Konponduta daude Lasarte-Orian eta Abanton izandako trafiko eragozpenak
Ostiral goizeko lehen ordua konplikatua izan da euskal errepide sareko puntu askotan, istripuak izan baitira han eta hemen, baina egoera bere onera itzuli da jada denean.
Hainbat gorabehera tarteko, auto-ilarak izan dira gaur goizean Hego Euskal Herriko errepide sareko zenbait puntutan. Kasu batzuetan, erreiak itxi behar izan dituzte eta trafikoa motela izan da.
Egoerarik zailena N-1 errepidekoa izan da, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan. Furgoneta bat errepidetik atera da eta ezkerreko erreian zeharkatuta geratu da. Erreia itxi dute, halabeharrez, eta, ondorioz, 2 kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira. Hala ere, furgoneta errepidetik kendu ostean, trafikoa bere onera itzuli da.
AP-8 autobidean, Usurbil parean, Irungo noranzkoan, beste ibilgailu bat errepidetik atera da eta, istripuaren ondorioz, erreietako bat itxita egon da ibilgailua kendu arte.
Bizkaian, atzo A-8 autobidean, Abanton, Kantabriarako noranzkoan, istripua izan zuen kamioia bidetik kendu dute gaur eguerdian, 12:50ean. Hala, zirkulazioa ohikoa da jada.
Kamioia bidea trabatzen geratu zen atzo, eta, ondorioz, bi errei itxi zituzten. 3 kilometroko ilarak sortu dira goizean. Kamioiaren burua atzo erretiratu zuten, eta atoia, esan bezala, gaur eguerdian.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera