LABI Euskadi
2021/03/26 - 21:48
LABIk konfinamendu perimetralak ezarri ditu, eta ostalaritzaren ordutegiak mugatu
LABIk 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerriak eta lurraldeak ixteko agindua eman du, astelehenetik aurrera.
2021/03/26 - 21:36
Urkulluk ostalariei gogorarazi die laguntzak "iristear" daudela
Elkarteek iragarri dute helegitea jarriko dutela LABIk iragarritako neurri murriztaileen aurka.
2021/03/26 - 21:07
Larunbat honetan argitaratuko dute itxita egongo diren udalerrien zerrenda
400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua duten herrien zerrenda larunbat honetan jakinarazi arren, neurri murriztaile berriak astelehenean sartuko dira indarrean.
2021/03/26 - 19:32
Kirol-jarduerak barrualdean lauko taldeetan egin ahalko dira gehienez
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak murriztea erabaki du LABI batzoreak.
2021/03/26 - 19:24
Taberna barruan zerbitzua emateko ordutegia murriztuko dute
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, taberna barruan ondoko ordutegietan soilik kontsumitu ahalko da: 06:30etik 09:30era eta 13:30etik 16:30era.
2021/03/26 - 14:21
Euskadik pandemiari aurre egiteko tresna eraginkorrak dituela esan du Urkulluk
EH Bilduk "komunikazio argia eta neurri koherente eta ulergarriak" eskatu dizkio lehenkariari, herritarrak "nahastuta eta haserre" daudelako.
2021/03/25 - 18:42
Hauek dira 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten udalerriak
Ostegun honetan 5.000 biztanletik gorako 14 udalerrik gainditzen dute 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua.
2021/03/25 - 16:45
LABI teknikoak itxiera perimetrala proposatu du, 400dik gorako tasa dagoen lekuetan
Hala, itxiera udalean edo lurralde historikoan aplikatzea proposatu du. Gainera, ostalaritzako lokalen barrualdean ordutegiak eta, orohar, kirola ere mugatzea proposatu du.
2021/03/25 - 15:18
Bihar 16:30ean elkartuko da LABI politikoa, neurri murriztaileak zorrozteko
Dituzten muga juridikoak kontutan hartuta, bi aldaketa egon daitezke mahai gainean: saltokien ordutegia eta mugikortasuna murriztea.
2021/03/25 - 12:11
Urkulluk LABI deitu du ostiral honetan murrizketa berriak aztertzeko
Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak datozen 20 egunetarako ordutegiak eta mugikortasuna murriztea aztertuko du. Bilera 16:30ean hasiko da.
2021/03/25 - 11:06
Lehendakariak ez du baztertzen mugikortasuna murriztea Aste Santuan
Ostiral honetan mugikortasunaren eta merkataritza-ordutegien murrizketak "gogortu" ditzakeela iragarri du Urkulluk.
2021/03/24 - 11:13
Jonan Fernandez: "Goranzko joerak jarraituko du, baina indar gutxiagorekin"
Jonan Fernandezek adierazi du gaur arratsadeko LABI teknikoaren bileran azken eguneako datuak aztertuko direla eta horren arabera hartuko direla erabakiak.
2021/03/22 - 15:21
Aste Santuari begira ez da espero aldaketarik murrizketetan
Datuek nabarmen txarrera egin ezik, LABIren aholku batzordea ez da bilduko oraingoz. Jaurlaritzaren ustez, indarrean dauden neurriak berez nahikoak dira.
2021/03/17 - 15:24
Koronabirusaren inguruko datu guztiek okerrera egin dute EAEn
Ziurgabetasuna erabatekoa da uneotan Urkullu lehendakariak sare sozialetan adierazi duenez.
2021/03/13 - 15:45
Jendetza bildu da kostaldeko herrietan
Mugikortasuna askea da dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan, eta askok lehen asteburu hau kostaldean pasa nahi izan dute. Kresala sentitzeko beharra zeukatela aitortu digute batzuek.
2021/03/09 - 15:43
Librea da mugikortasuna EAE barruan
Gauerdian sartu da indarrean dekretua. Urtarrilaren 13an ezarritako mugikortasun mugak altxatu dira, baita eremu gorrian dauden udalerrietan ere. Neurriak Aste Santuaren aurretik berrikusiko dira.
2021/03/08 - 10:44
Hauek dira asteartetik Euskadin indarrean egongo diren neurriak
Mugikortasuna EAE osora zabalduko da asteartean, baina gainerako murrizketei eutsi egin diete.
2021/03/05 - 22:29
Mugikortasuna librea izango da EAE barruan asteartetik aurrera
Herrien konfinamendu perimetrala bertan behera uztea erabaki du LABIk, eta, horrenbestez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan mugitzea baimenduta egongo da. Gainerako neurriek indarrean jarraituko dute.
2021/03/05 - 22:21
Eskola kiroleko entrenamenduak udalerri guztietan egin ahalko dira
Eremu gorrian dauden udalerriei murrizketa bereziak ezartzeko irizpidea bertan behera utzi du LABIk, eta, ondorioz, eskola kiroleko entrenamenduak baimendu ditu.
2021/03/05 - 19:50
Mugikortasuna librea izango da EAE barruan asteartetik aurrera
Herrien konfinamendu perimetrala bertan behera uztea erabaki du LABIk, eta, horrenbestez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan mugitzea baimenduta egongo da.