Korrika 2026
Ikusi nola hasi den 24. Korrika, eta nola kontatu duten EITBk eta euskal hedabideek elkarlanean egin duten saio berezian
2022/04/10 - 15:03
Karmele Jaioren mezua: ''Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak''
22. Korrikan, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du "hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure 'a e i o u' partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak". Ikus eta entzun itzazu Karmele Jaio aurtengo mezugilearen hitzak.
2022/04/10 - 14:56
Korrika helmugara heldu da Karmele Jaio eta Aize Otañoren eskutik
2.500 kilometro eta 10 egun ondoren, 12:40ak aldera heldu da Korrika Boulevardera. Azken kilometroan, lekukoa AEK-ko Aize Otañok, eta aurtengo mezuaren arduraduna, Karmele Jaiok eraman dute.
2022/04/10 - 14:32
Itziar Ituño: ''AEKri esker naiz euskalduna eta ez zait sekula ahaztuko''
Ramon Agirre eta Itziar Ituño, ospe handiko bi aktore, euskararen zabalkundearen alde ari dira lanean. Eurekin izan gara Donostian, aurtengo lekukoa heldu aurretik.
2022/04/10 - 14:12
Joxe Mari Agirretxe, Porrotx: ''Batetik Espainia, bestetik Frantzia, izokinak gara, korrontearen kontra''
AEKk Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 34 urteko ibilbidea omendu nahi izan du; izan ere, 1987ko abenduaren 22an egin zuten euren lehen ikuskizuna Lasarten. Joxe Mari Agirretxerekin eta Mertxe Rodriguezekin izan gara Donostian, lekukoa heldu aurretik.
2022/04/10 - 13:00
Korrika Donostian barrena dabil
Korrika 08:15 aldera heldu da Donostiara. Bertan, hiriko auzoetan ibili ondoren, 12:30ean amaituko da Boulevarden euskararen aldeko lasterketa.
2022/04/10 - 02:01
Korrika amaierako jaia: Programa eta ekitaldiak Donostian
Dena dago prest Boulevard zumardian hankei eragiteari utzi eta lekukoak 2.500 kilometroan gorde duen mezuaren edukia ezagutzeko.
2022/04/09 - 23:17
Baiona atzean utzita, Lapurdin barrena dabil Korrika, Hegoalderako bidean
Larunbat arratsaldean, seigarren eta azken aurreko hiriburura iritsi da Korrika. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute euskaltzaleek Baionan. Gainera, EITBko Ipar Euskal Herriko langileek ere bat egin dute Korrikarekin. Donostian, dena prest dago igande honetan Korrikari harrera egiteko.
2022/04/09 - 18:18
Lapurdin barrena dabil Korrika
Azken-bigarren eguna Nafarroan abiatu du Korrikak, Lapurdira iritsi aurretik. Urruñatik hasita, Lapurdi osotik igarotzen ari da gaurkoan.
2022/04/09 - 15:08
Korrika Lapurdira heldu da
Korrika Lapurdi barrena dabil. Zugarramurdin harrera itzela izan du eta pertsona asko izan dira Korrikarekin bat egin dutenak.
2022/04/09 - 09:59
Amondo: "Korrikak duen sen bateratzailea artikulatzen asmatu behar dugu"
Biharko festaren atarian, urduri bezain gogotsu harrapatu ditugu Korrikako antolatzaileak. Amaiera festaz gozatzea nahi dute, biharamoneko egitekoak ahaztu gabe. Aspaldiko indar erakustaldi honen giharrari nola eutsi. Hori da erronka.
2022/04/08 - 16:57
9. etapan, Gipuzkoako bazterrak hitzekin lotuko ditu Korrikak
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Urola Garaira joko du Korrikak. Ondoren, Goierrin sartuko da. Iluntzean, atzera berriz Tolosaldera. Gauerdi partean Nafarroa iparraldera egingo du salto.
2022/04/08 - 16:00
Tipi-tapa, 22. Korrika Busturialdean
Busturialdeko herriek elkarri pasa diete lekukoa zazpigarren egunean.
2022/04/08 - 10:58
Jendetza bildu da goizaldean Orion Korrikari harrera egiteko
Gauerdian sartu da Korrika Gipuzkoan Mutrikutik. Urola Kostako herrietan milaka pertsona atera dira kalera goizaldean Korrikari ongietorria egiteko.
2022/04/08 - 10:37
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek kolorea eta alaitasuna ekarri diote Korrikari
Jendetza bildu da gaur goizean Lasarten Korrikari harrera egiteko. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek lekukoa hartu duten unea oso hunkigarria izan da.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/07 - 23:22
Bizkaiko kostaldean barrena dabil Korrika
Korrikak Bizkaiko kostaldea zeharkatu du ostegun honetan. Ondorengo orduetan, Markina eta Ondarroara bideratuko da, eta gauerdia baino lehen, Mutrikun barrena sartuko da Gipuzkoan.
2022/04/07 - 16:54
Bizkaiko kostaldera iritsi da Korrikaren olatua!
Eguneko lehen orduak Bizkaiko Ezkerraldean eta Meatzaldean egin ditu lekukoak. Ondoren, Bizkaiko kostaldera abiatu da eta gauerdian Gipuzkoara helduko da.
2022/04/07 - 15:50
Gaztelugatxek ere ikusi du Korrika pasatzen
Korrikaren zortzigarren eguna irudi ederrak ari da eskaintzen. Une honetan Busturialdea ari da gurutzatzen Korrikaren lekukoa. Gauerdian Gipuzkoara sartuko da Mutrikutik.
2022/04/07 - 11:45
Korrika, elurretan zein eguzkipean geldiezin, Leitzaldean eta Sakanan
Irudi ikusgarriak utzi ditu 22. Korrikak Nafarroan. Elurretan, eguzkipean, gauez zein egunez, euskararen aldeko garrasia ozen entzun da Leitzaldean eta Sakanan.
2022/04/07 - 10:47
Korrika Portugaletetik Getxora iritsi da, Bizkaia Zubia zeharkatuz
Korrika Ezkerraldetik Getxoarako bidea egin du goizaldean, Bizkaia Zubia zeharkatuz. Gaur zazpigarren eguna du Korrikak eta Bizkaia zeharkatuko du.