Kolonbia
2019/08/31 - 12:40
Fiskaltzak Marquez eta 12 disidente harrapatzea eskatu du armetara itzultzeagatik
Bestalde, gutxienez FARC gerrillako 12 kide hil dira operazio militar batean.
2019/08/30 - 10:41
FARCek barkamena eskatu dio Kolonbiako herriari, disidenteen berrarmatzeagatik
FARC alderdiko presidente den Rodrigo Londoño 'Timochenko'k ziurtatu duenez, gerrillako kide ohi gehienak bake akordioarekin konprometituta daude.
2019/08/30 - 10:22
Zantzu txarrak Kolonbiarentzat
Bake-prozesuak ez du erabateko bakealdia lortu. Marquezek gerrillari ohi kopuru handia erakartzen badu, Kolonbian gerra gordina piztu liteke berriro.
2019/08/30 - 09:47
FARCeko kide ohi gehienak bakearekin konprometituta daude, 'Timochenko'ren arabera
Gerrillako azken buru militar eta egun FARC alderdiko presidente denak barkamena eskatu du talde disidente batek atzera armak hartzeko egin duen aukeragatik.
2019/08/30 - 08:49
Kolonbiako Gobernuak ez duela 'mehatxurik' onartuko esan du Ivan Duque presidenteak
Halaber, ordainsari handiak eskaini ditu Ivan Marquez FARC gerrillako bigarrena izan zena eta beste disidenteak atxilotzen lagunduko duen informazioaren truke.
2019/08/29 - 18:53
Akordioari eustea eta hitza bete ez dutenak zigortzea eskatu dio Santosek Estatuari
FARCen % 90ak bete du bake prozesua, eta horri eutsi behar diogu. Akordioa errespetatu ez dutenak, aldiz, irmoki zigortu behar ditugu. Bakearen aldeko borroka ez da eten", esan du.
2019/08/29 - 14:46
FARCeko 'Ivan Marquez' disidenteak armak berriro hartuko dituela iragarri du
FARC gerrillako talde disidente batek atzera armak hartzeko erabakia hartu du eta "borrokarako aro berria" hasi duela iragarri du bideo batean.
2019/08/29 - 10:45
FARCeko talde disidente batek atzera armak hartzeko erabakia hartu du
Ivan Marquez gerrillako bigarrena izan zenak borroka armatuaren aro berri bat iragarri du Jesus Santrichekin eta El Paisarekin batera agertu den bideo batean.
2019/08/23 - 16:24
Amazoniako hondamendia, G-7ko gai zerrendaren barruan
Macronek esan du premiazkoa dela planetako birikan gertatzen ari dena sakon aztertzea. Brasilgo presidenteak Macron kritikatu du esanez, etekin pertsonala atera nahi duela Amazoniako suteen kontura.
2019/08/23 - 14:26
Munduak Amazonia, 'planetaren birika', salbatzea eskatu du
Urtarrilaren 1a eta abuztuaren 18a artean 71.497 sute foku erregistratu dira Brasilen, eta horietatik % 52,5 Amazonia eremuan izan dira.
2019/08/04 - 17:24
Gutxienez 80.000 pertsona desagertu dira Kolonbiako gatazka armatuan
Bake akordioak esperantza izpiak ekarri dituen arren, desagertuen bilaketak ez du behar adina laguntzarik izan. Milaka herritar haien senideei zer gertatu zitzaien jakin nahian jarraitzen dute.
2019/07/31 - 17:33
Kolonbiako unibertsitateko ehun ikasle eta irakasle hil dituzte 2000. urteaz geroztik
Haien militantzia politikoagatik hil dituztela frogatu du Euskal Herriko eta Kolonbiako ikertzaileek elkarlanean egindako txosten batek. Egunotan ari dira ikerlana aurkezten, Bogotan.
2019/07/27 - 18:39
Milaka pertsona bildu dira Kolonbian giza eskubideen aldekoen erailketak salatzeko
Ehunka lider sozial erail dituzte bake akordioa sinatu zutenetik Kolonbian. Milaka pertsona kalera atera dira giza eskubideak defendatzera.
2019/07/21 - 18:42
Kolonbian FARCeko gerrillari ohiek kooperatiba berri bat aurkeztu dute
Armak utzi dituztenek abiatutako proiektu ekonomikoak biltzen ditu kooperatiba horrek, eta bake prozesuko ardatzetako bat da.
2019/07/20 - 21:56
Kolonbiako bake prozesuaren egoerarekin kezkatuta agertu da euskal ordezkaritza bat
Hala, "herrialde osoan benetako bakea eta bizikidetza" lortu ahal izateko, haien ahaleginean sakontzeko eskatu die euskal ordezkaritzak tokiko erakunde eta gizarte eragileei.
2019/07/19 - 16:33
Kolonbiako giza eskubideen segimendua egitera joandako euskal ordezkaritza, kezkatuta
Euskal ordezkaritzak amaitu du Kolonbiara bidaia. Kezkatuta agertu dira Kolonbiako bake prozesuaren egoeragatik, oro har; eta giza eskubideen defendatzaileengatik, bereziki.
2019/07/15 - 15:51
Kolonbiako Kontseilu beltzek abegitsu hartu dute euskal ordezkaritza
Kolonbia mendebaldean dabiltza legebiltzarkideak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak, eta hainbat komunitatek egin diete harrera.
2019/07/14 - 15:18
Euskal ordezkaritza bat Kolonbian dabil egunotan giza-eskubideen jarraipena egiten
Kolonbiako lau emakume gurean izan dira sei hilabetez mehatxatutako ekintzaileei aldi batez babesa emateko programari esker, beren itzuleran laguntza ematera joan da euskal delegazioa.
2019/07/10 - 08:39
Kolonbiako Auzitegi Gorenak Jesus Santrich FARCeko buruzagi ohia atxilotzea agindu du
Gainera, Santrich bilatzeko agindu dio Interpoli. Jesus Santrich droga trafikoari lotutako saio batean deklaratzera deituta zegoen, baina ez da agertu.
2019/07/03 - 16:25
Gatazka armatuan desagertutakoak bilatzeko ahalegina areagotuko dute Kolonbian
Paco Etxeberria mediku forentsea Bogotan da egunotan bere eskarmentuaz hitzaldiak eman eta desagertuen bilaketan arituko direnekin batzartzeko.