Ohiko Batzar Orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak bere bulego ereduari eutsiko dio

Finantza erakundeak kanal digital berriak 'gehituko' ditu, deus 'kendu gabe'.
Laboral Kutxak kanal digital berriak gehituko ditu, bere bulego ereduari eutsiz. Argazkia: EiTB
Laboral Kutxak kanal digital berriak gehituko ditu, bere bulego ereduari eutsiz. Argazkia: EiTB

Txomin Garcia Laboral Kutxako presidenteak azaldu duenez, finantza erakundeak ez du haren bulego eredua aldatuko eta, gainera, kanal digital berriak "gehituko" ditu deus "kendu gabe". Haren esanetan, bulegoek ekarpena egiten diote erakundeari eta besteengandik bereiztea ere ahalbidetzen die.

Laboral Kutxak asanblea nagusia egin du gaur Bilbon eta bertan onartu ditu 2015eko urteko kontuak.

Erakundeak 110,3 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, aurreko epean baino % 0,9 gehiago. Labora Kutxako presidentea pozik agertu da emaitzekin.

Laboral Kutxaren indarguneak azpimarratu ditu Txomin Garciak; kaudimen maila % 15,12koa  izan da, likidezia ratioa % 88,2koa eta berankortasun tasa % 7,4koa, sektorearen mailaren azpitik  ( % 10, 2).

Datozen hiru urteetarako plan estrategikoak hiru erronka izango dituela iragarri du: eraginkortasuna, espezializazioa eta bezeroak erakundearekin komunikatzeko erabiltzen dituen kanalen eraginkortasuna ahalbidetzea.

Garai digitalean, kooperatiba izaerari eutsiko diola nabarmendu du Garciak: "digitalizazioari etekina atera behar diogu eta bezeroek aukeratzen duten komunikazio bideei erantzun behar diegu, baina gure berezitasunari uko egin gabe". Horren ildoan, Laboral Kutxak bulegoen eredua ordezkatuko ez duela esan du, "gure berezitasuneko bat direlako". Hori dela eta, estrategia "ezer kendu gabe gaineratzea" izango da, "oinarria aldatu gabe aldatzea".

Txomin Garciaren esanetan, erakundea lehiakorra izateko "gure balioak, profesionaltasuna eta espezializazioa online kanaletan erakutsi behar ditugu".

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X