Nafarroa hegoaldean barrena ibiliko da Korrika gaur
Bigarren eguna du gaur Korrikak Nafarroan. Sakana, Iruñerria eta Erriberri harrapatu zituen atzo, eta Erriberagoitian hasi dute gaurko eguna. Goizeko lehen orduan, Erriberara iritsi dira, 07:29an, Cadreita herrira. Eguerdirako espero dira korrikalariak Tuteran.
Arratsaldean, Zangozarantz egingo dute, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuz. Hamarrak baino lehenagoxeago sartuko dira Zangozerrian, Kasedatik. 23:00ak aldera iritsiko dira Zangozara.
Gauerditik aurrera, Zangozerriaren iparraldetik Pirinioetara iritsiko da Korrika. Nabaskoze izango da bertan harrapatuko duen lehen herria, 03:07an.
Gaurkoan herri hauetatik ibiliko da Korrika:
Apirilak 3, igandea
Lerin 00:34
Lodosa 02:40
Andosilla 04:22
San Adrian 04:48
Azagra 05:18
Cadreita 07:29
Corella 09:42
Cintruenigo 10:19
Tutera 11:45
Alesbes 15:44
Martzilla 16:38
Caparroso 17:29
Zarrakaztelu 19:30
Kaseda 21:53
Gabarderal 22:35
Zangoza 23:01
Ledea 23:40
Apirilak 4, astelehena
Irunberri 00:39
Domeñu 01:18
Nabaskoze 03:07
Burgi 04:45
Erronkari 05:58
Korrikak, orain arte, utzitako irudi ikusgarrienetako batzuk, ondorengo argazki bilduman:
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda