Indarkeria hazi egin da Kolonbian, bake akordioa sinatu eta lau urte geroago
FARCekin bake akordioa sinatu eta lau urtera, biolentzia areagotu egin da Kolonbian, eta gerrillari ohiaik eta lider sozialak izan dira indarkeria horren helburu. Sarraskiak gero eta gehiago dira, eta, aste honetan bakarrik, 15 pertsonatik gora hil dituzte.
Kolonbiako gerrilla handiena zenaren eta Gobernuaren arteko akordioak itxaropena zabaldu zuen herrialdean, baina, denbora pasa ahala, desagertu egin da. Hala ere, politikaren sektore batzuek oraindik ez dute galdu herriak gatazka armatutik ateratzeko behin betiko urratsa emango duen esperantza.
Errealitatea, ordea, latza da. 2016ko azaroaren 24tik 242 gerrillari ohi eta mila lider sozial inguru hil dituzte. Gainera, ehunka pertsona hil dira talde armatuek herrialde osoan zehar egindako sarraskietan.
Azken biak asteburuan jazo dira Antioquia departamenduko Betania herrian (hamar kafe-biltzaile hil dituzte bertan) eta Cauca gatazkatsuko Argelian (bost pertsona hil dituzte El Mango etxaldean).
Indarkeria gero eta handiagoa
Funadion Ideas para la Paz (FIP) fundazioaren azterketa baten arabera, talde armatuen ekintzek % 65 egin dute gora bakerako ituna sinatu osteko lehenengo urtearekin alderatuz, 225etik 318ra igo baitira.
Fundazioak azaldu duenez, “FARCen su-etenaren aurretik, ekintza armatuen % 78 gerrilla honek egindakoak ziren. Lau urte geroago, horien % 38 Nazio Askapenerako Armadak (ELN) egin ditu, eta beste % 34 disidentziek”.
Akordioaren defentsan
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohiak, gerrillaren azken buruzagi Rodrigo Londoñorekin akordioa sinatu zuenak, berak utzitako ondarea azpimarratu du, honakoa esanez: “Bereizi egin behar dira FARCekin egindako bake-akordioa eta beste talde kriminal batzuek sortutako indarkeria”.
“FARCekin sinatutako akordioa eraginkorra izan da, eta indarkeria adierazleek (hilketak, hartualdiak, azpiegiturei egindako erasoak eta bahiketak) oso datu adierazgarriak utzi zituzten 2017 eta 2018ra arte, % 70 eta % 80 artean egin baitzuten behera”, esan du agintari ohiak EFE agentziari eskainitako elkarrizketa batean.
FARC alderdiaren ikuspegia eta Gobernuarena
Julian Gallo (Carlos Antonio Lozada izenarekin egin zen ezagun gerrillari gisa aritu zen urteetan) Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común (FARC) alderdi politikoaren lider eta senatariaren hitzetan, “akordioaren alde positiboa da 50 urtetik gorako gerra bat amaitu zela eta gatazkaren ondorioz lozorroan zeuden hainbat indar sozial eta politiko berpiztu zirela”.
Kritikei erantzunez Rafael Guarin Segurtasun Nazionalerako aholkulari presidentzialak azaldu duenez, “akordioa sinatzeak indarkeriaren amaiera ekarriko zuela esan zioten herriari Santosen Gobernuaren bake-negoziatzaileek eta FARCekoek, kriminalitatea desagertu egingo zela ia-ia inork ez ulertzeko moduan, sarraskiak eten egingo zirela”.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.