Kontxako hondartza
2023/09/14 - 17:46
Bandera horia Donostiako hondartzetan, marmoka lumineszenteak daudelako
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 70 marmoka inguru jaso dituzte ur ertzean, eta ziztada arinak izan dira, "15 inguru", azken orduetan.
2023/09/14 - 15:29
Bandera horia Donostiako hondartza guztietan, marmokak daudelako
Udalak berretsi du marmokak direla, ez karabela portugaldarrak. 70 ale inguru jaso dira itsasertzean, eta 15 bat ziztada izan dira atzo arratsaldean eta gaur goizean, guztiak arinak.
2023/08/29 - 13:05
Hilda zeuden berrogeita hamar bat karabela portuges atera dituzte Donostiako hondartzetatik
Medusa faltsu horietako hogei Kontxako hondartzan jaso dituzte, eta gainerako hogeita hamarrak, Zurriolan.

2023/08/25 - 14:00
Karabela Portugesak bueltan dira Donostiako hondartzetan
Donostiako Udalak polipo-kolonia horretako "tamainu handiko" hiru ale atzeman ditu hiriko hondartzetan.
2023/08/22 - 13:32
Ehunka marmoka hil erretiratu dituzte Kontxako hondartzan itsasertzetik
Baliteke tamaina txikiko marmoka horiek itsasoko uraren tenperatura altuagatik sartu izana Donostiako badian, egun hauetan 25 gradu ingurukoa baita.
2023/08/10 - 22:03
100etik gora karabela portuges jaso dituzte Donostiako hondartzetan
Protokoloa martxan jarri zutenetik lehen aldiz, bandera gorria jarri dute Zurriola hondartzan.
2023/08/07 - 22:27
Donostiako Udalak karabelen aurkako protokoloa egokitu nahi du, bainua hainbestetan ez debekatzeko
Gaur-gaurkoz, 15 ale edo gehiago agertzen badira edo karabela batek norbaiti heltzen badio debekatu izan da bainua Donostian. Pasa den ostiralean, tamaina txikiko karabelak agertu ziren Donostian; ziurrenik Bizkaiko Golkoan jaioak, adituen arabera.
2023/08/04 - 21:28
Kontxan agertutako karabela portuges txikiak, ziur aski, Bizkaiko Golkoan jaiotakoak dira
Txanpon baten tamaina dute Donostian agertu diren karabela portugesek. Denboraleak bultzatuta heldu dira eta, ziurrenik, datozen egunetan gehiago helduko dira.

2023/08/04 - 15:38
Bandera gorria Donostiako Kontxa hondartzan, karabela portugesengatik
Kontxan, bandera gorria jarri dute 14 urteko neskato batek horietako baten ziztada jaso eta gero. Ondarretan, bandera horia jarri dute horrelakoak ikusi ostean. Zurriolan, ostera, itsasoaren egoeragatik jarri dute gorria.
2023/08/03 - 15:40
Donostiako Pasealeku Berria, 'Haizearen orrazia' eta Santa Klarako uhartea, itxita olatu handiengatik
Uhartea larunbatera arte egongo da zarratuta. Ordura arte, olatuek kostaldean inpaktua izan dezakete itsasgoran, eta, badaezpada, hainbat neurri prebentibo hartu ditu Donostiako Udalak.
2023/08/02 - 12:40
Itsas denboralea tarteko, Santa Klara uhartea itxi dute eta Kontxako gabarroi batzuk kendu dituzte Donostian
Hiru metroko olatuak eta marea biziak espero dira ostiralera arte, eta, hala, prebentzio neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Hondalea instalazio artistikoa ere zarratuta egongo da.

2023/07/30 - 20:37
Bizkaiko hiru hondartzatan eta Gipuzkoako batean bainatzea debekatu dute karabela portugaldarrengatik
Zehazki, bainua hartzea debekatuta dago Bizkaiko Barinatxe, Atxabiribil eta Arrigunaga hondartzetan eta Gipuzkoako Zurriolan. Gainera, bandera horia ezarri dute Gorlizen eta Barrikan (Bizkaia), eta Donostiako Kontxan eta Ondarretan.
2023/07/22 - 22:12
Bandera gorria Kontxan eta Arenan, karabela portugaldarren ziztada bana izan ondoren
Bainua debekatu dute bi hareatzetan. Donostiak karabela portugaldarren begiztatze eta ziztaden aurkako protokoloa onartu du larunbat honetan.

2023/07/21 - 21:04
Bandera gorria Donostian, 73 karabela portugaldar jaso eta ziztada bat izan ostean
Donostiako badian flotatzaileak garbitzen dituen ontziak 73 karabela portugaldar jaso ditu gaur. Gainera, ziztada bat izan da.
2023/07/18 - 15:59
Donostian bainua debekatuko da 15 karabela portuges baino gehiago ikusten badira edo ziztada bat gertatuz gero
Hala jasotzen du Donostiako Udalak onartutako jarduera-protokoloak. Hondartzak hainbat azpieremutan banatuko dira, eta ale bat agertzen denean, ez dio hondartza guztiari eragingo, soilik hura dagoen eremuari.

2023/07/17 - 18:52
Zenbait izurde kontxako badiara gerturatu dira gaur
Zenbait izurde kontxako badian sartu dira gaur, eta Santa Klara irlara joateko itsasontzian zeudenek horiek ikusteko aukera izan dute.

2023/07/13 - 15:56
Donostiako hondartzetan ez da karabela portuges gehiagorik azaldu eta bandera berdea ezarri dute
Guztira, 40 ale baino gehiago bildu dira Kontxako badian zehar, eta, hori dela eta, Udalak hiriko hareatza guztietan bandera horia ezartzea erabaki dutela adierazi du. Goizean zehar ikuskapenek jarraituko dute.

2023/07/11 - 17:09
Bandera gorria Donostiako Zurriola hondartzan, karabela portugesen 7 ziztada izan ondoren
Asteburuaz geroztik, sorosleek eta hondartzetako arduradunek arreta handiz jarraitzen dute karabela portugesen iritsiera Euskal Herriko hondartzetara. Atzo Zarauzko hondartzan bainua debekatu zuten hainbat ziztada egon ondotik eta gaur gauza bera egin dute Donostiako Zurriola hondartzan.

2023/07/10 - 12:52
Karabela portugaldarrak itzuli dira Gipuzkoako uretara
Hainbat lagun artatu dituzte azken orduetan marmokekin kontaktuan egoteagatik Kontxako badian, eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman du, halaber, goizean ikuskapen lanak egin ondotik, ez dutela besterik topatu eta bandera berdea jarri dutela berriz ere.

2023/06/13 - 14:41
Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren
Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bainua baimendu dute bi hondartzetan.