EAE-KO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak inoizko aurrekonturik altuena izango du: 413,7 milioi euro

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere sailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. 413,7 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du, hau da, 2025erako baino % 5,5 gehiago. Sailaren historiako aurrekonturik altuena da.

Argazkia: Orain.eus

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere sailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. 413,7 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du, hau da, 2025erako baino % 5,5 gehiago. Sailaren historiako aurrekonturik altuena da.

Bengoetxeak azpimarratu duenez, Sailaren helburu nagusia "euskal gizartean komunitate-sena areagotzea da, identitate kulturalean eta giza garapen jasangarrian sakonduz." Gaineratu duenez, egungo testuinguruan, “inoiz baino beharrezkoagoa da kolektibo baten parte sentitzea, gure ongizatea zaintzea eta garenak izaten indartzen laguntzen digun horren alde apustu egitea”. 

Bengoetxeak lau lehentasun estrategiko zerrendatu ditu: 

* Artistei eta sortzaileei zuzendutako laguntzak. 50,5 milioi izango du atal honek, aurten baino % 10,7 gehiago. 

* Ondare kulturala: 37,9 milioi euroko partida aurreikusi da hemen, % 5,4 gehiago. 

* Euskara eta bere erabilera soziala bultzatzea: 93,5 milioi planteatzen dira, orain baino % 6,1 gehiago. 

* Kirola, jarduera fisikoa eta ongizatea: 14,9 milioi euro.

Datorren urteari begira, hainbat ekimen aipatu ditu sailburuak, tartean Kulturako sektore profesionalen balio-kate osoa indartzeko deialdietako laguntzak % 27 handitzea, ikus-entzuneko sektorera bideratutako aurrekontuak % 40 gehitzea, Ondare Digitalaren Laborategia sortzea, Kulturaren Euskal Behatokia indartzea edota HABErentzat diru-laguntza % 9,2 handitzea. 

Kultura

Kulturaren arloak 86,6 milioi euro (+% 8,5) izango ditu 2026an, euskal kultura-sistema indartzeko eta artista, sortzaile eta ekoizleen lana aitortzeko. 50,5 milioi euro (+% 10,7) erabiliko dira artistei beren lanaren fase guztietan laguntzeko, sorkuntzatik hasi eta nazioarteko hedapeneraino, laguntzen, deialdien eta sarien bitartez.

Ondare kulturala

Atal honek 38 milioi euro (+%5,4) jasoko ditu, museoak modernizatu eta handitzeko, bildumak digitalizatzeko eta euskal ondare kulturala kontserbatzeko, "herritar guztiek eskura izatea bermatuta". 

Berrikuntza eta digitalizazioa ere azpimarratu ditu Bengoetxeak, eta horretarako Ondare Digitaleko Laborategia sortu eta sormen eta kultura digitaleko proiektu estrategikoak indartzeko asmoa adierazi du,, baita eLiburutegia plataforma bultzatu ere.

Euskara

Hizkuntza Politikaren arloak 93,5 milioi euro (+% 6,2) izango ditu 2026an, euskararen ezagutza eta erabilera aktiboa sustatzeko. HABEk 64,5 milioi (+% 9,2) jasoko ditu, "ikaskuntzaren doakotasuna sendotu, irakasleen baldintzak hobetu eta INGURArekin online prestakuntza sustatzeko". 

Hizkuntzaren erabilera soziala ere bultzatu nahi da “Jauzia Gara” (450.000 €) proiektuarekin, euskarari laguntza emango zaio lan-arloan, etorkinen integrazioan eta ikerketan. Gainera, 1,8 milioi hizkuntza teknologietara bideratuko dira, 350.000 € ikus-entzunezko edukietara, 11,7 milioi euskarazko hedabideetara eta 1,5 milioi Euskaltzaindiara.

Kirola

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloak 15 milioi euro izango ditu, jarduera fisiko osasungarri, inklusibo eta berdinzalearen aldeko apustua sendotzeko. 

EITB

EITBk 201,4 M €-ko (1,7M € gehiago) finantzaketa izango du

Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Instituturako aurrekontua 4,6 milioi eurokoa da, 2025ean baino 402.000 € gehiago (+ % 9,6), "diplomazia kulturalaren bidez euskal hizkuntza eta kultura munduan proiektatzen jarrai dezan, eta Euskadi erreferente kultural global gisa aitortua izan dadin trukeak eta nazioarteko presentzia sustatuta".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean" erakusketa Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Kostaldeko emakumeen lana funtsezkoa izan da arrantzan eta itsas historian, baina ez da aintzakotzat hartu izan;  gizonezkoena izan da beti ardatz. Hori dela eta, emakume horien lanak  izan duen, eta duen garrantzia aldarrikatzeko, Bermeoko Arrantzaleen Museoan Olatuaren Enbata erakusketa antolatu dute. Neskatila, saregile kontserberetako langile zein emakume armadoreen eguneroko lana erakusten duten objektuak jaso dituzte, baita emakume horien testigantzak ere. Era berean, bisita gidatuak zein hitzaldiak eta mahai inguruak eskainiko dituzte.

Monzon-Olaso Etxe Museoko bilduma 
aberasteko egitasmoa aurkeztu dute
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Olaso Dorrea Fundazioaren funtsak handituz doaz, dohaintza baliotsuei esker

Olaso Dorrea Fundazioa bere artxiboak eta Monzon-Olaso Etxe Museoaren bilduma (Bergara) handitzeko eta aberasteko lanean ari da. XX. mendetik gaur arteko historian sakondu nahi du Fundazioak, bai eta ezagutarazi ere, eta, bide horretan, hauek jaso dituzte: Telesforo Monzonek gordetako Sabino Aranaren mikrofilmatutako obraren kopia bat, Lauaxetaren gabardina eta gurutzea, Karmele Urrestiri eta Txomin Letamendiri (Karmele filmeko protagonistak) Agirre lehendakariaren Gobernuak emandako dokumentazioa, Otaegi eta Garmendiaren aldeko pankarta, bala tiroz zulatutako Txomin Iturberen alkandora eta Txillarre baserriko lehen akordioaren originala.

SAN SEBASTIÁN, 10/11/2025.- Los responsables del Instituto Etxepare (i-d) Imanol Otaegi, Monika Madinabeitia, Irene Larraza y Teresa Larruzea, posan este lunes durante la presentación en San Sebastián del congreso académico sobre lenguas minorizadas que se celebrará en París los días 19 y 20 de noviembre, y de las colaboraciones que el Instituto Etxepare ha establecido con la Sorbona. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Frankofoniaren eremuan hizkuntza gutxituek dituzten erronkei buruzko biltzarra antolatu du Etxepare Institutuak Parisen

Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, hilaren 19an eta 20an egingo den topaketak bat egiten du Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin, eta 'Ça colle au basque' ekimenaren testuinguruan antolatu da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoaren baitan, alegia.

"GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldia jada ikusgai MAKUSI plataforman, ostiralean ETB1ean
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldia ikusgai da jada MAKUSI plataforman

Gaur goizetik, "GO!AZEN" telesailaren 12. denboraldiaren lehen atala MAKUSIn da ikusgai. ETB1era, aldiz, ostiralean iritsiko da. Basakabiko gaztetxoek abentura ugari biziko dituzte oraingoan ere. Udalekua guztiz aldatuta ikusiko dugu, Maitane zuzendariaren ideia berriekin eta adingabeen zentrotik etorritako gazteekin. Aurtengo istorioekin, elkar ulertzearen eta taldean aritzearen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte ikus-entzule gazteak.

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X