Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2019/04/12 - 16:33
Irudi ikusgarria utzi du Korrikak Azkoitian
Euskararen aldeko lasterketari azkoitiarrek eman dioten babesa ikaragarria izan da. Aurtengo edizioan herriko 45 eragilek hartu dute parte.
2019/04/12 - 15:50
Harrera hunkigarria egin diote 21. Korrikari Zarautzen
21. Korrika Gipuzkoan barrena ibili da ostiral honetan, apirilak 12, eta irudi hunkigarriak utzi ditu Zarautzen. Santana zahar-etxeak bat egin du lasterketarekin, euskararen alde.
2019/04/12 - 15:15
Irudi ikusgarriak utzi ditu Korrikak Zumaian eta Getarian
Euskararen aldeko lasterketa Gipuzkoako kostaldetik igaro da ostiral goiz honetan, eta irudi ederrak utzi ditu inguruan.
2019/04/12 - 15:06
Giro ederrean hartu dute Azpeitian 21. Korrikaren lekukoa
Azpeitiarrek ez dute hutsik egin, eta beste urte batez bat egin dute euskararen aldeko lasterketarekin. Jende andana elkartu da korrika egiteko.
2019/04/12 - 13:57
Ilusioz eta pozez hartu dute Mutrikun euskararen aldeko lasterketaren lekukoa
Giro ederra izan da goizean Mutrikun, jendetza bildu baita euskararen alde. Herritarrek ilusioz eta pozez hartu dute 21. Korrika.
2019/04/12 - 13:46
Korrika Azkoitian barrena ibili da, euskararen alde ‘klika’ egiteko
21. Korrikak ez du etenik, eta ostiral honetan Gipuzkoan murgildu da, Gasteizera bidean. Azkoitian, herritar ugari bildu dira euskarari babesa adierazteko.
2019/04/12 - 13:35
Euskararen aldeko lasterketak jende andana batu du Ondarroan
Irudi ikusgarria utzi du Korrikak Ondarrun. Goizeko 5:30ak zirenean kaleak jendez gainezka zeuden, euskararen alde korrika egiteko prest.
2019/04/12 - 12:08
21. Korrika Aulestitik iritsi da Markina-Xemeinera, Gasteizera bidean
Euskararen aldeko lasterketaren lekukoak eskutik eskura jarraitzen du, eta goizaldean iritsi da herrira. Kale nagusiak zeharkatu ostean, Berriatuara zuzendu da, Gasteizera bidean.
2019/04/12 - 11:57
Jai giroan hartu dute Lekeition euskararen aldeko lasterketa
21. Korrikak ez du etenik, eta goizaldean igaro da herritik. Ehunka pertsona elkartu dira kalean, euskararen aldeko lasterketari babesa adierazteko. Ikus itzazu irudiak!
2019/04/12 - 11:45
Jendetza bildu da Elgoibarren, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko
21. Korrikak ez du etenik, eta ostiral honetan Gipuzkoan barrena ibiliko da, Gasteizera bidean. Goizean Elgoibartik igaro da, eta jendetza elkartu da.
2019/04/12 - 09:04
Korrika 21: Zortzigarren eguna iruditan
Korrikaren lekukoa Bizkaian barrena ibili da, lasterkarien eskutik eskura, eta ostegunean beste hiriburu bat bisitatu du: Bilbo.
2019/04/12 - 01:19
Milaka gernikarrek egin dute 'klika', Korrika bertara iritsita
Ostegun honetako gauean heldu da euskararen aldeko lasterketa Bizkaiko herri honetara. Giro bikaina izan da.
2019/04/12 - 00:59
Ehunka lagunek egin dute 'klika' Mundakan, Korrikarekin
Ostegun honetako iluntzean iritsi da euskararen aldeko lasterketa Bizkaiko herri honetara. Jende askok nahi izan du parte hartu, eta lekukoaren eta pankartaren atzean jarri dira zenbait euskaltzale.
2019/04/12 - 00:53
Jendetza atera da Bermeoko kaleetara, Korrikarekin bat egiteko
Ostegun honetako iluntzean iritsi da euskararen aldeko lasterketa Bizkaiko kostaldeko herrira. Hainbat eta hainbat lagunek gozatu dute Korrikaz.
2019/04/12 - 00:47
Eneko Sagardoy: ‘Euskararena nik argi daukat hautu politiko bat dela, ehuneko ehun’
Eneko Sagardoy aktorea eta Agus Barandiaran musikaria ‘Badator Korrika’ saioan izan dira. Euskal kulturaren eta euskararen transmisioaren garrantziaz aritu dira.
2019/04/12 - 00:27
Onintza Enbeita: ‘Gaur benetan heldu naiz ulertzera zentroan egotea zer den’
Onintza Enbeita bertsolariak 21. Korrikaren lekukoa eraman du Bilboko Kale Nagusitik barrena. Edorta Unamuno Urdaibai Bird Centerreko biologoarekin euskararen aldeko lasterketaz aritu da.
2019/04/11 - 23:47
Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika
Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.
2019/04/11 - 23:34
Bermeoko Erraldoien Konpartsak ongietorria eman dio Korrikari
Bermeon, Erraldoien konpartsak ongietorria eman dio 21. Korrikari. Lekuko eramaleak Irati Sarasuari kontatu dionez, euskaldun berria da eta oso harro dago lekukoa eraman ahal izateaz.
2019/04/11 - 21:50
Mungiak ere bat egin du Korrikarekin
Harrera beroa egin diote Mungiako herritarrek Korrikari. Hona hemen Korrikak herria zeharkatu duen unea.
2019/04/11 - 21:30
Horrela hartu eta eraman du EiTBk Korrikaren lekukoa
EiTBko langileek ere bat egin dute 21. Korrikarekin, Bilbon, 2019ko apirilaren 11n.