Kutxabank
2015/02/02 - 13:52
Fiskaltzak ikertu egingo du Mario Fernandezen aurka jarritako salaketa
Salaketa bat jasotzen duen bakoitzean eginbideak hasten dituztela azaldu dute Bizkaiko Fiskaltzako iturriek.
2015/01/31 - 17:45
Kutxabanken ikerketa amaierara arte eramatea eskatu du Quirogak
EAEko PPko presidenteak erantzukizuna eta gardentasuna eskatu du ikerketa amaierara arte eramateko eta egia guztia azalerazteko.
2015/01/31 - 15:06
EH Bilduk Kutxabanken 'ustel usaina' argitu nahi du
Joseba Permachek jakinarazi duenez, EH Bilduk eskura dituen mekanismoak jarriko ditu abian Kutxabank kudeatzen duten alderdi politikoek bankuaren inguruan dagoen ustel usaina argitzeko.
2015/01/31 - 15:03
Mario Fernandezek ez du bere kontrako salaketaren berri
Fiskaltzak ikertu egingo du Kutxabanken atzemandako irregulartasuna. Egungo zuzendaritzak 240.000 eurotik gorako gastua ikusi du justifikatu gabe eta legeak ezarritako bidea hartu du.
2015/01/31 - 14:03
Kutxanbanken agintaldi zintzoa bete zuela defendatu du Fernandezek
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak esan du ez duela bere aurkako salaketaren berririk.
2015/01/31 - 12:38
'Kutxabank publikoa eta soziala behar dugu, lagunkeria ilunik gabe'
Bestalde, sozialisten ustez, 'argi dago PSEk ez duela loturarik Fernandezen aurkako salaketarekin. EAJren aburuz, berriz, "ona da" Fernandezek dirua itzuli izana.
2015/01/31 - 00:57
Kutxabankek Mario Fernandezen 'irregulartasun' bat salatu du
Mario Fernandezen presidentealdian ekintza irregular bat izan zela azaldu dio Kutxabankek Fiskaltzari. 243.592,02 euroko operazio irregularra salatu du entitateak.
2015/01/28 - 00:51
BBK: 'Jaurlaritzak planteatu bezala ez dago kutxen kontrola egiterik'
Estatuko legedian “kontrol” bat egiteko oinarririk ez dagoela uste du BBKk, baina banku fundazioen “ikuskapen sakon” bat egiteko eskumena onartzen dio Exekutiboari.
2015/01/22 - 10:04
BBK, Vital eta Kutxa, Kutxen Legearen aurrean alegazioak prestatzen
Eusko Jaurlaritzak Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioen Lege Aurreproiektuaren kontsulta publikorako eta alegazioak aurkezteko epea zabaldu du asteartean.
2015/01/20 - 15:28
Jaurlaritzak kutxen gaineko legegaia onartu du
Gizarte ekintza arautu eta bermatzeko asmoz, Jaurlaritzak kutxen gaineko legegaia onartu du Gobernu bileran.
2014/12/18 - 18:56
Bere higiezinen % 50 saldu dizkio Kutxabankek Lone Star funtsari
Neinor taldearen % 100 930 milioi euroren truke saldu dio Kutxabankek inbertsio funtsari. Horrela, finantza erakundea izanik berez ez dagokion jarduera-alorra utzi egingo du Kutxabankek.
2014/12/17 - 16:12
Langileak Kutxabanken pribatizazioaren aurka daude ELA eta LABen ustez
Kutxabanken izandako hauteskunde sindikalen emaitzek hori adierazten dute, bi sindikatu horien arabera.
2014/12/05 - 17:35
Kutxabanken Sestaoko bulego batean lapurreta egin dute
Aurpegia estalita zuten hiru pertsonek sukurtsaleko langileei eskuak lotu dizkiete eta kutxazainetako bat apurtu dute.
2014/12/04 - 14:46
Kutxabanken geroaz bide-orria adostea proposatu dio Bilduk Urkulluri
EAEko kutxetako sei erakunde sortzaileen bilera egitea proposatu diote Urkulluri, Kutxabankeko akzioak “esku publikoetan gera daitezen” eta Euskadiko ekonomia sustatzeko diru-funtsa osatzeko.
2014/12/01 - 17:27
Kutxabankek 100 milioiko irabaziak izan ditu hirugarren hiruhilekoan
Taldearen kaudimen maila % 13,3koa da, eta 2013ean, aldiz, % 12,4koa izan zen. Palanka-efektuaren tasa % 7,4ra igo da, eta gutxienekoa % 3 da.
2014/12/01 - 10:46
‘BBK-k Kutxabank gidatzen jarraituko du’, Rementeriak ziurtatu duenez
Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak esan du Diputazioak eta EAJk bermatuko dutela BBK-k Kutxabank kontrolatzen jarraitzea, kapital pribatuak esku hartzen baldin badu.
2014/11/28 - 15:04
Kutxabankeko presidente izendatu dute Gregorio Villalabeitia
Gregorio Villalabetitiak pribilegiotzat jo du Kutxabanken presidentzian egotea, eta erronka handiari aurre egote prest dagoela esan du.
2014/11/28 - 13:52
Villalabeitia: 'Ohorea da Kutxabanken buru izatea'
Gregorio Villalabeitiak adierazi duenez 'ohorea da' Kutxabanken buru izatea eta ziur dago lan gogorra izango dela, baina baita liluragarria ere.
2014/11/28 - 12:17
Kutxabanken gizarte ekintza 'indartzeko' lan egingo du Villalabeitiak
Mario Fernandezek atzo utzitako lekua beteko du Villalabeitiak. Dimisioa Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean eman zuen atzo.
2014/11/28 - 07:53
Gregorio Villalabeitia gaur izendatuko dute Kutxabankeko presidente
Mario Fernandezen ordezkoa izango da eskarmentu handiko bankaria.