Goya, Jasper Johns, Steve McQueen, Dan Flavin, Ruth Asawa eta Rosalind Nashashibi, euskal museoetan 2026an
San Telmo Museoak, Artiumek eta Guggenheim Bilbao Museoak datorren urteko programazioa aletu dute.
"Berdeak berdeak gurutzatzen" (berdea falta zitzaion Piet Mondriani eskainia), Dan Flavinena. Stephen Flavin, VEGAP, Bilbo 2025.
Donostiako San Telmo Museoak Los desastres de la guerra Goyaren 80 grabatuko serie osoa erakutsiko du 2026an, maiatzetik Aurrera. Gerrari buruzko gogoeta unibertsala osatzen duten irudiok lehenengoz aurkeztuko du Donostiako zentroak, eta Gabriela Iturbide mexikar argazkilariaren lana ere jarriko dute ikusgai; sei hamarkada daramatza Iturbidek bere herriko jatorrizko herritarren argazkiak hartzen.
Con razón o sin ella, Goyaren grabatua
Lehen lau hiletan, “Amazoniak. Antzinako etorkizuna” urrian irekitako erakusketa bisitatzen jarraitu ahalko da, lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzeko, eta udan Mariano Fortuny, Joaquín Sorolla, Maruja Mallo, Pablo Picasso, Edgar Degas, Auguste Rodin Egon Schiele, Ignacio Zuloaga, Mari Puri Herrero, Aurelio Arteta eta María Paz Jimenezen marrazkiez gozatu ahalko da.
“Eskua” erakusketa harrigarriak etnografiari heltzen dio, XX. mendearen hasieran mekanizazioaren ondorioz desagertu ziren keinu eta koreografien artxibo baten bidez. Azkenik, Isabel Coixet zinema zuzendari eta gidoilariak eskuz eta teknika digitalekin egindako berrogeita hamar collage inguru biltzen dituen erakusketa jarriko dute publikoaren ikusgarri.
Gainera, Zineb Sedira frantses-aljeriarrak, Carla Filipe portugaldarrak eta Taxio Ordanaz nafarrak osatutako bikoteak, Elena Asinsek, Harun Farockik eta Xabier Morrasek beren lanak erakutsiko dituzte Tabakalerako erakusketa areto nagusian eta Kubo kutxan, Kursaalen.
Tabakaleraren erakusketa areto txikiak eta Artegunek, Donostiako kultura garikideko zentroaren beheko solairuan dagoen espazioak, bestalde, Maite Gonzalez Martinezen, Andrea Caneparen, Tsai Ming-liangen, Jon Gorosperen eta Alejandro Cartagenaren lanak erakutsiko dituzte, baita Sally Mann estatubatuar argazkilariak “nazioarteko primizian” erakutsiko dituen argazki argitaragabeak ere.
Guggenheim
Guggenheim Bilbao Museoak atzera begirako erakusketa bana eskainiko die, hurrengo udaberrian, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo bi artista oparo eta ospetsuri: Ruth Asawa japoniar jatorriko sortzailea eta Jasper Johns pintore eta eskultorea.
Bilboko museoaren programazio artistikoak udazkenean jarraituko du, bi erakusketarekin. Lehenengoa Steve McQueen artista, zinemagile eta gidoilariari eskainiko diote, eta, bigarrena, Dan Flavin muturreko artean jardun zuen artistari eta erakusketen hitzarmenak hausteko zuen moduari.
Artium
Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak zinema etnografikoari buruzko ikuspegi kritikoak jorratzen dituen tesi-erakusketa kolektiboa inauguratuko du urtarrilean, eta banakako erakusketak eskainiko dizkio Juana Cima (Caibarién, Kuba, 1951), Rosalind Nashashibi (Londres, 1973), Irene Kopelman (Córdoba, Argentina, 1974) eta Jochen Lempert (Moers, Alemania, 1958) artistei.
Baiona
Bestalde, Baionako Euskal Museoak urte hasieran esango die agur “100 urte jadanik” mendeurrena dela eta irekitako erakusketari eta Linguae Vasconum Primitiae (Bernat Etxepare, 1545) euskazko lehen liburu inprimatuaren ale originalari, zeina zentroan erakusgai izan baita, Frantziako Liburutegi Nazionalak lagata. Gainera, Bonnat-Helleu oraintsu berrireki duten museoak bere bildumako lanak erakusten jarraituko du: Leonardo da Vinci, Michelangelo, Raffaello, Dürer, Rubens, Van Dyck, Rembrandt, Greco, Goya, Poussin, Watteau, Ingres, Delacroix, Géricault, Degas…
Berriro irekitzea
Baionako Bonnat-Helleu Museoaren aurpegi berria, 14 urteko zaharberritzearen ondoren
Museoa gaur inauguratu dute berriro, 29 milioi euroko kostua izan duten 14 urteko lanen ostean. Museoak 2011ko apirilean itxi zituen ateak jendearentzat, berregituraketa errazteko eta bere azalera 2000 metrotik eta 4000 metro karratura bikoizteko.
Azkenik, Nafarroako Museoak (Iruñea) doako sarbidea izango du martxoaren 1era arte, zaharberritze-lanak bukatuta bilduma iraunkorra ostera ere osorik ikusgai dagoela ospatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Apple TVren 'Widow's Bay' telesaila jaun eta jabe, Emmy sarien 78. edizioan
Beldurrezko satira horrek sei sari lortu ditu, sormenezko sarien ekitaldian lortutako zortzi golardorekin batera. Gaueko unerik hunkigarrienetako bat Michael J. Foxen agerraldia izan zen: Parkinson gaixotasunaren ikerketa sustatzeagatik Bob Hope sari humanitarioa eman zioten.
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.