Covid-19aren aldaera berriak
2023/04/03 - 14:44
Gotzone Sagardui: ''Osakidetzako ZIUetan ez daukagu covid-19a duen gaixorik''
Osasun sailburuaren hitzetan hau albiste "itxaropentsua" da. "Badakigu oraindik kutsatzeak egongo direla", baina ZIUetara gero eta jende gutxiago iristen dela nabarmendu du.
2023/04/03 - 14:30
EAEko erietxeetako zainketa intentsiboetan ez dago covid-19a duen gaixorik pandemia hasi zenetik lehen aldiz
Hala ere, 3 pertsona hil dira azken astean gaixotasun horren ondorioz, eta oraindik 70 pertsona daude Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan ingresaturik.
2023/03/24 - 19:19
Pandemian La Polla Recordseko kontzertuei ezarritako 6.000 euroko isuna bertan behera utzi dute
Last Tour kontzertu sustatzaileak gogora ekarri du auzitegietara jo zuela, orain arrazoia eman diotela, eta Eusko Jaurlaritzak isun hori eta interesak itzuli beharko dizkiola.
2023/03/20 - 14:31
Pandemia hasi zenetik gaixo kopuru txikiena hauteman du Euskadik
Azken astean, 50 paziente daude ospitaleratuta eta hiru pertsona hil dira koronabirusak jota.
2023/03/15 - 15:50
Txina berriro hasi da bisak ematen atzerritarrei, hiru urteko murrizketen ondoren
Pandemia hasi zenetik Txinak turistentzat mugak itxita izan ditu, baina gaurtik aurrera, berriro, turista bisa eskatzeko aukera zabaldu dute.
2023/03/04 - 10:19
Gripe kasuek goia jo dute EAEn otsaileko azken astean
100.000 biztanleko 2.119.5 gripe, covid-19 eta bronkiolitis kasu atzeman dituzte 0 eta 4 urte bitarteko haurretan, otsailaren 20tik 26ra.
2023/02/27 - 22:26
Hiru urte dira Euskadin covid-19aren lehen bi kasu positiboak hauteman zituztela
Euskadin atzemandako lehen bi positiboak 2020ko urtarrilaren 28an detektatu zituzten, biek Italiara eta Andaluziara bidaia egin ondoren. Ordutik, 800.000 positibo eta 8.490 heriotza zenbatu dira.
2023/02/25 - 11:39
Osakidetzako sindikatuekin "hitz egiteko" eskatu diote EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk Jaurlaritzari
Osakidetzaren alde gaurko deitutako manifestazioen aurrean, "osasun publikoaren langileei bizkarra ez emateko" aldarrikatu dute alderdiek. EAJk, berriz, azpimarratu du "inoiz izandako aurrekonturik handiena" duela Osakidetzak.
2023/02/20 - 18:13
Zazpi pertsona hil dira EAEn covidaren ondorioz, hiru gehiago, baina behera egin dute gainerako adierazleek
Ospitaleratu kopurua 68tik 58ra jaitsi da azken astean, eta 6 pertsona daude ZIUn, aurrekoan baino bi gutxiago.
2023/02/20 - 15:55
Artatze integralik ez zaiela eskaintzen salatu dute Covid iraunkorra daukatenek Legebiltzarrean
Covid iraunkorra duten pertsonek egunerokoan dituzten arazoak azaldu dituzte. Besteak beste, laneko bajak eta ezintasunak lortzeko dituzten arazoez aritu da David Fungeral, Long Covid Euskal Herria elkarteko kidea.
2023/02/13 - 18:21
Lau pertsona hil dira covidaren ondorioz EAEn, aurreko astean baino bat gutxiago
Pandemiaren adierazle gehienek goranzko joera azaldu dute egunotan. Plantan ospitaleratutakoen kopuruak bakarrik egin du arinki behera, 72tik 68ra.
2023/02/09 - 11:46
Garraioan musukoa kentzeko erabakia hartzerakoan "elkarlanik ez" dela egon salatu du Sagarduik
Osasun sailburuaren arabera, "hedabideen bidez" izan zuten Espainiako Gobernuak garraio publikoan maskararen erabileraren derrigortasuna kentzeko erabakiaren berri.
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/08 - 10:31
Agur musukoari garraio publikoan
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
2023/02/08 - 08:50
Albiste izango dira: Memoria historikoaren euskal legea, agur musukoari garraioetan eta Turkia eta Siria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/07 - 22:51
Kronologia: Bi urte eta erdi musukoa jantzita
2020ko maiatzean ezarri zuen lehen aldiz derrigorrezkotzat musukoa Espainiako Gobernuak, eta harrezkero, ez dugu guztiz erantzi.
2023/02/07 - 18:50
Musukoa honako tokiotan izango da oraindik derrigorrezkoa
Osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan eta adinekoen egoitzetan jantzi beharko da, baina garraioan eta optiketan ez da derrigorrezkoa izango.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/02/07 - 08:42
Albiste izango dira: Erreskate lanak Turkian eta Sirian, musukoaren amaiera garraioan eta tankeak Ukrainara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/06 - 17:30
Pandemia egonkortu egin dela ematen du, baina covidak oraindik astero bost hildako uzten ditu EAEn
Ospitaleratutako pertsonen kopurua ia ez da aldatu, 78 izatetik 80 izatera igaro baita. Joan den igandean ZIUn zortzi ospitaleratu zituzten, duela zazpi egun baino bat gehiago.