erreformarako plan berria iragarri du, protesten ostean
Ostiralean manifestazioak egin zituzten Kolonbiako hainbat hiritan, hirugarren egunez, eta gutxienez hildako bat eta hainbat zauritu izan ziren. Hedabide batzuek zazpi hildako ere aipatzen dituzte.
2021/04/30 - 21:32
FARCek onartu egin du Kolonbiako gatazkan bahiketak egin izana
Horixe adierazi du Julian Gallok, gerrillarien buruzagi ohiak, Bakerako Auzitegi Bereziaren aurrean, gerra krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzen ari direnean.
2021/04/29 - 16:56
Protestak Kolonbian, gobernuak aurkeztutako erreforma fiskalaren aurka
Liskarretan atxilotu eta zauritu ugari izan dira. Gobernutik kezkatuta agertu dira protestek pandemiaren bilakaeren izan dezaketen eraginagatik.
2021/03/11 - 21:11
Yamil eta Taylor transexualen aurkako jazarpenetik ihesi iritsi ziren Euskal Herrira
Transexualak dira eta Kolonbiatik jazarpenetik ihesi iritsi ziren Euskal Herrira. Orain errefuxiatutzat hartzea eskatzen dute.
2021/02/28 - 15:08
Maduro: "Espainiarekin harremana aldatuko dugu, aski da"
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministroak Kolonbiako Cucuta hiria bisitatu zuen larunbatean. Venezuelako Gobernuak "erasotzat" jo du.
2021/01/27 - 15:52
FARC alderdiak Comunes izen berria hartzea erabaki du
Erabaki honen helburua gerrillarekin lotzen zuen estigma atzean uztea da. Alderdi horretako bi senatarirekin izan da Arantxi Padilla.
2021/01/27 - 10:55
5,3 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Antioquian izan du epizentroa sismoak, 158 kilometroko sakoneran, eta besteak beste, Caucako bailaran, Risaraldan, Quindcion, Caldasen eta Bogotan sentitu dute.
2021/01/07 - 12:38
Zazpi urte beteko dira Borja Lazaro gasteiztarra desagertu zenetik
Gaur egun ez dakite zer gertatu zen. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean ikusi zuten azkenekoz Kolonbiako Cabo de la Vela herrian.
2020/12/31 - 15:32
Herrialde gehienetan murrizketa zorrotzak daude ezarrita gaur gauerako
Amaia Uribek, Arantxi Padillak eta Ane Irababalek AEBn, Kolonbian eta Italian urteko azken eguna nola ospatuko duten kontatu digute.
2020/12/31 - 13:54
82 milioi pertsona baino gehiago kutsatu dira Covid-19a antzeman eta urtebetera
1.805.035 pertsona hil dira mundu osoan, eta AEBak dira kutsatu eta hildako gehien izan dituen herrialdea.
2020/12/13 - 18:48
Txertoak ez dira martxora edo apirilera arte iritsiko Latinoamerika osora
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.
2020/11/26 - 10:37
Indarkeria hazi egin da Kolonbian, bake akordioa sinatu eta lau urte geroago
Talde armatuen ekintzek % 65 egin dute gora lehenengo urtearekin alderatuz, baina orain gehienak ez ditu FARCek egiten.
2020/11/23 - 10:56
Zortzi kafe-biltzaile hil dituzte Kolonbian
Sarraskia Betaniako (Antioquia) lursail batean gertatu da. Armak zeramatzaten hamar bat gizon kafe-biltzaileak lo zeuden gela batean sartu eta tiroka hil dituzte.
2020/11/19 - 14:11
Iotak 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
2020/11/19 - 10:09
Iota urakanak gutxienez 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Urakanak indarra galdu duen arren, agintariek kontu handiz ibiltzeko eskatu dute oraindik euria asko bota dezakelako.
2020/11/18 - 09:44
Iota urakanak guztiz suntsitu du Kolonbiako Providencia uhartea
Iota urakanak gutxienez bi hildako eta hiru desagertu utzi ditu Kolonbiako Providencia uhartean. 5.000 pertsona bizi diren uhartea erabat suntsituta geratu da.
2020/11/17 - 12:28
Iotak indarra galdu du Nikaraguan 250 km/h-tik gorako haizeekin lurra ukitu ondoren
Bi astetan Erdialdeko Amerika astintzen duen bigarren uranaka da Iota. Azken orduetan Nikaraguara iritsi da, baina indarra galdu du.
2020/10/31 - 19:46
Juana Perea euskal jatorriko ekintzaile soziala hil dute Kolonbian
Ingurugiroaren alde eta emakumeen alde borrokan nabarmendu zen, batez ere, Perea. Eusko Jaurlaritzaren Kolonbiako lehen ordezkariaren iloba zen. Haserre handia eragin du bere hilketak.
2020/10/23 - 13:07
Indigenek Bogotako aireportuan protesta egin dute bake akordioa bete dadin
Misak, pijao eta nasa herrietako ehun bat indigenek bilkura dute El Dorado aireportuan, bizi diren eskualdea astintzen duen indarkeriaren aurka protesta egiteko.