Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2022/05/09 - 16:30
Korrikak Euskaraldiari pasatu dio euskararen dinamika soziala hauspotzeko lekukoa
"Hitzaren eta ekintzaren" garrantzia azpimarratu dute eta 2022. urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek "berebiziko garrantzia" dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.
2022/04/12 - 15:22
Bingen Zupiria: ''Argazki eta eslogan batzuk erakusteak min egiten die terrorismoaren biktimei''
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, zenbait erretratu eta esloganen erabileraren helburua delituak egiteagatik espetxean dauden pertsonak goratzea da eta hau gizartearentzat "kaltegarria" dela adierazi du Zupiriak.
2022/04/12 - 14:51
Hitzekin eta gorputzekin: 22. Korrikak utzi dituen une berezien bilduma
Amurriotik Donostiara, aurtengo Korrikak utzi dituen irudi gogoangarrienak bildu ditugu, hiru minutuko laburpen honetan.
2022/04/11 - 14:32
"Itzela" izan da 22. Korrika
AEK-k atzo Donostian agur festa jendetsu eta hunkigarriarekin bukatu zen Korrika "oso garrantzitsuaren" balorazioa egin du gaur, astelehenarekin. 2024ko martxoaren 14tik 24ra izango da hurrengo Korrika, 23.a.
2022/04/11 - 14:29
22. Korrikak zituen helburuak bete dituela jakinarazi du AEK-k
Alizia Iribarren, AEKren koordinatzaile nagusiak dei egin die erakundeei euskararen ikastea dohakoa izan dadin. Hurrengo Korrika 2024ko martxoaren 14tik 24ra izango dela aurreratu dute.
2022/04/11 - 13:39
Korrikan terrorismoa goratu den aztertzeko eskatuko dio PPk Fiskaltzari
Euskadiko PP "kezkatuta" agertu da "aurtengo Korrikaren etapa guztietan preso dauden ETA-kideak omentzeko ikurrak eta argazkiak etengabe ikusi direlako".
2022/04/10 - 23:56
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, euskararen transmisioaren bidegileak
Pailazo hirukoteak jaso du aurtengo Korrikaren omenaldia. Urtetan zehar, euskararen aldeko lasterketaren arima eta motor izan dira, eta alaitasunaren eta euskararekiko maitasunaren isla ditugu. Margoak, sudur gorria eta zapata handiak alde batera utzita; Joxe Mari, Aiora eta Mertxerekin izan gara.
2022/04/10 - 19:41
Korrikalarien lekukotzak: ''Korrikak batzen gaitu eta hori ez da ordaintzen''
Korrikaren 22. edizioak milaka istorio berezi utzi dizkigu, ETBko albistegietan bildu ditugunak. Azken 11 egunotan jasotako gutxi batzuk, laburpen honetan ikusgai.
2022/04/10 - 18:16
EITBk ere altxatu du euskararen aldeko lekukoa
EITB Mediako hedabide guztietako ordezkariek eraman dute eskuz esku lekukoa, emozioa eta poza gainezka zituztela.
2022/04/10 - 17:59
Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua
"(...) Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea (...)"
2022/04/10 - 17:21
Juan Gorriti Korrikaren lekukoaren egilea da
Juan Gorritiren tailerrean sortu zen Korrikaren lekukoa 1980an. Gorritiren eskuetatik sortu zen eskuz esku milaka pertsonek eraman duten lekukoa.
2022/04/10 - 17:06
Giro aparta izan da goizean zehar Donostian
Goizeko 08:00ak aldera heldu da Korrika Donostiara Errekaldetik. Gipuzkoako hiriburuko auzoak zeharkatu ondoren, Boulevardera heldu da, bere helmugara, hain zuzen ere. Milaka euskaltzaile atera dira kalera euskararen aldeko lasterketarekin bat egiteko.
2022/04/10 - 16:58
Karmele Jaio: "Erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza"
Korrikaren lekukoa 12:40 aldera iritsi da Donostiako Boulevardera. Korrika 11 egunetan zehar eskuz esku ibili da Amurriotik Gipuzkoako hiriburura heldu arte. Karmele Jaio izan da aurtengo mezuaren arduraduna.
2022/04/10 - 16:40
Amondo: "Oso handia izan da aurtengoa. Maila bat gora egin dugu"
Asier Amondo Korrikaren koordinatzaileak esan duenez, aurreikuspen guztiak gainditu ditu Korrikaren aurtengo edizioak. Harro eta pozik daude egindako lanarekin eta herriaren erantzunarekin. Bihartik aurrera ere, euskara erdigunean jarri eta erabiltzeko deia egin du.
2022/04/10 - 16:30
Korrikaren irudi onenak eta mezua: ''Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik''
'HitzEkin' azaldu ezin den amaiera eman dio euskaltzale olatuak Korrikari, Donostian. Negu itxurako udaberri batean elurrari, euriari, hotzari eta aldapa orori aurre eginda eta betiere euskaldun eta euskaltzaleen bultzadarekin, amaitu da Korrikaren 22. edizioa. Irudirik onenak, bideo honetan.
2022/04/10 - 15:58
Karmele Jaio: "Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik"
Korrikaren lekukoa Donostiara iritsita, Karmele Jaio idazleak irakurri du isilpean gordetako mezua. Euskara gorpuzteko jolasean, azpimarratu du hizkuntza bat ez dela hitzekin bakarrik egiten, "hitzekin eta gorputzekin baizik".
2022/04/10 - 15:25
Karmele Jaio: ''Itzela da Korrika; hemen biltzen den energia eta emozio hau egunerokora eraman behar dugu''
Aize Otaño AEKko ordezkariarekin batera, Karmele Jaio idazleak egin du aurtengo Korrikaren azken kilometroa, eta berea da, beraz, mezua. Gurekin izan da mezu hori irakurri eta berehala; ikus ezazu elkarrizketa osorik.
2022/04/10 - 15:03
Karmele Jaioren mezua: ''Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak''
22. Korrikan, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du "hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure 'a e i o u' partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak". Ikus eta entzun itzazu Karmele Jaio aurtengo mezugilearen hitzak.
2022/04/10 - 14:56
Korrika helmugara heldu da Karmele Jaio eta Aize Otañoren eskutik
2.500 kilometro eta 10 egun ondoren, 12:40ak aldera heldu da Korrika Boulevardera. Azken kilometroan, lekukoa AEK-ko Aize Otañok, eta aurtengo mezuaren arduraduna, Karmele Jaiok eraman dute.
2022/04/10 - 14:32
Itziar Ituño: ''AEKri esker naiz euskalduna eta ez zait sekula ahaztuko''
Ramon Agirre eta Itziar Ituño, ospe handiko bi aktore, euskararen zabalkundearen alde ari dira lanean. Eurekin izan gara Donostian, aurtengo lekukoa heldu aurretik.