Kontxako hondartza
2024/08/10 - 10:50
Kanoikadak abiatuko du arratsaldean Donostiako Aste Nagusia
Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko 376 ekitaldi izango dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.
2024/07/16 - 21:25
Lau karabela portuges ikusi dituzte Donostiako Sagues inguruan
15:30 aldera bi karabela portuges ikusi dira eta beste bi 16:30 inguruan, laurak Sagues inguruan.
2024/07/14 - 15:38
Donostiako Kontxako hondartzan ere busti dira esklerosi anizkoitza ikusarazteko
Arabako hainbat igerilekutan hasi zen ekimena, eta euskal kostaldera heldu da gaur. Donostiako Kontxako hondartzan izan dira, baita Getxoko Ereaga hondartzan ere.

2024/07/07 - 19:35
Lehenengo karabela portugesak atzeman dituzte Donostiako hondartzetan
Hainbat orduz bandera horia jarri dute Donostiako hondartzetan, hainbat ale ikusi eta Santa Klara uhartearen inguruan pertsona batek ziztada bat jaso ostean.
2024/06/12 - 21:09
'Igo olatura' kanpainarekin ireki du hondartza denboraldia Gipuzkoak, hondakinik gabeko itsasertz baten alde
Lehentasuna itsasertza hondakinik gabe mantentzea izango da, eta horretarako 1.800 000 euro bideratuko dira garbiketa indartzeko. Aurtengo berrikuntza Getarian martxan jarriko den mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu pilotua izango da.

2024/06/01 - 15:31
Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian
Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.
2024/06/01 - 14:38
Hondartzak zabalik, eguzkia falta
Hondartza denboraldia gaur hasi da Bizkaian eta Donostian, baina eguzkirik gabe, hutsik daude hondartzak. Sorosleek gaur ez dute lan handirik izango. Irudiak: Bakioko hondartza - Victor Uriarte; Kontxako hondartza - Jon Hernandez Utrera.
2024/05/31 - 14:53
Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen "jarraipen berezia" egingo du Osasun Sailak udan
Astero, laginak hartuko ditu EAEko 43 hondartza eta aintziretan, azterketa mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatearen berri emango du.
2024/05/30 - 21:37
Donostiak datorren larunbatean, ekainak 1, emango dio hasiera 2024ko hondartza denboraldiari
Donostiak ekainaren 1ean, larunbata, emango dio hasiera hondartza denboraldiari, eta irailaren 30era arte luzatuko du. Zerbitzu guztiak egun horretan jarriko dira martxan, toldoak, karpak, eguzkitakoak eta aulkiak izan ezik, horiek ekainaren 15etik irailaren 15era arte egongo baitira martxan.
2024/04/21 - 18:51
1.500 dantzarik dir-dir egin dute Kontxako barandan, eguzkia lagun
Gipuzkoako hogei eskola baino gehiagoko dantzariak elkartu dira gaur Donostiako Kontxako pasealekuko barandan, dantza klasikoaren urteroko hitzorduan. Ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere, mugimendu arin eta dotoreekin.
2024/04/20 - 18:24
Hareazko gazteluz bete da Donostiako Kontxako hondartza
Burmuineko Gaitza dutenen Gipuzkoako Elkarteak lehen aldiz antolatu du hareazko gazteluen txapelketa. Kalte zerebrala zer den eta gaixoari eta familiari nola eragiten dion ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea izan da helburua.
2024/04/13 - 16:25
Kontxako hondartza jendez gainezka apirileko uda giroko larunbat honetan
20 ºC inguruko tenperaturak lagun, jende anitz joan da gaur hondartzara. Barnealdeko zenbait tokitan, tenperatura 30 ºC-ra heldu da, Euskalmeten arabera.
2024/02/23 - 20:03
Itsasoa bere indar guztia erakusten ari da olatu handiekin euskal kostaldean
Olatuek 5 metroko altuera gainditu dezakete. Donostiako Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxita daude olatu handiengatik. N-634 errepidea ere itxita egongo da Zarautz eta Getaria artean, denboraleagatik.
2023/12/25 - 15:46
250 lagun Kontxako ur hortzetan murgildu dira, Elikagaien Bankuari laguntzeko
Aurten ere, dozenaka lagunek bat egin dute "Kontxapuzoia" Gipuzkoako Elikagaien Bankuari laguntza emateko ekimenarekin, nahiz eta ura 14 gradutan egon.
2023/09/30 - 16:31
Udako giroa eta hondartzak jendez gainezka, iraileko azken egunean
30º-tik gorako tenperaturak izan ditugu gaur, eta horrek jende andana animatu du Kontxako (Gipuzkoa) eta Ereagako hondartzez disfrutatzera.
2023/09/23 - 22:39
Star Wars filmetako pertsonaiek lehorreratze solidarioa egin dute Donostian, haur minbiziaren aurka
The Pink Force eta Aspanogi elkarteek lehorreratzea egin dute larunbat honetan Donostiako Kontxa hondartzan, azken horren 25. urteurrena ospatzeko. Darth Vader eta storm trooper ugari izan dira bertan, haurrak agurtzen.
2023/09/15 - 11:48
Gizon baten gorpua agertu da Donostiako Kontxako hondartzan
Udalak jakitera eman duenez, hildakoa 40 bat urteko gizonezko atzerritarra da. Hondartza garbitzen ari zen pertsona batek aurkitu du gorpua 08:00ak aldera. Hildakoaren bi lagunek identifikatu dute gorpua.
2023/09/14 - 17:46
Bandera horia Donostiako hondartzetan, marmoka lumineszenteak daudelako
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 70 marmoka inguru jaso dituzte ur ertzean, eta ziztada arinak izan dira, "15 inguru", azken orduetan.
2023/09/14 - 15:29
Bandera horia Donostiako hondartza guztietan, marmokak daudelako
Udalak berretsi du marmokak direla, ez karabela portugaldarrak. 70 ale inguru jaso dira itsasertzean, eta 15 bat ziztada izan dira atzo arratsaldean eta gaur goizean, guztiak arinak.
2023/08/29 - 13:05
Hilda zeuden berrogeita hamar bat karabela portuges atera dituzte Donostiako hondartzetatik
Medusa faltsu horietako hogei Kontxako hondartzan jaso dituzte, eta gainerako hogeita hamarrak, Zurriolan.