Korrika amaierako jaia: Programa eta ekitaldiak Donostian
2.500 kilometro egin eta bidean irudi epiko eta hunkigarriak utzi eta gero, euskararen aldeko Korrikaren 22. edizioko lekukoa Donostiara iritsiko da, eta dagokion muntako ongietorria izango du: musika, herri bazkaria, bertso saioa, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia…
Korrika Amurrion (Araba) abiatu zen martxoaren 31n, eta Euskal Herriko lurralde guztiak zeharkatu ditu Gipuzkoako hiriburura, hurrengo edizioko abiapuntura, iritsi aurretik.
07:30ean sartuko da, hain zuzen ere, Korrika Donostian, Errekaldetik. 12:30etik aurrera izango da "HitzEkin" lelopean egin duten Korrikaren amaiera ekitaldia (zuzenean, eitb.eus-en), Boulevard zumardian, udaletxearen ondoan. Orduan iritsiko da Euskal Herriko milaka eta milaka herritarren babesa jaso duen lasterketa helmugara, eta lekukoaren barruan han-hor-hemen ibili den mezu sekretuaren egilea nor den jakingo da, baita, noski, mezuaren beraren edukia ere.
Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Atzean Zuloa Bagera Elkarteak sortutako proiektuaren aktoreak izango dira, Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak.
12:00etatik aurrera, zortzi gune atonduko dituzte, Boulevarden bertan, Alderdi Ederren, Kaian, Zuloaga plazan, Konstituzio plazan, Trinitate plazan, Gipuzkoa plazan eta Sarriegi plazan.
1| ETXEPARE GUNEA (BULEBARRA)
Erakusketak egunean zehar: KORRIKA ahizpak / KORRIKA munduan
12:00 Girotzea (joaldunak / trikitilariak...)
12:30 KORRIKA BUKAERA
13:00 Kantugiraren hasiera
13:30 Egunean Behin partida
15:00 Zutik elektrotxaranga
16:00 ALERTA MOREA
17:00 KILIMAK
2| ALDERDI EDER
10:00 Basoa ezagutuz Urgullen (izen-ematea: xomorrotaldea@gmail.com)
13:00 Iratxoen ikuskizuna
15:00-17:00 Tailerrak: Zirkua / Baratza / Egur eraikuntzak / Hizkuntzen jolasa
17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots
3| EUSKO LABEL GUNEA (KAIA)
Bertako produktuen azoka
"Piratek 20 urte" erakusketa
13:30 EHko Batukada feminista sarea
15:30 AXURI BELTZA Kultur elkartearen emanaldia
16:30 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro
18:00 OLATZ SALVADOR
20:00 TRIKIDANTZ
4| NAIZ GUNEA (ZULOAGA)
13:30 Elektrotxaranga pirata
14:30 AUZOKO egitasmoaren emanaldia
15:00 Gipuzkoako gazte sortzaileen sarearen aurkezpen-emanaldia
16:30 LAMIAK
17:30 MUGAN
18:30 ETS
5| PLAZA BERRIA (KONSTITUZIO PLAZA)
17:00 Erromeria
6| TRINI
13:30 Bazkaria (1. txanda)
15:00 Bazkaria (2. txanda)
7| GIPUZKOA PLAZA
Artisau eta herri eragileen azoka egun osoan zehar
8| SARRIEGI PLAZA
Txerri sekretua sagar purearekin eta kroketak
Antolatzaileek bi ohartarazpen egin dituzte igandera begira: batetik, eraso sexistarik gabeko eguna izateko, eta, bestetik, garraio publikoa erabiltzeko.
Korrikaren amaiera zuzenean jarraitu ahalko da ETBn eta eitb.eus-en, eta egun horretan Donostiatik egingo dira "Gaur Egun" eta "Teleberri", zuzenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.