Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati Gasteizen arbitro bati eta entrenatzaile bati eraso egiten saiatzeagatik
Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako".
Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati, maiatzean Gasteizen jokatutako haurren infantil mailako futbol-partida batean arbitroa eta aurkarien taldeko entrenatzailea iraindu eta haiei eraso egiten saiatzeagatik. Gainera, ezingo da bi urtez kirol-esparruetara sartu.
Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako".
"Elkarbizitza eta errespetua printzipio ukaezinak dira, eta beharrezkoak diren neurri guztiak aplikatzen jarraituko dugu", adierazi du Ana Del Val kirol diputatuak prentsa-ohar batean.
Gertakaria euskal hiriburuko kirol-esparru batean gertatu zen. Arbitroak talde bisitariko jokalari bat kaleratu zuenean, talde horri lotutako pertsona bat, zehazki, jokalarietako baten aita, zelaira sartu zen, epalieari eta bertako taldeko entrenatzaileari eraso egiteko asmoz.
Epaileak partida bertan behera uztea erabaki zuen, harmailetako errespetu protokoloa aplikatuz, zelaria sartu zen pertsonak ez baitzuen handik irten nahi izan.
Foru erakundearen arabera, bisitarien taldeak aurkeztu zuen azalpen-idazkian berretsi egin ziren gertakari horiek. Jokabidea “oso larritzat” jo daiteke Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko Legearen arabera. Bertan adierazten denez, “arau-hauste oso larritzat joko dira arbitroak, epaileak, kirolariak, teknikariak, kirol-agintariak eta kirol-ekitaldietan parte hartzen duten beste pertsona batzuei eraso egitea, beldurtzea edo hertsatzea”.
Kasu horietan, zigorrak 10.001 eta 100.000 euro artekoak izan daitezke, eta kirol instalazioetan sartzerko 4 urtera arteko debekua ere ezar daiteke, gainera.
Duela bi hilabete, 5.000 euroko lehen zehapen-espedientea ireki zitzaion aita bati, urtebetez kirol esparruetara sartzea debekatzearekin batera, Gasteizen, eskola-futboleko partida batean haur bati eraso egiteagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamalau pertsona atxilotu dituzte Bilbon desordena publikoak egotzita
Hainbat ertzain artatu dituzte kolpe eta lesioengatik, eta Ertzaintzaren autoan kalteak eragin dituzte.
Epailearen aurrera eraman dute Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea egotzita, atxilotu duten gizona
Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da erasotzailea emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.
Epailearen esku utzi dute Usurbilen bezero bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxiki izana egotzita atxilotutako VTCko gidaria
Biktimak alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera joateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidariak ibilgailua aparkatu zuen eta ukituak egiten hasi zitzaion.
200 lagun inguruk manifestazioa egin dute Ceutan, bizilagun elkarteek protestak bertan behera utzi arren
Espaiako Gobernuaren kudeaketaren aurka protesta egiteko manifestazioa deituta zegoen larunbat gauerako, baina bertan bertan behera geratu da "talde ultrak" iritsi direla jakin ostean. Iluntzean sareetatik deitutako protesta bat izan da, ordea.
22 urteko gizon bat hil da Zurriola hondartzan, arrantzan ari zela
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Zurriola eta Monpas artean arrantzan ari zela uretara erori da.
Idiazabalgo Udalak bi txerri vietnamdarren jabeak agertzeko deia egin du
Idiazabalen, bi txerriren presentziak kezka piztu du. Udalaren arabera, txerri horiek espezie inbaditzaile batekoak dira eta, horregatik, Gipuzkoak Foru Aldundiko basozainek harrapatu eta kontrolpean dituzte, jabeak azaldu bitartean.
Barakaldon falta den 77 urteko gizon baten bila ari dira
Ostiral honetan ikusi zuten azkenekoz, Barakaldoko San Bizente auzoan. Alzheimerra du.
53 urteko txirrindulari bat hil da Zaratamon
Istripua 13:00a baino lehentxeago gertatu da, Zaratamo eta Arrigorriaga lotzen dituen BI-3702 errepidean. Ordu horretan, txirrindulari bat lurrean botata zegoela jakinarazi diote Ertzaintzari, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Nekatuta baina festarako gogotsu daude oraindik Bilbon
Bilboko Aste Nagusia azken txanpan sartu da. Bihar, igandea, esango du agur Marijaiak datorren urtera arte, baina musika, ikuskizunak, jai giroa eta mota guztietako ekitaldiak izango dira oraindik.
90 urte bete dira Eibar bonbardatu zutenetik
Gaur 90 urte dira Francoren aldeko matxinatuek Eibar lehenengoz bonbardatu zutenetik. Erasoak ustekabean hartu zituen eibartarrak, eta ondoren etorriko zenerako prestatzera behartu zituen. Izan ere, hurrengo hilabeteetan beste 28 bonbardaketa jasan behar izan zituzten.