LABI Euskadi
2020/12/18 - 15:17
Fernandez: "Beheranzko joera dago, baina azken astean kontraesanak ikusi ditugu"
LABI batzorde teknikoaren koordinatzaileak aitortu du sei egun hauetan "tranpak" atzeman dituztela ostalaritzan, baina oraindik "goiz" dela horren inguruko balorazio bat egiteko.
2020/12/18 - 10:40
Jonan Fernandez: "Datuak hobetu ditugu, baina ez du esan nahi egoera hobean gaudenik"
LABIren batzorde teknikoak pandemiaren egoera epidemiologikoa aztertuko du gaur, neurriak zorroztu behar diren erabakitzeko. Autonomia erkidego bakoitzak erabakiko du neurrien zorroztasuna.
2020/12/18 - 09:35
LABIren teknikariek gaur aztertuko dute neurriak zorroztu behar diren ala ez
LABIren batzorde teknikoak pandemiaren egoera epidemiologikoa aztertuko du, eta EAEko erakundeek teknikari horien proposamenen arabera erabakiko dute neurriak zorroztu edo ez.
2020/12/17 - 15:25
LABI batzorde teknikoa bihar bilduko da neurrietan aldaketak egin ala ez proposatzeko
Azken egunetako datuak eta bilakaera aztertu ostean, neurriak estutzeko beharrik dagoen ebatziko du batzorde teknikoak.
2020/12/17 - 13:47
Zupiria: ''Gabonetako neurriak ez dira mugikortasunerako gonbidapen bat''
Gabonetarako ezarritako neurriak "egin behar ez dena egiteko" erabiltzen ari direla ohartarazi du Bingen Zupiria bozeramaileak.
2020/12/16 - 14:34
Eusko Jaurlaritzak ostiralean aztertuko du Gabonetako neurriak zorroztea
Osasun Ministerioak Gabonetarako planari eustea erabaki du, baina erkidegoen esku utzi du neurriak gogortzeko eskumena, egoera larria dela eta.
2020/12/14 - 21:38
Gabonetako neurriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: zalantzak eta argibideak
Mugikortasuna, ostalaritza, familia arteko topaketak, kirol-jarduerak… Kontsultatu gida honetan neurri berriei buruzko galderak eta erantzunak.
2020/12/11 - 13:01
Covid-19aren aurkako murrizketa berriak EHAAn argitaratu dira
Gauerdian sartuko da indarrean ostalaritzaren irekiera, ez da indarrean egongo udalerrietako itxiera perimetrala eta garraio publikoaren ordutegia luzatuko da.
2020/12/10 - 15:31
EAEko 25 udalerritako ostalaritza, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain
Horietako bakoitzaren egoera aztertuko du Jaurlaritzak. Arrigorriagan (Bizkaia), Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa), esaterako, ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak berriz ireki.
2020/12/10 - 13:34
EAEko egoitzetako adinekoek bi senideren bisitak jaso ahal izango dituzte aldi berean
Irteerei dagokienez, erabiltzaileak euren etxeetara edo senideen etxeetara joan ahal izango dira, baina zentrora itzultzean PCR bat eta berrogeialdia egin beharko dituzte.
2020/12/10 - 13:13
Udalerrien arteko mugikortasuna librea izango da EAEn, abenduaren 23tik aurrera
Udalerritik irteteko debekua eta tabernak eta jatetxeak irekitzeko erabakia hartu du Jaurlaritzak. Dekretu berria larunbatean sartuko da indarrean eta gaur neurri horien ñabardurak azaldu dituzte.
2020/12/10 - 13:04
Sagardui: "Gabonetan ahalik eta gutxien mugitu eta batu behar gara"
Osasun sailburuak azpimarratu du norberak "zuhurtziarekin" jokatu behar duela eta LABIk hartutako neurriak ez direla "gonbidapen bat mugikortasunera".
2020/12/10 - 11:58
"Ez gara gonbidatzen ari Durangotik Bilbora joatera lagunekin tragoak hartzeko"
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartutako neurri murriztaileak defendatu ditu, osasunaren, jarduera ekonomikoaren eta ongizate emozionalaren arteko "oreka" bilatzen dutela iritzita.
2020/12/10 - 11:44
Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du ostalaritzan eta joan-etorrietan
Bingen Zupiriaren arabera, Jaurlaritzaren helburua gizarteari "oso mezu zorrotzak" bidaltzea da. Argi utzi nahi izan du, oraindik ere, covid-19arekin bizi beharko dugula denboraldi batean.
2020/12/10 - 11:26
Hauek dira Gabonetarako neurriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Tabernak eta jatetxeak hainbat baldintza beteta irekiko dituzte. Probintzia bereko herri batetik bestera mugitzea baimenduko dute, eta Gabonetako egun zehatzetan EAEtik irtetea posible izango da.
2020/12/10 - 11:11
Gotzone Sagarduik LABIak hartutako erabakien inguruko zalantzak argitu ditu
Atzoko LABIaren bileraren ostean sortutako hainbat zalantza argitu ditu Gotzone Sagardui sailburuak "Egun on Euskadi" saioan.
2020/12/10 - 10:44
Nolako eragina izango dute Eusko Jaurlaritzaren neurri murriztaile berriek kirolean?
Abenduaren 12an indarrean sartuko den dekretu berriak sei pertsonako kirol federatuko entrenamenduak baimentzen ditu. Halaber, aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, mugekin bada ere.
2020/12/09 - 22:45
Urkullu: "Norbanakoaren kontzientzia da babes neurri garrantzitsuena"
Lehendakariak argi utzi du egoeraren arabera neurriak alda litezkeela. "Egun batetik bestera malgutu edo zorroztu egin ditzakegu", esan du.
2020/12/09 - 22:12
Tabernak irekiko dituzte eta mugikortasuna lurralde historikora zabalduko dute EAEn
Tabernak eta jatetxeak beranduenez 20:00etan itxi beharko dituzte. Probintzia bereko herri batetik bestera mugitzea baimenduko dute, eta Gabonetako egun zehatzetan EAEtik irtetea posible izango da.
2020/12/09 - 21:42
Tabernak irekiko dituzte eta mugikortasuna lurralde historikora zabalduko dute EAEn
Probintzia bereko herri batetik bestera mugitzea baimenduko dute, eta Gabonetako egun zehatzetan EAEtik irtetea posible izango da. Neurri berriak larunbatean sartuko dira indarrean.