Zantzu txarrak Kolonbiarentzat
Zaila da jakitea zein indar duen armak berriro hartzea erabaki duen FARCeko talde disidenteak. Pisu handia duen gizon batek gidatzen ditu: Ivan Marquez FARCen 'bigarrena' zenak eta Habanan, Kolonbiako gobernuarekin izan ziren bake-elkarrizketetan, gerrillari taldeko buru izan zena. FARCeko buruzagi nagusia zen Rodrigo Londoño Timochenko-k, bake prozesuarekiko leiala dela esan du, eta gerrillari ohien gehiengoak jarrera berdina duela. Timochenkok barkamena eskatu zien atzo kolonbiarrei, nazioarteari, eta bake prozesua babestu zuten Kubari eta Norvegiari.
Edozein kasutan, Ivan Marquezen iragarpenak kezka handia sortu du Kolonbian. Egia da, bake-prozesuaren bitartez gerrillarien gehiengoa gizarteratu dela; baina egia ere bada, ez dela erabateko bakealdia lortu. Gerrillari, paramilitar eta narkotrafikatzaile talde txikiak daude eta 'beraien legea' ezartzen dute Kolonbiako hainbat eskualdeetan.
Marquezek gerrillari ohi kopuru handia erakartzen badu, Kolonbian gerra gordina piztu liteke berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz