Covid-19aren aldaera berriak
2022/11/29 - 23:30
Txinako Gobernuak 'zero covid' politikari eutsi dio, protestak gorabehera
Txertaketa indartzeko prest agertu den arren, Txinako Gobernuak ez du "0 covid" politika alboratu nahi. Xi Jinpingen gobernuak atzerriko kazetariei Txinako arauek ezarritako mugen barruan informatu behar dela ohartarazi die.
2022/11/29 - 10:48
Polizia asko Txinan, murrizketen aurkako protesta gehiago saihesteko
Murrizketen aurkako azken egunetako protestak ez errepikatzeko helburuarekin, polizia ugari dabil Txinako kaleetan eta eremu hesituak areagotu egin dira herrialdeko hiri handienetan.
2022/11/28 - 22:08
Zigor Aldama: 'Harrituta nago Txinako protestek kutsu politikoa hartu dutelako'
Zigor Aldama kazetari bilbotarra 21 urtez bizi izan da Txinan, eta herrialde horrekin lotura estua izaten jarraitzen du. Harrituta dago Zero Covid murrizketen aurkako protestetan aldaketa politikoak eskatu direlako, Xi Jinping presidentearen aurka jo dutelako.
2022/11/28 - 21:47
'Txinan honelako protestak ez dira ohikoak. Jendeak pazientzia galdu du, ez dute konfinamendu gehiagorik nahi'
Asteburuan milaka pertsonak konfinamenduen amaiera exijitu dute. Manifestatzaileen artean, kezka sentitzen da gaur. Batzuk ekonomikoki oso gaizki pasatzen ari dira pandemian. Psikologikoki ere, konfinamenduak eragin handia du.
2022/11/28 - 21:38
Txinako protestetan hainbat atxilotu izan dira, tartean bi kazetari
Txinan gertatzen ari diren ezohiko protestak lurralde osora zabaldu dira, eta Gobernua segurtasuna biderkatuz ari da haiek itotzeko ahaleginean. ''Zero covid" politikaren aurka altxatu dira milaka lagun, Tiannamengo erreboltetatik izan diren protestarik handienetan.
2022/11/28 - 11:46
Zer ari da gertatzen Txinan?
Txinako Gobernuak inposatu duen "covid zero" politikaren aurkako protestak herrialdeko hainbat hiritara iristen ari dira. "Ez dugu PCRrik nahi, askatasuna nahi dugu" oihukatzen dute manifestariek.
2022/11/27 - 15:43
COVID-19aren aurkako neurrien kontrako protestak Txina osora zabaldu dira
Manifestazioak ugaritu egin dira konfinatuta zegoen etxebizitza eraikin batean izandako sutean 10 pertsona hil ondoren.
2022/11/26 - 18:09
Protesta handiak Txinan, covidagatik konfinatutako eraikin batean piztutako sutean 10 pertsona hil ostean
Txinak ezarritako "zero covid" politikaren ondorioz eraikina eta auzoa konfinatuta zeuden, eta bizilagunak oso haserre daude egindako kudeaketarekin. Urumqi hirian milaka pertsonak agintarien aurka egin dute.
2022/11/24 - 15:13
Covid kasuek nabarmen egin dute gora Txinan eta neurriak zorroztu dituzte
Txinan covid kutsapen olde handia sufritzen ari dira azken egunetan. Bart 31.444 kasu zenbatu dituzte eta Beijingen ere, gaixoen zifra gorantz doala ikusita, neurri zorrotzenak sartu dituzte indarrean.
2022/11/23 - 23:32
Ehunka langilek konfinamendua apurtu dute 'Iphone hirian', murrizketen kontra
Goizaldean ihes egin dute konfinamendutik eta makilekin eta harriekin aurre egin diete covid neurrien zaintzaileei. Hainbat eraikinen eta kameren kontra ere egin dute, kalteak eraginez.
2022/11/21 - 12:45
Heriotza kopurua % 6,6 hazi da bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan
Apiriletik ekainera, 5.775 pertsona hil dira, eta heriotza horietatik 364 koronabirusak eragindakoak izan dira.
2022/11/14 - 14:28
Ospitaleetako presioak eta hildakoen kopuruak behera egin dute EAEn
10 pertsona zendu dira covid-19ak jota azken astean, aurrekoan baino bat gutxiago. Erietxeetan, 171 gaixo daude gela arruntetan, eta 10 larri daude ZIUn. Horrenbestez, ospitaleetako egoerak hobera egin du nabarmen (30 pertsona gutxiago ingresatuta), betiere, aurreko astearekin alderatuta.
2022/11/12 - 15:49
Txinan hainbat suizidio kasu izan direla salatu dute, itxialdien ondorioz
Txinan, covid zero politikak arazo psikologiko ugari eragiten ari dira. Etxebizitza batean positibo kasu bat antzemanez gero, eraikin osoa konfinatzen dute. Psikologoek alarma gorriak piztu dituzte, besteak beste, suizidioak areagotzen ari direlako.
2022/11/07 - 16:39
Ospitaleratutako pertsona gehiago EAEn, baina pandemiaren intzidentziak behera egin du
11 pertsona hil dira covid-19ak jota azken astean, eta R0a 1etik behera dago urriaren 28tik.
2022/11/02 - 15:42
Shanghaiko Disney parkea itxi dute barruan milaka turista harrapatuz, bisitari batek positibo eman ostean
Astelehenean itxi zuten Shangaiko Disney parkea eta turistak testa egitera behartu dituzte. Milaka lagun daude parkearen barruan.
2022/10/28 - 23:23
Pfizerren eta Modernaren txertoek hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea ekar dezakete
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, odol-jario handi horiek ez dira larriak, baina emakumeen bizi kalitatean eragina dute.
2022/10/24 - 14:59
Covid-19ak 12 hildako eragin ditu azken astean EAEn, eta 188 gaixo daude ospitaleratuta
Erietxeetan dauden pazienteen kopuruak behera egin du bai gela arruntetan, bai zainketa intentsiboen unitatean. Positiboek apur bat gora egin dute, eta horiekin batera, 14 eguneko intzidentzia metatuak.
2022/10/17 - 16:00
Azken hilabetean, bikoiztu egin dira EAEn covid-19ak eragindako ospitalizazio eta positibo kopurua
209 pertsona daude ospitaleratuta gela arruntetan, eta Osakidetzako kritikoen unitateek 6 gaixo artatzen dituzte koronabirusagatik. Positiboen kopuruak ere gora egin du, eta duela hilabete 781 kasu izatetik 1.393 kasu izatera igaro da.
2022/10/10 - 15:07
Laura jaitsi da covidaren ondorioz Euskadin hildako pertsonen kopurua, baina ospitaleratzeek gora egin dute
159 pertsona daude ingresaturik Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan, aurreko astean baino 20 gehiago, eta zainketa intentsiboko unitatean, berriz, 12, 4 gehiago.
2022/10/07 - 12:27
Espainiar Estatuko egoitzetan covid-19agatik hildakoen familia guztiak entzuteko agindua eman du Fiskaltzak
Estatuko Fiskaltza Nagusiak hilabete eman die Fiskaltza guztiei informazioa bidaltzeko. Hain zuzen, jakin nahi du zenbat ikerketa eginbide abiatu diren erkidego bakoitzean, Ministerio Publikoak zenbat salaketa eta kereila aurkeztu dituen, eta zenbat prozedura judizial dauden tramitazioan.