Librea da mugikortasuna EAE barruan
Gauerdiaz geroztik Euskal Autonomia Erkidego osoan mugitu daitezke herritarrak, mugarik gabe, ia bi hilabeteren ostean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo kaleratu zuen gaur indarrean sartu den eta EAE barruan mugikortasun askea baimentzen duen dekretua, egoera epidemiologikoak hobera egin baitu. Gainera, eremu gorrian dauden udalerriek ez dute aurrerantzean neurri zorrotzagorik bete beharko. Neurriak Aste Santuaren aurretik berrikusiko ditu LABIren Aholku Batzordeak.
Horrenbestez, urtarrilaren 13tik indarrean dagoen lurralde eta udal konfinamendu perimetrala bertan behera geratu da, baina indarrean jarraitzen du EAEkoak.
Horrez gain, udalerrietan neurriak gogortzeko orain arte zegoen 500 kasu baino gehiagoko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak erreferentzia izateari utzi dio.
Osasun publikoaren arloko neurri espezifikoak eranskin batean bildu dituzte. Horren arabera, azterketak eta hautaprobak egiteko deialdiak, eta kongresu eta bilera zientifiko eta profesionaletan parte hartzea, honako arau hauen arabera egingo dira: edukiera % 50era egongo da mugatua, eta erakunde antolatzaileak covid-19aren aurkako protokolo bat izan beharko du, eta bertan bermatu beharko da beharrezko neurriak betetzen direla covid-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko.
Ostalaritzari dagozkion murrizketak indarrean egongo dira, eta txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak, itxita. Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.
Era berean, honakoek indarrean jarraituko dute: gehienez lau pertsonako talde bilerak, etxeratze agindua 06:00etatik 22:00etara, % 40ko edukiera 150 metro koadrotik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, hori baino txikiagoetan. Kultu-aretoetan, edukiera ezingo da % 35etik gorakoa izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.