LABI Euskadi
2020/12/09 - 19:36
LABI aholku batzordeak arratsaldean iragarriko ditu Gabonetarako neurriak
Bileran, Eguberrietako etxeratze-agindua, gehienez ere elkartu ahalko diren pertsonen kopurua, ostalaritzaren irekiera eta mugikortasuna izango dira mahai gainean.
2020/12/09 - 15:22
Gaurko datuen, aurrikuspenen eta adituen txostenaren arabera hartuko du erabakia LABIk
LABI batzordearen bilera 18:30ean hasiko da. Ondoren, 20:00ak inguruan, Iñigo Urkullu lehendakariak prentsaurrekoa eskainiko du hartutako neurrien berri emateko.
2020/12/09 - 11:25
'Larria da osakidetzak irizpideak aldatzea. Azalpenak eman behar dira'
EHBilduko koordinatzaileak zuhurtziarekin jokatzeko eskatu dio LABI aholku batzordeari. 'ezin dugu suarekin jokatu. ezin ditugu
2020/12/06 - 21:21
Mugikortasuna ahalik eta txikiena izatea eskatu du Zupiriak
Hamar lagun biltzea ez dela derrigorrezkoa nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Kutsatzeen beheranzko joerak nabarmenagoa izango beharko lukeela onartu du Zupiriak.
2020/12/03 - 17:05
LABIk Espainian hartutako neurriak zorroztu ditzake abenduaren 9an
Abenduaren 9an LABI-ak egingo duen bilera eta gero Euskadiko gabonetarako neurriak zehaztuko dituen dekretua plazaratuko da. Egoera epidemiologiokoaren araberakoak izango dira neurriok.
2020/12/03 - 16:17
Euskadik hilaren 9an zehaztuko ditu Gabonetako neurriak
Neurriok unean uneko egoera epidemiologikoa kontuan izanda hartuko dituzte, egoerak "zaila" izaten jarraitzen duelako eta, "hobeto gauden arren, ez gaudelako ondo".
2020/12/03 - 11:37
EAEk hilaren 9an erabakiko ditu Gabonetarako neurriak
Gotzone Sagardui sailburuak azaldu duenez, azken hitza abenduaren 9an bilduko den LABIak izango du.
2020/12/02 - 21:38
Hauek dira Gabonetan erkidego guztietan berdinak izango diren murrizketak
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko. Etxera itzultzeko ordutegia 01:30 arte luzatuko da, eta bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartu ahalko dira.
2020/12/02 - 21:33
Gabonetan baimenduta egongo da erkidegoen arteko mugikortasuna senideengana joateko
Horrez gain, ospakizunen egunetan etxera itzultzeko ordutegia goizaldeko 1:30era luzatzea eta familia bilkuretan gehienez 10 pertsona elkartzea aurreikusi dute.
2020/12/02 - 12:37
Kontsultatu hemen Jaurlaritzak iragarritako neurri murriztaile berriak
Jaurlaritzak ostalaritza ixtea eta etxeratze-agindua 22:00etarako aurreratzea agindu du. Neurriak abenduaren 10era arte egongo dira indarrean.
2020/12/01 - 21:00
65 urtetik gorako bezeroek lehentasuna izango dute EAEko dendetan
Halaber, alkohola salatzeko ordutegia 21:00ak arte luzatu dute. Eusko Jaurlaritzaren neurrien dekretuak zenbait berritasun ditu.
2020/12/01 - 17:31
Estatu-akordio baten izenean, hainbat neurri malgutzeko prest azaldu da Jaurlaritza
Zupiriak azaldu du Jaurlaritzak ez duela iritzia aldatu, eta mugikortasuna eta bilkurak "ahalik eta gutxien" izatea komeni dela, baina Espainiako Estatu guztian arau berak egon behar direla uste du.
2020/12/01 - 14:31
Mugikortasuna eta bilerak ahalik eta gehien murriztu behar direla uste du Jaurlaritzak
Bingen Zupiriak adierazi duenez, neurri batzuk malgutzeak "merezi du", erkidego guztien artean aplikatu beharreko oinarrizko arauen inguruan akordioa lortzeko.
2020/12/01 - 11:40
"Ostalaritzaren itxiera eta mugikortasun mugak abenduaren 10ean aztertuko ditugu"
"Datozen hamar egunetan tendentzia aldatu eta joera negatiboa nagusituko balitz, logikoa denez, aldaketak egin beharko genituzke", esan du Jonan Fernandezek.
2020/12/01 - 10:55
"Batzuetan akordioa lortzeko zure jarrera malgutzea beharrezkoa da eta hori egin dugu"
Jonan Fernandezek atzoko LABIaren bileran hartutako erabakien inguruan aritu da ETB-1eko "Egun on Euskadi" saioan.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/30 - 07:22
LABI aholku batzordea gaur bilduko da pandemiaren egoera aztertzeko
Hala eta guztiz ere, Euskadin neurri berriak ezartzea ez da espero bileran; izan ere, egungo neurri murriztaileak abenduaren 10era arte egongo dira indarrean.
2020/11/24 - 17:12
EAEn ezarritako "oinarrizko neurriak" Gabonetan ere indarrean egongo dira
Zupiriak ez du zehaztu zein diren gutxienez urtea amaitu arte arinduko ez dituzten neurri murriztaileak. Azken erabakia datuen bilakaeran oinarrituta hartuko du lehendakariak edo LABIk.
2020/11/24 - 15:31
Jaurlaritza Espainiako Gobernuak prestatu due zirriborroa aztertzen ari da
Bihar arratsaldean egingo den Lurraldearteko Batzordera arteko epea dago autonomia erkidegoek euren ekarpenak egiteko.