AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta adierazi du horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
AEK-k 24. Korrikaren lehen balorazioa aurkezteko agerraldia egin du astelehen honetan Bilbon, euskararen aldeko korrikaldia amaitu eta ia 24 ordura, eta nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela.
Agerraldian izan dira Korrikaren arduradun Ane Elordi, AEKren Nazio Kontseiluko kideak eta lekukoaren barruan Euskal Herria zeharkatu duen mezuaren zazpi egileak, eta parte-hartzea "masiboa" izan dela adierazi dute guztiek.
"Inoiz baino lekuko-hartze gehiago izan dira, 3.400tik gora, eta askoz lagun gehiagok eraman dute lekukoa. Babes zabala izan du 24. Korrikak, eta ez da egon jende gutxiko kilometrorik", esan du.
Halaber, agerraldian nabarmendu dute 24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta horixe islatu nahi izan du AEK-k Korrikaren mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Alta, gazteok ez dituzte "ausaz" aukeratu: "Guztiak euskara dira gaur egun, nahiz eta hainbat bide ibili dituzten horra heltzeko, ez baitute hizkuntza modu berean jaso. Hori bai, euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, ezinbestekoa denean guztiok dagokigun erantzukizuna geure egitea, zazpi mezu-egileek argi dute euren engaiamendua, eta horrexegatik dira euskararen Pizkunde berri baten lehen txinpartaren isla".
Hala, euskara pizkunde berri batera eramateko deia egin du 24. Korrikak, gazteak lehen lerrora ekarrita, haien esku hartzea "ezinbestekoa" baita azken helburura heltzeko: "Euskal Herri euskalduna, horixe da gure gutxieneko hizkuntza eskakizuna".
Horrekin batera, Elordik esan du orain ekainaren 13ko Euskaltzaleon Martxari begira jarri direla, eta gogorarazi Iruñean egingo dela, "euskaltzaletasuna elikatzeko orduan herritar bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa dela adierazteko asmoz".'
12. EGUNA
Bestalde, AEK-k 12. eguna izeneko ekimena iragarri du agerraldian. "Korrikan parte hartu duten eragile guztiei konpromisoa eskatzen diegu, ekiteko engaiamendua. Lan horretan, besteak beste, ezinbestekoa da ordezkari politikoen ardura, haien babes juridiko eta politikoa. Askok eraman dute lekukoa Korrikan, baina ekintza sinboliko horretatik haragoko konpromisoa eskatzen diegu hemendik: Korrikaren harira egindako adierazpen ederrak ekimen bihur ditzatela, benetan susta dezaten Euskal Herri euskalduna", azaldu du.
Eskaerak egiteaz batera, AEK-k berak zer gehiago egin dezakeen adierazi du erakundeak agerraldian. Elordik azaldu duenez, "beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuekin abiatzen dugu lasterketa, baina ekimena bera labur geratzen zaigu askotan, eta Korrikaren 11 egun horietatik harago joan behar dugu".
Hori dela eta sortu dute 12. eguna izeneko ekimena. Horren baitan, apirilaren 22an ordubeteko eskola emango du AEK-k, doan, bere 100 euskaltegietan. Hasiera mailako eskolak izango dira, oraindik euskarara hurbildu ez direnentzat.
Azkenik, maiatzaren 21ean 65 mintzodromo antolatuko dira Euskal Herriaren luze-zabalean. "Azken batean, horrela lortuko dugu helburua: ikasiz eta praktikatuz", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.