LABI Euskadi
2021/01/22 - 15:20
Mugikortasuna eta kontaktuak gehiago murriztea erabaki du LABI batzordeak
Astelehenetik aurrera, EAEko udalerri guztiak perimetralki itxita egongo dira eta bilerak lau lagunera mugatuko dira.
2021/01/22 - 10:58
Aburto:Seguraski datozen asteetan etorriko da etxeratze-agindua aurreratzea
Jarduera ekonomikoa eta jende topaketak mugatzearen alde egin du Faktorian Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta "albiste txartzat" jo du Basurtu eta Santa Marinako goi arduradunek txertoa jartzea.
2021/01/22 - 01:27
Etxeratze agindua aurreratu ezinda, herri guztiak ixtea aztertuko du gaur LABIk
Illa ministroaren ezezkoaren aurrean, eskura dituen beste murrizketa batzuk ezar litzake Jaurlaritzak: 19:00etan jarduera oro etetea eta talde bilerak gehienez lau pertsonakoak izatea.
2021/01/20 - 15:18
Etxeratze agindua aurreratzea aztertuko dute arratsaldean Gobernuak eta erkidegoek
Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua 20:00etara aurreratzea eta topaketak gehienez lau pertsonakoak izatea nahi du. Abalosek, berriz, etxeratze agindua aurreratzeko "arazorik ez" dagoela esan du.
2021/01/20 - 13:51
LABIren bilera deitu du lehendakariak ostiral honetarako
Udalerri guztiak perimetralki ixtea, establezimendu denak 19:00etarako ixtea eta gehienez lau pertsona elkartu ahal izatea erabaki dezake Eusko Jaurlaritzak.
2021/01/13 - 13:04
Neurri berrien dekretuari buruzko galdera eta erantzunak
LABIk urtarrilaren 11an erabakitako neurri berriak ezartzen dituen dekretua argitaratu ostean, Jaurlaritzak galdera erantzun ohikoenen agiria argitaratu du, zalantzak argitze aldera.
2021/01/13 - 11:18
Gauerditik ezin da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean mugitu
Gainera, saltokietako edukierak mugatuko dira eta eskola kirola baimenduko da. Ostegun honetan ezagutuko da eremu gorrian daudelako itxiko dituzten udalerrien zerrenda.
2021/01/12 - 22:40
Baimenduta dago udalerri mugakideetara joatea, lurralde historikotik irten arren
Aldiz, debekatuta dago autonomia erkidegotik ateratzea mugakide den udalerri batera joateko bada ere, betiere, salbuespenak salbuespen.
2021/01/12 - 16:30
Egoerak okerrera egin du Euskadin eta 817 positibo zenbatu dituzte
Positibo tasa % 5,2tik % 6,7ra igo da eta ospitaleko presioa 400 ospitaleratutakotik gorakoa da. Intzidentzia metatua 326,77 kasutan kokatzen da.
2021/01/12 - 11:50
Fernandez: "Eguberrietako eraginaz gain, faktore gehiago daude hazkundea azaltzeko"
LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzaileak azaldu du bihar indarrean sartuko diren neurriek kasuen "igoera ahalik eta txikiena izatea eta lehenbailehen beheranzko joera bat lortzea" dutela helburu.
2021/01/12 - 11:03
Jonan Fernandez: "Gabonetako eragina nabaritzen ari gara"
Jonan Fernandezek adierazi duenez, "gizartearen gehiengo batek neurriak ondo bete ditu Gabonetan", baina gutxiengo batek ez. Hala ere, positiboen igoeraren arrazoiak ugariak izan ditezkela esan du.
2021/01/11 - 21:25
Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du berriro, baina entrenamenduetarako soilik
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du erabaki hori ez dela eskola kirola baimentzeko azkenaldian izan diren mobilizazioen ondorioa.
2021/01/11 - 20:39
Astelehenetan eta ostegunetan jakinaraziko dute konfinatu beharreko herrien zerrenda
Eusko Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratuko du eremu gorrian dauden eta, beraz, neurri murriztaile bereziak bete beharko dituzten udalerrien zerrenda.
2021/01/11 - 18:12
Ikasleek seiko taldeetan entrenatzeko aukera izango dute
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du erabaki hori ez dela eskola kirola baimentzeko azkenaldian izan diren mobilizazioen ondorioa.
2021/01/11 - 16:10
Euskadi lurraldeko eta udalerri gorrien konfinamendu perimetralera itzuliko da
Indarrean jarraitzen dute gaueko mugikortasunaren mugak, sei pertsonako taldeen mugak, eta jarduerak 21:00etan eteteak. Neurriak asteazken honetan sartuko dira indarrean.
2021/01/11 - 16:06
Hauek dira LABIk onartutako neurri murriztaile berriak
LABIk neurri murriztaile berriak onartu ditu, besteak beste, lurraldeen eta gorriz dauden udalerrien itxiera perimetrala.
2021/01/11 - 15:24
Gorrian dauden herriek begi onez ikusten dute udalerriko mugak ixtea
Gorrian dauden herrietan ostalaritza ixteaz gain, ezingo dute herritik irten behar-beharrezkoa ez bada.
2021/01/11 - 15:19
Lurralde historikoen itxiera ezarri du berriro Jaurlaritzak
Horretaz gain, gorriz dauden herrien konfinamendua eta eskola kiroleko entrenamenduen itzulera ere baimendu ditu Jaurlaritzak.
2021/01/11 - 14:12
LABIk gaur erabakiko du pandemiaren kontrako neurriak zorrozten dituen ala ez
Euskal Autonomia Erkidegoan joera aldatu egin da Gabonetako ospakizunen ostean, eta azken astean gora egin du eguneko kasuen kopuruak.
2021/01/10 - 22:05
Fernandezek ez du neurririk baztertzen, baina etxeko konfinamendua ez du gertu ikusten
Jonan Fernandez LABIren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak esan duenez, ostiralean LABIk Espainiako Gobernuari eskatu zion terrazetan erretzea debekatzea.