Erregetako sari potoloak, 06703 zenbakiak, 6,8 milioi utzi ditu Hego Euskal Herrian
Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea, zorioneko herrien artean, Elorrio, Oiartzun, Cordovilla eta Cintruenigorekin batera.
Erregetako loteriaren zozketaren lehen sariak, 06703 zenbakiak, 6,8 milioi euro utzi ditu Hego Euskal Herrian; bigarren eta hirugarren sariak, berriz, luze jo dute.
Bilbon, Elorrion, Gasteizen, Donostian, Oiartzunen, Iruñean, Cordovillan eta Cintruenigon saldu dituzte dezimoak.
Bizkaia izan da Hego Euskal Herriko sarituena, 2,4 milioi eurorekin.
Bilbon, bi administraziok banatu dute lehen sariaren zati bat. Urkixo zumarkaleko 52. zenbakian dagoen Ormaechea enpresa mitikoak hamar dezimo saldu ditu, bi milioi euro guztira.
Carrera administrazioak (Hurtado de Amezaga, 8) 200.000 euro utzi ditu, terminaleko dezimo bat salduta.
Beste serie bat saldu du Donostiako Urbieta kaleko 5. zenbakiko establezimenduak. Administrazio horrek bi milioi euro banatu ditu hamar dezimoren bidez.
Beste 200.000 euro utzi dituzte Elorrioko (Bizkaia) 1. loteria administrazioak (Urarka kalea, 3), Gasteizko Konstituzio plazako 7. administrazioak eta Oiartzungo (Gipuzkoa) Mamut merkataritzaguneak. Makina bidez dezimo bana saldu dute hirurek.
Guztira, bi milioi euro (200.000 euro dezimoko) banatu ditu Erregetako Loteriaren Zozketa bereziak Nafarroako bost tokitan.
Iruñeko estanko batek, Barañain etorbidean, 6 dezimo saldu ditu, eta milioi bat euro banatu; beste lauak, berriz, Iruñeko Arrotxapean, Cordovillan, Villafrancan eta Cintruenigon dauden saltokietako batean saldu dira.
Lehen saria oso banatuta egon da, Madril, Bartzelona, Malaga, Zaragoza, Santa Cruz de Tenerife, Sevilla, Salamanca, Malaga, Logroño, Guadalajara, Cuenca, Castello, Cadiz, Alacant eta Albaceten ere erori baita.
Bigarren saria, 750.000 eurokoa, 45875 zenbakiari egokitu zaio, eta Pontevedran, Bartzelonan, Madrilen eta Almerian saldu da.
Hirugarren saria, 250.000 eurokoa serieari, 32615 zenbakiari egokitu zaio eta Burgosen eta Granadan saldu da batez ere, herri hauetako sarituen artean zati handi bat banatuz.
Lau zifrako sariak, 3.500 eurokoak dezimo bakoitzeko, 3682 eta 1829 zenbakientzat izan dira.
367, 643, 156, 325, 511, 058, 457, 510, 861, 640, 400, 887, 392 eta 248 zenbakiek jaso dituzte hiru zifrako sariak, dezimoari 1.000 euro emanez.
Bi zifrako sariak, dezimoari 400 eurokoak, 27, 54, 37, 44 eta 94 zenbakiei egokitu zaizkie.
Euskadik 48.399.000 euro gastatu ditu guztira urtarrilaren 6ko Erregetako Zozketa Berezian, hau da, iaz baino 851.480 euro gehiago, 2025ean baino %1,9 gehiago, orduan 47.547.520 euro saldu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan.
Bizkaia gastuaren buru
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian gehien saldu da berriro Euskadin. Gastua 31.516.560 eurora iritsi da, 2025ean baino % 2,03 gehiago, hau da, biztanleko batez beste 27 euro, Estatuko batez bestekoa baino askoz gehiago.
Gipuzkoan, dezimoen salmenta 11.126.200 eurokoa izan da, eta % 0,70 hazi da. Pertsonako batez besteko gastua 15,18 eurokoa da.
Arabak, berriz, 5.756.240 euroko gastua izan du, aurreko urtean baino % 2,64 gehiago. Lurralde horretan, biztanle bakoitzak, batez beste, 16,83 euro bideratu ditu zozketara.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera