LABI Euskadi
2022/02/09 - 10:01
Lehendakariak neurrien berri emango du bihar, LABIren ostean
Iñigo Urkullu lehendakariak 20:00ak aldera azalduko ditu berak zuzentzen duen LABI instituzionalaren bileran hartutako erabakiak.
2022/02/08 - 20:09
LABI ostegunean bilduko da murrizketei buruz erabakiak hartzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionala ostegunean, 18:30ean, batzartuko da.
2022/02/08 - 14:24
LABI teknikoa bihar bilduko da eta datuak "xehe" aztertu ostean neurriak proposatuko ditu
Jaurlaritzaren bozeramaileak argitu duenez, pandemiaren bilakerak "hoberantz egiten jarraitzen du" eta duela 15 egun baino egoera "argi eta positiboa" dauka Euskadik.
2022/02/07 - 17:58
LABI ostegunean edo ostiralean bilduko da
Lehendabizi, LABIren batzorde teknikoa batzartuko da. Iñigo Urkullu lehendakariak deituko duen Aholku Batzordeari proposamena egingo dio.
2022/02/04 - 19:38
LABIren Aholku Batzordea otsailaren 13a baino lehen bilduko da, Urkulluk iragarri duenez
Euskadiko Babes Zibildeko Planaren Aholku Batzordea unean indarrean dauden murrizketak amaitu baino lehen elkartuko dela aurreikusi du lehendakariak.
2022/02/04 - 09:20
Covid ziurtagiria bertan behera geratu da Euskadin
Egun, 50 bezero baino gehiago hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisialdian da derrigorrezkoa osasun ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzak azaldu du Auzitegi Nagusiak aste honetan emandako ebazpena kontuan hartuta erabaki dutela neurria bertan behera uztea.
2022/02/04 - 01:20
Covid pasaportea bertan behera geratuko da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Egun, 50 bezerotik gora hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisian da derrigorrezkoa osasun ziurtagiria. Jaurlaritzak esan du EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan emandako ebazpena kontuan hartuta erabaki dutela neurria bertan behera uztea.
2022/02/01 - 13:24
Covid ziurtagiriaren erabilera luzatzea eta zabaltzea baztertu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Epaileen ustez, Jaurlaritzak ez du behar bezala arrazoitu pasaportearen eraginkortasuna. Gauerditik indarrik gabe da abenduaren erdian ezarri zen dekretua, beraz, uneotan soilik gaueko aisialdian eta 50 pertsonatik gorako jatetxeetan eska daiteke covid ziurtagiria.
2022/02/01 - 07:34
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur aztertuko du covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskaera
EAEko Fiskaltzak ez du begi onez ikusi covid ziurtagiria hotel, ostatu turistiko eta joko-aretoetara zabaltzea.
2022/01/28 - 19:48
Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako
Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
2022/01/28 - 19:31
Hauek dira otsailaren 13ra arte Euskadin indarrean dauden murrizketak
LABIk indarrean dauden murrizketak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du. Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa da.
2022/01/28 - 18:49
LABIk indarrean dauden murrizketak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gogorarazi duenez, gaurko datu epidemiologikoek intzidentziaren beherakada baieztatu dute azken 14 egunetan; azken zazpi egunetako joerak, ordea, beherakada moteltzen ari dela islatzen du.
2022/01/28 - 17:51
Covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskaera asteartean aztertuko du EAEko Auzitegi Nagusiak
Jaurlaritzak gaur erregistratu du covid ziurtagiriaren eskakizunari otsailaren 13ra arte eusteko eskaera.
2022/01/28 - 17:26
Hauek dira otsailaren 13ra arte Euskadin indarrean dauden murrizketak
Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa da.
2022/01/28 - 13:46
Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari
Jaurlaritzak gaur erregistratu du covid ziurtagiriaren eskakizunari otsailaren 13ra arte eusteko eskaera.
2022/01/28 - 13:07
Hobeto ala okerrago gaude? Horrela aldatu da pandemiaren norabidea, azken murrizketen ondoren
Abenduaren 28an izan zen azken LABIa eta bertan hartutako neurriek egoerari aurre egitea bilatzen zuten. Hilabete pasata hauxe da egoera.
2022/01/28 - 12:26
Iñigo Urkullu: ''Adierazle batzuk oraindik kezkagarriak dira''
Iñigo Urkullu lehendakariak zuhurtzia eskatu dio gizarteari oraindik "pandemian gaudelako". Onartu du bilakaera ona izaten ari dela, baina adierazle batzuk oraindik kezkagarriak direla azpimarratu du.
2022/01/28 - 07:04
LABI arratsaldean bilduko da, eta murrizketak luzatuko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Iñigo Urkullu lehendakariak pandemiaren aurkako neurri murriztaileei eusteko proposatuko du 16:30ean hasiko den bileran. Halaber, Jaurlaritzak baimena eskatuko dio EAEko Auzitegi Nagusiari covid ziurtagiriaren erabilera luzatzeko.
2022/01/27 - 18:06
Euskadik murrizketak mantenduko ditu eta covid ziurtagiriaren erabilera luzatzeko eskatuko du
Eusko Jaurlaritzak iragarri du covid ziurtagiria otsailaren 13ra arte exijitzen jarraitzeko baimena eskatuko diola EAEko Auzitegi Nagusiari. Halaber, batzorde zientifikoak neurri murriztaileak eusteko gomendatu du. LABI instituzionala ostiralean bilduko da, 16:30ean.
2022/01/27 - 12:32
Urkullu lehendakaria egungo murrizketei eustearen alde agertu da
Iñigo Urkulluk esan du pandemiaren bilakaera "positiboa" dela, baina egoera epidemiologikoa "zaila" dela oraindik. Azaldu duenez, ebaluazio-adierazleak Aholku Batzordearen azken bileran, abenduaren 28an, zeudenak baino "okerragoak" dira.