Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2019/04/13 - 17:39
Goiz esnatu dira Urnietan eta Andoainen, euskararen alde korrika egiteko
Irudi ikusgarriak utzi dizkigu euskararen aldeko lasterketak goizaldean. Izan ere,herritar askok egin dute bat 21. Korrikarekin Urnietan eta Andoainen.
2019/04/13 - 16:45
Euskararen aldeko lasterketak jende andana batu du Tolosan
21. Korrikak ez du etenik, eta goizaldean iritsi da Tolosara. Herritar askok parte hartu dute euskararen aldeko ekimenean, eta irudi ederrak utzi dizkigute.
2019/04/13 - 16:43
Eguraldia lagun, adin guztietako jendeak bat egin du Legazpin Korrikarekin
Azken txanpan sartuta, Bizkaira sartuko da euskararen oldea, bihar Gasteizera iritsi aurretik.
2019/04/13 - 16:23
Giro ederrean hartu dute Ordizian 21. Korrikaren lekukoa
Ordiziarrek ez dute hutsik egin, eta 21. Korrika herritik goizean goiz igaro bada ere, euskaltzale ugari bildu dira euskararen aldeko lasterketan. Ikus itzazu irudiak!
2019/04/13 - 15:08
21. Korrikak Legazpi zeharkatu du, eta irudi ederrak utzi ditu herrian
Legazpiko kaleak jendez gainezka ikusi ditugu larunbat goiz honetan, euskararen alde korrika egiteko prest. Pozez eta ilusio handiz hartu dute lekukoa.
2019/04/13 - 14:49
Jendetza bildu da Oñatin, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko
21. Korrikak ez du etenik, eta Gipuzkoan barrena ibili da larunbat honetan. Oñatin, herritarrek harrera beroa egin diote lasterketari, eta irudi ikusgarriak utzi dizkigute.
2019/04/13 - 14:11
Korrika 21: Hamargarren eguna iruditan
Astigarragatik Arteara joango da gaurkoan lekukoa eskuz esku, Korrikaren azkenaurreko etapan.
2019/04/13 - 14:02
Jende uholdea Urretxun eta Zumarragan, euskararen alde korrika
Eguraldia lagun, 21. Korrikak aurrera jarraitzen du Gasteizera bidean. Larunbat goiz honetan, herritar askok egin dute bat lasterketarekin Urretxun eta Zumarragan.
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.
2019/04/12 - 22:56
Korrikak Txillardegi omendu du, eta bere bilobek lekukoa eraman dute Donostian
Euskara batuaren sorreran egindako lan eskerga aitortu dio aurten Korrikak. Seme-alabak eta Jone Forcada alarguna bertan izan dira.
2019/04/12 - 20:29
Eneko Goia Donostiako alkateak Korrikaren lekukoa hartu du
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, Donostiako auzo eta kaleetan barrena ibili da euskararen aldeko lekukoa. Eneko Goia alkateak kilometro batean eraman du lekukoa.
2019/04/12 - 20:12
Milaka lagunek lagunduta sartu da Korrika Donostian
Ostiral honetako arratsaldean iritsi da euskararen aldeko lasterketa Gipuzkoako hiriburura. Eguraldi ederra zegoen bertan, eta lekukoaren atzean hainbat eta hainbat euskaltzale ibili dira.
2019/04/12 - 19:40
Donostiako suhiltzaileak ere, Korrikaren alde!
Donostiako suhiltzaileek Korrikaren lekukoa hartu dute gaur arratsaldean.
2019/04/12 - 18:09
Lasarten ere ‘klika’ egin dute euskararen alde
Jende andana bildu da arratsaldean Lasarten, euskararen aldeko lasterketan. Herritarrek pozez hartu dute lekukoa, eta irudi ederrak utzi dizkigute kaleetan.
2019/04/12 - 17:41
Korrika 21: Bederatzigarren eguna iruditan
Bizkaia atzean utzita, Gipuzkoan dabil Korrika azken-hirugarren etapan. Donostian sartuko da.
2019/04/12 - 16:44
Euskararen aldeko olatu erraldoiak Orio zeharkatu du
21. Korrikak Gipuzkoan murgildu da ostiral honetan, eta Orioko kaleak zeharkatu ditu. Eguraldia lagun, ehunka pertsona elkartu dira lasterketarekin bat egiteko.
2019/04/12 - 16:33
Irudi ikusgarria utzi du Korrikak Azkoitian
Euskararen aldeko lasterketari azkoitiarrek eman dioten babesa ikaragarria izan da. Aurtengo edizioan herriko 45 eragilek hartu dute parte.
2019/04/12 - 15:50
Harrera hunkigarria egin diote 21. Korrikari Zarautzen
21. Korrika Gipuzkoan barrena ibili da ostiral honetan, apirilak 12, eta irudi hunkigarriak utzi ditu Zarautzen. Santana zahar-etxeak bat egin du lasterketarekin, euskararen alde.
2019/04/12 - 15:15
Irudi ikusgarriak utzi ditu Korrikak Zumaian eta Getarian
Euskararen aldeko lasterketa Gipuzkoako kostaldetik igaro da ostiral goiz honetan, eta irudi ederrak utzi ditu inguruan.