Kupoari buruzko akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bake fiskala sinatu dute, 5 urterako

Cristobal Montoro Ogasun ministroak eta Pedro Azpiazu sailburuak Kupoaren Legea sinatu dute, bake fiskala 2021a arte bermatzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bake fiskala sinatu dute, 5 urterako

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 2017-2021 Kupoaren Legea sinatu dute asteazken arratsaldean, bake fiskala bost urterako bermatuta. Horrenbestez, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da aurten.

"Posible izan da Euskadirentzat bake fiskala adostea eta bermatzea", txalotu du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak, Cristobal Montoro ministroarekin batera eskainitako prentsaurreko batean.

Azpiazuren esanetan, joan den astean adostutako eta gaur sinatutako akordioak "egonkortasuna" ekarriko du zerga eta finantzen alorrean.

Gainera, gogorarazi du Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bi hilabetean sinatutako bigarren akordio handia izan dela.

Akordioaren ildo nagusiak

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostuta, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da 2017an, eta inputazio maila % 6,24koa izango da bosturteko honetan. Era berean, datozen hiru urteotarako defizit helburuak zehaztu dituzte: % 0,4koa 2018an, % 0,1ekoa 2019an eta % 0,0koa 2020an.

Energia elektrikoaren ekoizpenagatik Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari ordaintzen dion zerga dela eta, 40 milioi euroko konpentsazioa jasotzea ere adostu dute.

Halaber, enplegu politika aktiboak konpentsatu behar dira; 2017an, oraingoz, 225 milioi euro inguru bideratu dira horietara. Kopuru horri, alkohol, edari eratorri eta bitarteko produktu, garagardo, hidrokarburo eta tabakoagatik egin beharreko konpentsazioak ere gehitu behar zaizkio: 86 milioi euro, guztira.

Bestalde, Kontzertu Ekonomikoaren 20 artikulu aldatu dituzte, "foru aldundiek zergak kudeatzeko duten eskumenak eta administrazioen arteko koordinazioa hobetzeko asmoz".

Horrez gain, hirurtekorako zor publikoa % 14,2koa izango da 2018rako, % 13,8koa 2019rako eta % 13,2koa 2020rako.

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa gaur, uztailak 19, bildu da. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du akordioaren inguruko xehetasunak emateko.

Azpiazuren esanetan, "ituna garaipen ekonomiko eta politikoa da, eta Euskadiri oreka emango dio".

"Estatuarekin finantzazio harremana normalizatzeko eta bi administrazioen kudeaketa zailtzen duten zenbait egoera erregularizatzeko beste urrats bat da", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X