lab sindikatua

2023/05/30 - 21:32
Michelin enpresako langileek manifestazioa egin dute Gasteizen, lan hitzarmena berritzea eskatzeko
ELAk, LABek, ESKak eta CGTek deituta bildu dira. Soldata igoera aldarrikatzen dute, beti ere, KPIari lotuta eta bermeekin. Baita lanaldi murrizketa ere.

2023/05/30 - 16:31
ELAk ekainaren 18ra arte luzatu du Osakidetzako garbiketa langileen greba, "negoziazioaren blokeoa" dela eta
ELAk gogorarazi duenez, langileek bost urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe eta karrera profesionala ordaintzea eskatzen dute.

2023/05/27 - 13:40
Bigarren greba-eguna Avanzako autobus-zerbitzuan
Autobusak lehenbailehen konpontzeko eta mantentze-lan egokia bermatzeko eskatu dute langileek. Lanuzteek Debagoieneko Lurraldebuseko hiriarteko autobusei eragingo diete; Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Bilboko Aireportua lotzen dituzten lineei, besteak beste.

2023/05/26 - 13:06
Greba eguna gaur Gasteizko tranbia zerbitzuan, "behar bezalako lan-baldintzak eskatzeko"
LAB sindikatuak salatu duenez, "zuzendaritzak inposatutako lan-txandak bete behar dituzte gidariek. Txanda horiek, iraupen luzea eta lan-karga handia dutenez, estresa eta segurtasunik eza eragiten dute".

2023/05/26 - 11:53
Avanza enpresako langileek hiru greba egun abiatu dituzte
Lurraldebusek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Zerbitzua hobetzea eta konpainiak mantentze-lan egokiak gauzatzea eskatzen dute langileek.
2023/05/24 - 19:37
EAEko Justizia Administrazioko greba bertan behera utzi dute ELAk eta LABek
Gasteizko, Bilboko eta Donostiako justizia-jauregietan egindako batzarretan aurreakordioa berretsi dute. Horrek % 13ko igoera ordaindua ekarriko du, eta soldatak EAEko Administrazio Orokorreko langile homologatuen taulekin parekatzea.
2023/05/23 - 12:09
ELA eta UGT sindikatuek Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berria sinatu dute Adegirekin
Donostian bildu dira, KPIaren araberako soldata-igoerak aurreikusten dituen sektoreko lan-akordioaren sinadura irudikatzeko. LAB eta CCOO kritiko agertu dira akordioarekin eta ez dute sinatu. Horien ustez, hobekuntza gehiago lor zitezkeen.

2023/05/20 - 16:55
Bizkaiko erresidentzietako beharginak langile publiko gisa aitortzeko eskatu du LABek
'Zaintza-lanak lan publikoak dira' lelopean, dozenaka pertsonak Bilboko erdiguneko kale nagusiak zeharkatu dituzte. Sindikatuak, "sektoreko langileen erantzuna, mobilizatzeko gaitasuna eta indarra" nabarmendu ditu.
2023/05/20 - 16:19
Zaintza sistema publikoa aldarrikatu du LABek Bilbon
LABek Bizkaiko zahar-etxeetako langileak langile publiko gisa aitortzea eskatu du larunbat honetan Bilbon, sindikatuak deitutako sei greba eta baraualdi egunei amaiera emateko protesta batean.
2023/05/19 - 15:41
Osakidetzako grebak % 65eko jarraipena izan du sindikatuen arabera, eta % 14,51koa, Jaurlaritzaren esanetan
Sindikatu deitzaileek adierazi dutenez, grebaren jarraipena bezperan baino handiagoa izan da, eta "bereziki garrantzitsua" Lehen Arretan.
2023/05/18 - 13:07
"Kalitatezko" osasun publikoa eta Sagarduiren dimisioa aldarrikatu dituzte sindikatuek
Lehenengo eguneko lanuzteak (goizeko txandan) % 50eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Jaurlaritzak, aldiz, % 9,9ra mugatu du eragina. Osasun sailburuak, bestalde, ukatu egin du Osakidetza "desegiten" ari direla, eta sindikatuei galdetu die zertan oinarritzen diren hori esateko.

2023/05/16 - 13:15
ELAk eta LABek bi greba egun deitu dituzte Arabako erresidentzi pribatuetan
Lan baldintzak hobetzea lortu ez dutela salatuko dute berriro ere, alegia, 1.000 euro inguruko soldatak eta "ratio onartezinak" dituztela, eta urtean 1.792 orduko lanaldia dutela.

2023/05/16 - 13:08
Osakidetzako garbiketan deitutako greba maiatzaren 28ra arte luzatu du gehiengo sindikalak
Gainera, astelehenetik aurrera kanpaldia egingo dute Gurutzetako Ospitalearen aurrean.
2023/05/15 - 19:36
62 urteko langile bat hil da Azkoitian, garabi bat gidatzen ari zela 3 metroko altueratik erorita
Montajes Olaizola SL enpresako langile bat zen. LAB sindikatuak eman du joan den ostegunean izandako ezbeharraren berri, eta hurrengo mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

2023/05/12 - 15:42
LABek salatu du ELAk Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen hobea izateko aukerarik gabe utzi dituela langileak
Sindikatu abertzalearen arabera, desmobilizazioaren aldeko hautua egin dute ELAk eta UGTk, ADEGI patronalaren "lehen proposamena erosita".

2023/05/11 - 11:21
Garbiñe Aranburu: "Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere"
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.

2023/05/11 - 11:10
Garbiñe Aranburu: ''Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere''
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.
2023/05/10 - 09:47
ELAk beste greba bat abiatu du Bizkaiko adinekoen egoitzetan, maiatzaren 25era arte
Bestalde, LABek lanuzteak deitu ditu maiatzaren 15etik 20ra (biak barne), eta CCOOk maiatzaren 22tik 24ra (biak barne) eta ekainaren 12tik 16ra (biak barne).
2023/05/04 - 15:04
Justizia Administrazioko funtzionarioek greba egun berri bat dute gaur
Justiziako funtzionarioek aspaldidanik eskatzen dute soldatak eta lan-baldintzak euskal administrazioko gainerako langileekin parekatzea; izan ere, eurek emandako zifren arabera, % 13 gutxiago kobratzen dute.

2023/05/04 - 11:15
Osakidetzako sindikatuek protesta egin dute Basurtuko Ospitalaren atarian
SATSE, ELA, LAB, Sindikatu Medikua, CCOO eta UGT sindidatuek deituta egin dute protesta. Behin behinekotasunarekin amaitzea eskatzen dute eta negoziatzeko borondate falta leporatzen diote Osakidetzari. Gogoratu dute, gainera, greba dutela deituta maiatzaren 18 eta 19rako.