Kontzertu Ekonomikoa
2017/11/23 - 13:16
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Kongresuak
Kontzertu Ekonomikoaren lege berria onartu dute aldeko 294 botorekin eta 36 aurkakorekin. Bestalde, Kupo berria onartu dute aldeko 292 botorekin, 36 aurkakorekin eta bi abstentziorekin.
2017/11/23 - 12:23
Azpiazu eta EAEko hiru ogasun diputatuak Kongresuan izan dira
Gaur onartuko da Kontzertu Ekonomikoaren erreforma eta euskal Kupo berria. Horregatik, Javier Larrañaga, Jose Maria Iruarrizaga Jose Luis Cimiano Kongresuan izan dira Pedro Azpiazurekin batera.
2017/11/23 - 11:32
Euskal Kupoa ez dela abantaila bat nabarmendu du Montorok
Cristobal Montorok esan du Kupoa 'Espainia anitz baten berezitasuna' dela eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten diola.
2017/11/22 - 19:24
Euskal herritarrek atzerrian dituzten diru kontuen informazio dute Ogasunek
47 herrialdetatik iritsi zaie, eta datorren urtean, gainera, orain arte informazio hori eman ez duten 100 herrialdetatik jasoko dute.
2017/11/21 - 23:28
Ostegunean bozkatuko dituzte Kongresuan Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak
PPk, PSOEk eta EAJk aldeko botoa emango dute. Kongresuaren babesa jaso ondoren, Senatuan jarraituko du eztabaidak. EH Bilduk abstentzioa iragarri du eta horrek tentsioa sortu du jeltzaleekin.
2017/11/03 - 18:00
Espainiako Gobernuak Kupoaren eta Kontzertuaren legeak onartu ditu
Biak Kongresura eta Senatura bidaliko dituzte orain, bertan berresteko. Bestalde, Nafarroako Hitzarmen Ekonomiko berria adosteko zorian daudela esan du Montorok.
2017/09/01 - 14:28
Navaleko langileak: 'Konkurtsoaren kontra borrokatzeko garaia da'
Ordezkari politikoekin eta Arantxa Tapia sailburuarekin bildu ostean erabakiko dute mobilizazioak deitu ala ez.
2017/08/17 - 14:20
Espainiako zor publikoak bere marka gainditu du: 1,138 bilioi
Maiatzarekin alderatuta, 13.938 milioi eurotan igo da, eta BPGren % 100 gainditu du berriz.
2017/07/19 - 20:48
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bake fiskala sinatu dute, 5 urterako
Cristobal Montoro Ogasun ministroak eta Pedro Azpiazu sailburuak Kupoaren Legea sinatu dute, bake fiskala 2021a arte bermatzeko.
2017/07/16 - 01:02
Bizkaiko Foru Ogasunaren diru-sarrerak % 10,7 igo dira
Zuzeneko zergen diru-sarrerak % 26 igo dira. Horri esker, guztira, 3.234,8 milioi euro bildu ditu Ogasunak.
2017/07/14 - 16:19
Euskadik 1.300 milioi euro ordainduko dizkio Estatuari, Kupoa dela eta
Egozpen-indizea ohiko 6,24an geratuko da. Atzo gauean izenpetu zuten Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak eta Cristobal Montoro ministroak Kupoaren lege berriaren aurreakordioa.
2017/07/14 - 15:32
1.300 milioi euroan ezarri dute 2017ko Kupoa
Pedro Azpiazu sailburuaren ustez, "lorpen ekonomiko eta politikoa" da Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren gobernuarekin egindako ituna.
2017/05/29 - 16:23
Aldundiek eta Jaurlaritzak EAE osora zabalduko dute zerga-heziketa ikasgaia
Gipuzkoan, duela lau urte hasi iren esperientzia honekin. Erakundeen iritziz, beharrezkoa da eskoletan ekimena martxan jartzea, iruzurraren aurka egin nahirik.
2017/05/29 - 15:59
Zertan datza zerga-heziketa ikasgaia?
Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan izan da ETB, zuzenean ikusteko nola ematen duten zentro horretan. Xedea da ikasleek ulertzea zergak zer diren, zertarako balio duten eta nolakoa den gure fiskalitatea.
2017/05/17 - 22:34
PPren Gobernuak eta Jaurlaritzak 1.300 milioi eurotan ezarri dute Kupoa
Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak eta Cristobal Montoro Ogasun ministroak sinatu dute 2022a arte indarrean izango den ituna.
2017/05/17 - 16:31
Lehendakaria: 'Kupoaren akordioa berresteak aldebikotasuna adierazten du'
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, Iñigo Urkulluk esan du beharrezkoa dela negoziatzea Espainiako Gobernuarekin, ustelkeria-kasuak gorabehera,
2017/05/17 - 11:38
Kupoaren akordioa foru-kontua ere badela dio Urkullu lehendakariak
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan elkarrizketatua, lehendakariak 'oso garrantzitsutzat' jo du asteazken honetan Madrilen egingo den bilera; Kupoaren akordioa berretsiko dute gaur Batzorde Mistoan.
2017/05/17 - 10:55
Kupoaren akordioa berretsiko dute gaur Kontzertuaren Batzorde Mistoan
Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko beste bilera bat egin beharko du batzordeak, uztailean.
2017/05/16 - 17:56
Ximo Puigek esan du Kontzertu Ekonomikoa ez dela pribilegio bat
Valentziako Generalitateko presidentea eta Iñigo Urkullu Gasteizen bildu dira. Portuen transferentzia eta bi erkidegoak lotzeko trenbide sarea eskatu diote Mariano Rajoyri.
2017/05/13 - 13:41
EAEko erreforma fiskala, Radio Euskadin eztabaidagai
Sozietate-zergaren dedukzioak aldatzea proposatu du Egibarrek (EAJ). Iker Casanovak (EH Bildu), Lander Martinezek (Ahal Dugu), Eneko Anduezak (PSE) eta Laura Garridok (PP) eztabaidan parte hartu dute.