Krimea
2025/08/17 - 09:20
Ukrainako bakea, fase erabakigarrian: Trump Zelenskirekin bilduko da Putinekin egon ostean
Financial Times hedabide britainiarrak jakinarazi duenez, Errusiaren eskakizunek baldintzatuko dute batzarra: Donetsk eta Luhansk, bake akordioa bermatzeko. Gainera, Ukrainako presidentea ez da bakarrik egongo Etxe Zurian, Von der Leyenekin eta beste buruzagi europar batzuekin batera bertaratuko baita.
2025/06/03 - 19:59
Krimeako zubian lehergailuz egindako erasoa aldarrikatu du Ukrainak
Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak (SBU) astearte honetan ziurtatu duenez, Krimeako penintsula eta Errusia kontinentala lotzen dituen Kerch zubiaren zimenduak kaltetu ditu operazio berezi batean. Ur azpian jarritako 1.100 kilo lehergai leherrarazi ditu.
2023/06/12 - 22:45
Kieven arabera, zazpi herri berreskuratu ditu Ukrainak Errusiaren aurkako kontraerasoaren hasieran
Mendebaldeak agindutako armak iritsi zain egon gabe ekin dio Ukrainako Armadak hilabeteetan iragarrirako kontraerasoari. Oso txikia da oraingoz berreskuratu duten eremua, baina pixkanaka aurrera eginez, Errusiako Armadak Krimea hornitzeko duen bidea moztea da helburu.
2023/06/04 - 11:41
Errusiako indar militarrek bost drone bota dituzte Krimean
Gainera, beste lau drone atzeman dituzte, euren helmugara iritsi aurretik. Ez da hildakorik izan, baina etxe batzuetako leihoak hondatuta geratu dira.
2022/10/31 - 12:06
Kieveko hainbat auzo argirik eta urik gabe geratu dira Errusiako tropen eraso baten ondotik
Aireko defentsa sistemak aktibatuta daudela jakinarazi du alkateak, eta "izurik ez izateko" deia egin die herritarrei. Halaber, leku seguruetan babesteko eskatu die.
2022/10/12 - 13:28
Errusiak iragarri du zortzi pertsona atxilotu dituela Krimeako zubiaren aurkako erasoari lotuta
Gainera, jakinarazi du petrolio isuri bat izan dela Druzhba oliobidearen Poloniako sekzioan, Alemaniako mugatik gertu.
2022/10/09 - 21:47
Gutxienez 20 lagun hil dira Zaporizhiako hirian Errusiak egindako beste bonbardaketa batean
Europar Batasunak "irmo" gaitzetsi du Zaporizhiako zentral nuklearra hartzeko Putinen dekretua. Bestalde, Zelenski ironiaz mintzatu da Krimea eta Errusia lotzen dituen zubiaren leherketari buruz: "hodeitsu dago Krimean, baina bero".
2022/10/09 - 16:39
Krimeako zubiko eztandari zeharkako aipamena eginez hasi du eguneroko mezua Zelenskik
Zubia estrategikoa da Errusiaren Armadaren hornidura bermatzeko. Kertxeko itsasartean segurtasuna indartzeko agindu du Putinek.
2022/10/08 - 21:38
Autoak eta trenak hasi dira berriz joan-etorrian Krimeako zubian kaltetu ez diren errei eta errailetan
Leherketa batek kalte handia egin dio Errusia eta Krimea lotzen dituen Kertx zubiari. Errusiak ikerketa iragarri du; eta Ukrainan ospatu egin dute gertatutakoa, baina ardura beren gain hartu gabe. Gutxienez hiru dira hildakoak.
2022/10/08 - 11:47
Errusia eta Krimea lotzen dituen zubi nagusia itxita, leherketa handi baten ostean
Leherketa handia izan da gaur goizean Kertx zubian, zenbait erregai tangek su hartu ostean. Errusiarentzat oso garraiobide logistiko garrantzitsua da.
2022/03/08 - 00:54
Zelenskik adierazi du ez duela onartuko Errusiaren "ultimatuma", eta elkarrizketarako deia egin du
Errusiako Gobernuak iragarri du Ukrainan su-etena ezarriko lukeela, Ukrainak Donetsken eta Luhansken independentzia aitortzen badu eta Krimea lurralde errusiarra dela onartzen badu.
2022/02/24 - 13:33
Ukraina inbaditzen hasi da Errusia
Tropa errusiarrak hainbat tokitatik sartu dira herrialdean eta Kievetik kilometro gutxira daude, goizaldean postu militarrak eta aerodromoak bonbardatu ostean.
2022/02/24 - 09:48
Errusiar tropak Krimeatik sartu dira Ukrainan
Muga zaintzeaz arduratzen den zerbitzuak blindatuak, tankeak eta kamioi militarrak mugako postutik nola igarotzen diren erakusten duen bideo bat argitaratu du.
2022/02/22 - 13:59
Zer jazo da Donbassen? Hau da gertakarien kronologia
Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsioak gora egiten jarraitzen du. Putinek Donetsk eta Luhanskeko errepubliken independentzia onartu du, eta Errusiako tropei eskualde horietan sartzeko agindua eman die, "bakea mantentzeko". 2014tik daramatzate gatazkaz gatazka: hauek dira gertakari nagusiak.
2022/02/16 - 11:13
Krimean dauden soldaduak erretiratzen hasi dela iragarri du Errusiak, maniobra militar batzuk amaitu ostean
Moskuk azpimarratu du militar horiek "planifikatutako" ariketa batzuetan parte hartu ostean hasi direla kuarteletara itzultzen.
2022/02/16 - 11:04
Errusiak militarrak Krimeatik erretiratzen ari dela iragarri du, maniobra militar batzuk amaitu ostean
Errusiak Krimeako penintsulan dauden hainbat unitate militar erretiratuko dituela iragarri du, inguru horretan maniobretan parte hartu ondoren. Moskuk Ukrainako mugatik gertu dauden tropak baseetara itzultzen hasi zirela baieztatu eta biharamunean hartu dute erabaki hau.
2019/03/31 - 18:09
Presidentziarako hauteskundeak, Ukrainan
Inkesten arabera, Volodimir Zelenski Ukrainian oso ezaguna den komikoak irabazi lezake lehen bozketa hau. Garaile nor aterako den erabakigarria izan daiteke Crimeako gatazkaren gaian
2018/11/30 - 12:41
Ukrainak herrialdera sarrera mugatu die 16 eta 60 urte bitarteko gizon errusiarrei
Parlamentuak salbuespen-egoera ezarri zuen azaroaren 28an, iragan asteburuan Errusiako armadarekin Azov itsasoan gertatutakoaren ondotik.
2018/11/29 - 09:25
Kontuz Ukrainako krisiarekin
Ukrainak Europari eskatu dio Azov Itsasora ontziak bidaltzeko. Bruselak ez du Ukraina defendatzeko legezko beharrik, ez baita Batasuneko eta NATOko kide.
2018/11/27 - 12:39
Errusia: 'Ukrainako salbuespen-egoerak tentsioa areagotu lezake Donbassen'
Kremlineko bozeramailearen arabera, Kieven 'barne-arazoa' da, baina hauteskundeak martxoan izanda, 'ukitu berezia' du neurriak.