Kredituak

2023/05/07 - 23:11
35 urtetik beherakoei eta haurrak dituzten familiei hipotekaren % 20 bermatzeko abalak iragarri ditu Sanchezek
Kreditu Ofizialaren Institutuak emango ditu abalak. Neurria asteartean onartuko dute Ministroen Kontseiluan, eta Espainiako Estatuko "bizitoki-larrialdia" konpontzeko beste neurri batzuei gehitzen zaie "etxebizitza babestua handitzea" eta "lehendik dagoen etxebizitza birgaitzea", esaterako.

2023/05/04 - 16:54
Lurzoruaren prezioak eta hipotekek gora egin dute Euskadin eta Nafarroan
Hainbat urtez behera egin ondoren, Hego Euskal Herrian metro koadroko prezioak gora egin du 2015etik, krisi ekonomikoaren aurreko balioetara iritsi arte.

2023/05/04 - 16:15
Interes tasak % 0,25 igo ditu Europako Banku Zentralak
Iazko uztailean hasi zen Europako Banku Zentrala interes tasak igotzen. Harrezkero, zazpi aldiz igo ditu jarraian tasak, % 0tik hasi eta % 3,75eraino.
2023/05/03 - 22:22
AEBko Erreserba Federalak 0,25 puntu igo ditu interes-tasak
Igoera berri horren ondorioz, tasak % 5 eta % 5,25 bitartean kokatu dira.
2023/04/11 - 12:57
Podemosek proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea
Astearte honetan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.

2023/03/13 - 14:57
Erreserba Federalak ez ditu datorren asteko bileran interes tasak igoko, Goldman Sachsen arabera
"Banku sistemak bizi duen tentsioa ikusita, ez dugu uste martxoaren 22ko batzarrean interes tasak igoko dituztenik", aurreikusi du estatubatuar bankuak.
2023/02/02 - 15:29
Interes tasak puntu erdi igo ditu Europako Banku Zentralak, eta beste horrenbeste igoko ditu martxoan
% 3ra arte igo ditu, hain zuzen ere, tasak. Gainera, beste 50 puntu igoko ditu martxoko bileran -tasa % 3,50era helduko da orduan-.

2023/02/02 - 08:31
Europako Banku Zentralak puntu erdi igoko ditu tasak, % 3ra arte
Antzeko erabakia hartu zuen atzo AEBko Erreserba Federalak, tasak puntu laurden igota. Bi erakundeek inflazioa kontrolatzea dute helburu.

2023/02/01 - 21:27
Erreserba Federalak aho batez erabaki du interes-tasak beste 0,25 puntu igotzea
Hala, % 4,50 eta % 4,75 arteko maila objektiboan kokatu ditu. Bestalde, litekeena da Europako Banku Zentralak (EBZ) puntu erdi igotzea interes-tasak ostegunean.
2023/01/31 - 15:42
Euriborra igo egin da berriz ere eta % 3,3an kokatu da
2008ko abendutik, burbuila lehertu berri zenetik, mailarik gorenean dago Euriborra.
2023/01/30 - 20:46
Euriborra % 3,333ko batez bestekora iritsi, eta 31,5 puntu igo da abendutik
Portzentaje handiena da 2008ko abendutik. Kontsultatu hemen igoerak zure hipotekan izan dezaken eragina.

2022/12/30 - 14:41
Euriborrak % 3aren gainetik itxi du urtea
12 hilabeterako Euriborrak % 3,018ko batez bestekoa izan du abenduan, 2008tik izan duen mailarik handiena.
2022/12/30 - 12:01
Cuenca: "2023an Euriborra igotzen jarraitzea espero da, baina 2024rako jaitsiera aurreikus daiteke"
Ekonomialari bilbotarrak esan duenez, azken hilabeteotako datuak kontuan hartuta, Euriborrak goranzko joerari eutsiko dio hastear dagoen urtean ere. Interes tasak % 3ko langa gainditzea ere ez du baztertu.

2022/12/19 - 20:57
Euriborra % 3ra iritsi da eguneroko tasan, 2008ko abendutik izan duen mailarik altuenera
Gaurko datuarekin, hileko batez bestekoa % 2,8koa da; beraz, urte amaierarako % 3aren azpitik geratuko litzateke.
2022/10/31 - 21:04
Euriborra apaldu egin da urrian, baina azken 13 urteetako maximoetan dago oraindik
Aurtengo hirugarren altuena izan da hilabete honetako gorakada, irailekoaren eta ekainekoaren atzetik.
2022/09/30 - 16:47
Euriborrak % 2,2an itxiko du iraila, 2009ko urtarriletik izan duen baliorik handiena
Indizeak ia puntu bat egin du gora abuztutik irailera, % 1,249tik % 2,233ra.