Eskola kirola
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Multikirolaren foru-agindu berria aldatu du, eskola-kirolaren "inposaketa" saihesteko
Kirol Departamentua "kezkatuta" agertu da ebazpen judizial berri baten ostean, "kirol-hastapenaren ereduari eraso egiten baitio".
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak inoizko aurrekonturik altuena izango du: 413,7 milioi euro
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere sailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. 413,7 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du, hau da, 2025erako baino % 5,5 gehiago. Sailaren historiako aurrekonturik altuena da.
Futbola, migrazio-gosea gelditzeko tresna Mauritanian
Kirolak badu behartsuenak gizarteratzeko ahalmena, eta Mauritanian futbolaren indarra baliatu nahi dute horretarako. Bide batez herrialdean sustraitu eta migrazio-gosea etenarazteko ere aprobetxatu nahi dute egitasmoa.
Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati Gasteizen arbitro bati eta entrenatzaile bati eraso egiten saiatzeagatik
Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako".