Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2022/04/03 - 20:22
Nafarroako lurrik lehorrenetan ere, ttipi-ttapa, Korrika!
18:00ak aldera Kaparrotsutik igaro dira korrikalariak, jai-giro paregabean. 23:00ak aldera iritsiko dira Zangozara.
2022/04/03 - 16:41
Korrikak bigarren eguna du gaur Nafarroan
Ordu erdiko atzerapenarekin egin du Korrikak Tafallatik Larragarako bidea. Han bertan, Korrika igaro ondoren, Rotten XIII punk-rock taldearen kontzertuaz gozatu dute.
2022/04/03 - 16:40
Tuterara iritsi da Korrika eguerdian
Erriberan ibili dira korrikalariak goizean zehar, eta eguerdian Tuterara heldu dira. Arratsaldean, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuko dituzte.
2022/04/03 - 16:29
Erriberan euskara bizi bizirik dagoela erakutsi du beste behin Korrikak
Bigarren eguna du gaur Korrikak Nafarroan. Sakana, Iruñerria eta Erriberri harrapatu zituen atzo, eta Erriberagoitian hasi dute gaurko eguna. Goizeko lehen orduan, Erriberara iritsi dira, eta eguerdian Tuteratik pasa da. Arratsaldean, Zangozarantz egingo dute, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuz.
2022/04/03 - 11:20
New Yorken, Berlinen, Madrilen eta Bartzelonan ere, euskararen alde
Berriro ere, euskarak muga guztiak gainditu ditu eta Korrikaren aldeko aldarria izan da Europako eta AEBko hainbat puntutan, EITBko berriemaileek jaso dutenez.
2022/04/03 - 09:27
Nafarroa hegoaldean barrena ibiliko da Korrika gaur
Erriberan ibiliko dira goizean zehar, eta eguerdirako espero dira korrikalariak Tuteran. Arratsaldean, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuko dituzte.
2022/04/03 - 00:45
Euskal Herri osoko lagunek euskaran aldeko kilometroak erosten dituzte Nafarroa hegoaldean
Nafarroan babes beharra dagoen eremuetan beste tokietako euskaldunek kilometroak erosten dituzte.
2022/04/02 - 14:43
11:30etatik aurrera Iruñean barrena ibili da Korrika, hara eta hona
Iruña da euskararen aldeko martxak zeharkatu duen bigarren hiriburua, Gasteizen atzetik.
2022/04/02 - 13:05
Korrikaren furgonetari bultzaka, elurragatik trabatuta geratu ostean
Elurraren ondorioz, Korrikaren furgoneta aurrera egin ezinda geratu da. Jendearen laguntzari esker, bere bideari ekin dio, berriro. Ipe Lizarragaren irudiak.
2022/04/02 - 12:31
Korrika zuria, Araia igarotzean
Euskararen aldeko lasterketak elurra kentzeko makinen laguntza behar izan du. Furgoneta aurretik ibili da bidea garbitzen. Amado Lopez de Ipiñak grabatutako irudiak.
2022/04/02 - 12:16
Korrikaren historia: ibilbideak eta leloak
Korrikaren 22. edizioak Amurrio eta Donostia lotuko ditu. Martxoaren 31n abiatuko da Arabako herri horretatik, eta apirilaren 10ean amaitu, Gipuzkoako hiriburuan. Aurtengo leloa: "Hitzekin".
2022/04/02 - 11:55
Elurra mara-mara ari duela, harrera ezin beroagoa Korrikari
Atzo Gasteiztik eta inguruko herrietatik igaro ondoren, Nafarroan sartu da Korrika. Elurrak bazterrak zuritu baditu ere, emozioz beteta hartu dute parte herritarrek euskararen aldeko lasterketan.
2022/04/02 - 09:50
Nafarroara iritsi da 22. Korrika
Datorren astelehenera arte, Nafarroan izango dira korrikalariak. Goizaldean, Iruñera helduko da 22. Korrika.
2022/04/02 - 00:24
Elurtuta ere egin du Korrika Gasteizek!
Euskaltzale ugarik bat egin dute euskararen aldeko ekimenarekin Arabako hiriburuan, elur maluta artean.
2022/04/01 - 23:23
Gasteiz, Korrikak hartu duen lehen hiriburua
Elurpe eta euripean gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar ibili da. Datozen orduetan Nafarroan sartuko da eta goizean iritsiko da Iruñeara.
2022/04/01 - 23:17
Korrika Gasteizko kaleetan barrena, elurpean
Lekukoa eskutik eskura, Korrikak hartu duen lehen hiriburua da Gasteiz. Eguraldi txarra egin duen arren, milaka gasteiztarrek lagundu dute lasterketa, eta 3 ordu baino gehiago igaro dira Gasteizko auzo guztietatik.
2022/04/01 - 19:00
Bizkaitik Gipuzkoara, eta azkenik, Araban bukatuko du gaurko eguna Korrikak
17:00ak pasata sartuko da lehenengoz hiriburu batean euskararen aldeko lasterketa.
2022/04/01 - 14:57
Korrika Gipuzkoan sartu da eta Debagoienan dabil
Gipuzkoan sartuta, 22. Korrikak Degaboienan egin du aurrera.
2022/04/01 - 13:45
Ilunpean eta euripean ere, korrika euskararen alde Bizkaia eta Araba arteko mugan
Jende andana bildu da gauean 22. Korrikan, Araban eta Bizkaian. Bustita bukatu dute euskararen aldeko korrilakariak.
2022/04/01 - 10:40
Irudi hunkigarriak, Amurrioko irteeran
22.Korrikak Amurrion eman ditu lehen pausoak, eta Gasteizerako bidea hartu du.