Itsas denboralea tarteko, Santa Klara uhartea itxi dute eta Kontxako gabarroi batzuk kendu dituzte Donostian
Datozen egunotan itsasoa zakar ibiliko da eta 3 metroko olatuak espero dira. Badaezpada, hainbat neurri hartu ditu Donostiako Udalak. Hala nola, Santa Klara uharterako sarbideak itxi dituzte eta Kontxako hondartzan dauden bi gabarroi (txirristak dituzten buiak) kendu, Udaletik jakinarazi dutenez.
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko 15:00etatik aurrera itsasaldeko arriskuagatik.
Santa Klara uharteko zerbitzu batzuk (taberna, komunak eta dutxak) ere itxi dituzte, olatuengatik babesteko oholak jartzen ari direlako. Nolanahi ere, 14:00etatik aurrera zarratuta egongo da irla (bertan daudenak aterako dituzte).
Orain itsasoa bareago dagoenez, Kontxako bi plataformak badiara hurbildu dituzte, babestuago egoteko.
Azkenik, Cristina Iglesiasen Hondalea instalazio artistikoa itxita egongo da.
Carlos Garcia Udaleko Mantenu eta Hiri Zerbitzuetako zinegotziak Radio Euskadin azaldu duenez, espero dute ostiralean dena zabaltzeko moduan egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak