La Manada" auzia
2018/06/22 - 14:17
EH Bilduren ustez, 'dohainik ateratzen da emakume bat bortxatzea'
Maddalen Iriartek adierazi duenez, 'La Manada'ren sententziak argi erakusten du 'sistema judiziala sistema heteropatriarkal batetan sustraituta dagoela'.
2018/06/22 - 14:11
Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten
Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.
2018/06/22 - 13:55
Barkos: 'Justiziak sprint bat egin behar du gizartearekin bat egiteko'
Uxue Barkosek 'La Manada'ren askatasunaren harira adierazi duenez, 'gaur egun, gizartea oso aurreratuta dago justiziarekin alderatuta'.
2018/06/22 - 13:32
EiTBko langileek 'La Manada' aske geratzearen aurka protesta egin dute
EiTBko langileek 15 minutuko bilkurak ospatu dituzte taldeko egoitzen atarian, 'La Manada' askatasunaren aurka protesta egiteko.
2018/06/22 - 12:15
'La Manada'koen aurpegiak dituzten 5 panpin zintzilikatu dituzte Oiartzunen
Oiartzun erdigunean 'La Manada'ko kideen aurpegiak dituzten bost panpin agertu dira zintzilikatatuta gaur goizean.
2018/06/22 - 11:51
Urkulluk zigor-kodea berriztatzeko beharra ikusten du
Iñigo Urkulluk harriduraz hartu du 'La Manada'ko kideak aske geratzea eta zigor-kodea berriztatzeko beharra ikusten du, horrelako kasuak bortxaketa bezala hartzeko eta zigorrak areagotzeko.
2018/06/22 - 01:04
Protestak 'La Manada'ren aurka
Milaka lagun kaleetara atera dira 'La Manada' aske uzteko erabakiaren aurka.
2018/06/21 - 23:11
'La Manada' taldeko bost zigortuak behin-behinean aske utzi dituzte
Nafarroako Auzitegiak behin-behinean aske utzi ditu 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, hainbat berri agentziek epaitegiko iturriak aipatuta zabaldu dutenez.
2018/06/21 - 23:01
Gasteiztarrak haserre bizian, 'La Manada' aske uzteko erabakiaren ondoren
Gazteiztarrek Andra Mari Zuriaren plaza bete dute, erabakia salatzeko. Nafarroako Auzitegiak behin-behinean aske utzi ditu 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean.
2018/06/21 - 22:48
Lapiko protesta zaratatsua Donostian, 'La Manada' aske uztearen aurka
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Donostian, erabaki judizial hau errefusatzeko. Nafarroako Auzitegiak behin-behinean aske utzi ditu 'La Manada' taldeko bost gazteak.
2018/06/21 - 22:12
'La Manada' taldeko zigortuen askatasunaren aurkako elkarretaratzea Bilbon
Ehunka bilbotar Unamuno plazan bildu dira 'La Manada' taldeko zigortuen askatasunaren aurka. Nafarroako Auzitegiak behin-behinean aske utzi ditu 'La Manada' taldeko bost gazteak.
2018/06/21 - 21:42
'La Manada' taldeko kideen askatasunak Iruña sumindu du
2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten bostei. Milaka herritarrek erabaki hori salatu dute.
2018/06/21 - 21:12
'La Manada' taldea aske uzteko erabakia errefusatu dute erakundeek eta alderdiek
Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Erabaki “amorragarria” dela uste du Iruñeko Udalak.
2018/06/21 - 19:56
Haserreak kaleak hartu ditu, 'La Manada' aske uzteko erabakiaren berri izan ondoren
Milaka pertsonak elkarretaratzeak egin dituzte Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen, azken erabaki judiziala errefusatzeko.
2018/06/21 - 19:10
'La Manada' taldeko bost zigortuak behin-behinean aske utzi dituzte
2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten bostei.
2018/06/18 - 16:37
Nafarroako Auzitegiak asteon erabakiko du 'La Manada'ko kideak aske utzi ala ez
Epaimahaiak '24 edo 48 orduren buruan erabakiko du', bi aldeen ustez.
2018/06/18 - 16:19
Bihar edo etzi jakingo da 'La Manada'ko kideak aske uzten dituzten
Uztailaren 7an beteko dira kartzelan sartu zituztela 2 urte eta behin behineko egoeran aske uzteko bista izan da Iruñeko auzitegian. Ordubte inguruko agerraldia izan da.
2018/06/18 - 11:24
Iruñean preso dauden La Manadako kideak Auzitegira iritsi dira
Datorren uztailaren 7an bi urte beteko dituzte behin-behineko espetxealdian, eta auzitegiak erabaki beharko du espetxealdi hori luzatu ala ez.
2018/06/11 - 15:53
'La Manada' espetxean mantendu ala ez erabaki beharko du astelehenean Auzitegiak
Epaia irmoa izan arte aske uztea eskatu dute bost zigortuen defentsako abokatuek.
2018/06/06 - 13:39
Epaia irmoa izan arte aske gelditzea eskatu dute 'La Manada'ko kideek
Bost kondenatuen egoera Iñaki Urdangarinekin edo Gurtel auzian zigortuak izan diren eta behin-behinean aske daudenen kasuarekin alderatu du defentsa abokatuetako batek.