Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2019/04/11 - 19:12
Athletic ere euskararen alde!
San Mames futbol zelaiaren inguruan prestatutako arku puzgarria aurretik eraman dute furgonetek, baina ez da inor zauritu. Jende ugari elkartu da korrika egiteko.
2019/04/11 - 17:47
eitb.eus-eko langileok ere Korrikaren lekukoa hartu dugu, euskararen alde
eitb.eus-eko langileok bat egin dugu euskararen aldeko lasterketarekin, eta Bizkaiko hiriburuan hartu dugu Korrikaren lekukoa. Euria egin duen arren, jende ugari elkartu gara. Ikusi!
2019/04/11 - 17:05
Korrikaren lekukoa hartu du Juan Mari Aburtok, euskararekiko konpromisoa adierazteko
Bilboko Udaleko ordezkariek bat egin dute Korrikarekin, hirian euskararekiko konpromisoa adierazteko. Jendetza elkartu da hiriburuan euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
2019/04/11 - 16:42
Bilboko suhiltzaileek ere 'klika' egin dute euskararen alde
Euria egin arren, jende andana bildu da gaur Bizkaiko hiriburuan, euskararen alde korrika egiteko. Suhiltzaileek ere, bat egin dute Korrikarekin.
2019/04/11 - 16:29
Eguerdian sartu da Korrika Bilbon, eta kalez kale dabil
Eguerdiko hamabietarako minutu batzuk falta zirenean Euskadiko gazteriaren kontseiluko kideek hartu dute lekukoa Zorrotza Kastrexana auzoan.
2019/04/11 - 15:23
Bertso ederra bota dute Bilbora bidean
21. Korrikak ez du etenik, eta ostegun honetan Bizkaian zehar mugituko dute milaka lasterkarik euskararen aldeko lasterketaren lekukoa. Hiriburura iritsi aurretik, bertso ederra bota dute. Entzun!
2019/04/11 - 14:34
Bilbon da Korrika, euskararen alde lau orduko ibilbidea egiteko
Zorrotzatik sartu da Bizkaiko hiriburuan euskararen aldeko lasterketa, eta arratsaldeko 16:20 arte egongo da hirian Korrikaren lekukoa. Erandiorako bidea hartuta irtengo da Bilbotik.
2019/04/11 - 13:54
Harrera beroa egin diote Korrikari Muskizen eta Las Carrerasen
Maggie Simpson ere euskararen alde agertu da! Goizaldean igaro da Korrika herritik, eta muskiztarrek zein Las Carreraseko herritarrek harrera beroa egin diote euskararen aldeko lasterketari.
2019/04/11 - 13:27
Goizaldean jendetza elkartu da Ortuellan, Korrika igaro denean
21. Korrikak ez du etenik, eta goizaldean Ortuellara iritsi da. Beste behin ere, herriko kaleak jendez bete dira, euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
2019/04/11 - 12:12
Trapagaran ere euskararen alde!
Goizaldean harrera beroa egin diote euskararen aldeko lasterketari Trapagaranen. Herritarrek ez dute hutsik egin, eta irudi politak utzi dizkigute. Ikusi!
2019/04/11 - 11:39
21. Korrikak Plentzia zeharkatu du, eta irudi ederrak utzi ditu herrian
Jende ugari batu zen asteazkenean Plentzian, euskararen aldeko lasterketarekin bat egiteko. 21. Korrikak irudi ikusgarriak utzi zituen herrian. Ikusi!
2019/04/11 - 11:25
Balmasedan ere jende andana batu da, euskararen alde korrika egiteko
21. Korrikak ez du etenik, eta ostegun goiz honetan Balmasedara iritsi da. Beste behin ere, herriko kaleak jendez bete dira, euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
2019/04/11 - 10:42
Alaitasunez eta emozioz egin diote ongietorria Korrikari Barakaldon
Gauerdian pasa da Korrika Barakaldotik. Ehundaka lagun kalera irten dira euskararen alde korrika egitera.
2019/04/11 - 10:31
Sestao ere Korrikaren alde!
Bart gauean sartu da Korrika Bizkaiko ezkerraldean. Sestaon jende oldea batu da euskararen aldeko karrerara.
2019/04/11 - 10:15
21. Korrika Portugaleten eta Santurtzin izan da
Korrikari jende andana batu zitzaion atzo. . Portugaleteko eta Santurtziko Korrikaren irudiak ditugu hauek. Ikus itzazu!
2019/04/11 - 01:05
Getxoko bizilagunek ere gogo handiz eraman dute Korrikaren lekukoa
Getxotarrek harrera beroa egin diote Korrikari zazpigarren egun honetan. Getxoko kaleak zeharkatu ditu Korrikak iluntzean.
2019/04/11 - 01:02
Ylenia Baglietto eta Asier Hormaza aktoreek txalo artean hartu dute Korrika, Getxon
Ylenia Baglietto eta Asier Hormaza aktoreak ‘Badator Korrika’ saioan izan dira. ‘BaGo!az’ saioaz eta euskararen etorkizunaz aritu dira Ilaski Serranorekin. Gainera, Korrika pasatzen ikusi dute Getxon.
2019/04/11 - 00:42
Harrera beroa eta jendetsua izan du Korrikak Sopelan
Jende andana bildu da bide ertzean euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko. Gogoz eta hunkituta ikusi dugu jendea Sopelan.
2019/04/11 - 00:24
‘Erdaldunekin ere euskaraz egiten dugu, agindu txikiak errazak dira guztiontzat’
Ainhoa Tirapu, Athleticeko atezaina, ‘Badator Korrika’ saioan izan da. Taldeak bizi duen una gozoaz, euskararen garrantziaz eta Korrikaz aritu da Tirapu.
2019/04/10 - 22:47
96 urterekin, Dolores Castañok Korrikaren lekukoa hartuko du Loiun
96 urte eta prest Korrikaren lekukoa hartzeko. Doloresek eskumako eskuarekin hartu eta goi goian altxatzeko asmoa du.