Laboral Kutxa
2017/02/21 - 16:41
Laboral Kutxak 111 milioi euroko mozkin garbia izan zuen iaz
Finantza sektoreko kaudimen maila handienetakoa du kreditu kooperatibak.
2016/10/04 - 14:53
150.000 euroko isuna Laboral Kutxari, Eroskiko finantza-ekarpenengatik
Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 4 milioi euroko isuna jarri dio Bankinter finantza-erakundeari.
2016/06/06 - 16:45
402 enpresa sortu ziren iaz Laboral Kutxaren babespean
Gaztenpresa fundazioari esker denetara 731 lanpostu berri sortu dira. Laboral kutxa eta Jaurlaritzaren ustez, ekintzaile izatea bide ona da langabeziari aurre egiteko.
2016/04/23 - 15:58
Laboral Kutxak bere bulego ereduari eutsiko dio
Finantza erakundeak kanal digital berriak 'gehituko' ditu, deus 'kendu gabe'.
2016/03/10 - 19:19
Baskoniako bi zale identifikatuta, Martxoaren 3ko pankarta bategatik
Ertzaintzak bi zale identifikatu ditu, Laboral Kutxaren partida batean 'Martxoak 3: egia, memoria eta justizia' lelodun pankarta bat jarri zutelako.
2016/02/08 - 16:27
Laboral Kutxak 110 milioi euroko etekin garbiarekin amaitu zuen 2015a
2014ko balantzearen aldean, % 0,9ko igoera izan da. Berankortasuna, berriz, % 7,4ean geratu da.
2015/11/02 - 14:18
Laboral Kutxari BBB+ kalifikazioa berretsi dio Fitch agentziak
Caixabankek eta Kutxabankek BBB kalifikazioa dute, Bankiak BB+ eta Banco Popularrek BB-. Santanderrek eta BBVAk, berriz, A-.
2015/10/29 - 21:50
Kutxa Fundazioa Donostia 2016ren babesle orokorra izango da
Gaur utzi dute sinatuta konpromisoa. Kutxak 500.000 euro jarriko ditu ekimenean eta beste milioi bat euro gastatuko ditu antolatuko dituen ekintza berezietan.
2015/05/11 - 15:14
33,9 milioi irabazi ditu Laboral Kutxak 2015eko lehen hiruhilekoan
Iazko epe berean baino % 5,2 gehiago irabazi du finantza erakundeak.
2015/03/23 - 21:26
Miren Peñaren etxegabetze-prozesua hasi izana ukatu du Laboral Kutxak
Laboral Kutxak Miren Peñaren heriotza deitoratu du eta bere "doluminik sentikorrena" helarazi die haren senideei eta lagunei.
2015/03/22 - 14:41
Emakume batek bere buruaz beste egin du, hipoteka berrikusi ezinda
Hipotekak Kaltetutako Antsoaingo Plataformaren arabera, biktimak kode etikoaren aplikazioa eskatu zion bankuari, baina aste honetan finantza entitatearen ezezkoa jaso du.
2015/02/13 - 10:14
Zenbateko soldata dute banku garrantzitsuenetako presidenteek?
Kutxabankeko presidentearen soldata igoerak hautsak harrotu ditu. Kopurua handia izan arren, bere esparruko ia beste denek gehiago irabazten dute.
2015/02/12 - 17:42
Zenbat diru irabazten dute banku nagusietako presidenteek?
Kutxabanken presidentearen soldata igoerak hautsak harrotu ditu, eta Estatu espainiarreko zein atzerriko bankuetako buruek zenbateko soldata duten aztertu nahi izan dugu.
2015/01/12 - 14:40
'Deflazioaren arriskuaren aurrean EBZk neurriak hartu beharko lituzke'
Petrolioaren prezioaren beheranzko joerak deflazioa eragin dezakeela esan du Euskadiko Kutxako Ikerketa zuzendariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
2015/01/02 - 13:55
Laboral Kutxak 'zuhurtzia' eskatu du, 'krisia ez baita amaitu'
Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Zerbitzuen arduradunak deflazio egoera bat baztertu du.
2014/12/17 - 14:28
EAEko ekonomia % 1,8 haziko da 2015ean, Laboral Kutxaren arabera
Langabezia-tasak 1,3 puntu egingo du behera, eta % 14,5ean geratuko da, finantza erakundeak egin duen txostenaren arabera.
2014/10/17 - 21:24
Ekintzaileentzako 50.000 euroko kredituak, inolako abalik gabe
Eusko Jaurlaritzak, Kutxabankek eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute mikrokredituak eskaintzeko. Kredituen interesen zati bat Gasteizko Exekutiboak berak finantzatuko du.
2014/09/11 - 22:24
Gizarte ekonomia finantzatzeko 10 milioi bideratu ditu Laboral Kutxak
Gizarte eredu "parte-hartzaileago, gardenago eta lehiakorragoa" osatzen duten erakundeei eta pertsonei babesa berretsi die Laboral Kutxak.
2014/09/08 - 21:34
Caja Laborali ekarpenegatik 200.000 euro itzultzeko zigorra ezarri die
Gainera, bezeroak Laboral Kutxari jasotako tituluak eta interesak (51.235 euro) itzultzera behartu ditu Laboral Kutxak.
2014/07/02 - 15:55
Kutxabanki kalte egiteko kanpaina abian dela uste du Mario Fernandezek
Fernandezen esanetan, alternatiba bakarra da zazpi "kutxatxotan" banatzea (lau Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Araban), legeak ez baitu baimentzen kutxa batek 10.000 milioi euro baino gehiago izatea.