Berregituraketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santander bankuak 450 sukurtsal itxiko ditu aurten

Era berean, lanpostu kopurua murriztuko dutela iragarri du entitateak. Sindikatuak apirilaren 6an bilera egiteko deitu ditu zuzendaritzak. Neurriak zenbat langileri eragingo die zehaztuko dute bertan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Santanderrek 450 sukurtsal txiki itxiko ditu Estatuan

Espainiako sukurtsalen sarea eta zerbitzu zentralak berregituratuko dituela iragarri du gaur Santander bankuak. Hala, 450 bulego txiki itxiko ditu eta lanpostuen kopurua murriztuko du, baina ez du zenbatekorik zehaztu.

Santanderreko iturriek azaldu dutenez, sukurtsal txikiak bakarrik itxiko dituzte, hiru langile baino gutxiago dituztenak. Neurriekin bulegorik desagertuko ez dela azpimarratu dute. 2.000 udalerri baino gehiagotan presentzia du bankuak.

Behargin kaltetuei beste sukurtsal handiagoetan lana emateko eta posible ez den kasuetan aurretiko erretiroak proposatzeko borondatea agertu du Santander bankuak.

Ana Botinek zuzendutako bankua sindikatuekin bildu zen atzo, 450 bulego eta sukurtsal ixteko egitasmoa aurkezteko. Langileen kopurua “murriztu” beharko dutela iragarri du zuzendaritzak, baina ez du zenbatekorik eman.

Negoziazioko iturriek azaldu dutenez, finantza sistemako kostuen gorakada handiak berregituraketa egitera behartu du. Horretarako, sukurtsal kontzeptu berri bat garatuko dute, 2016an 450 bulego egokituz.

Bilera apirilaren 6an

Sindikatuek nabarmendu dutenez, apirilaren 6an bilera egiteko deitu ditu zuzendaritzak. Neurriak zenbat langileri eragingo die zehaztuko dute bertan.

Hala eta guztiz ere, edozein prozesu neurri ez traumatikoekin aurrera eramatea nahi du CCOOk.

“Edozein prozesu borondatezko neurri ez traumatikoekin aurrera eramatea bermatzeko, negoziazioan parte hartuko dugu”, adierazi du CCOOk bere webgunean.

Bestalde, bankuak “lanpostuak deuseztatzeko” lan legedia “aprobetxatzen” ari dela salatu du UGTk. Bitartean, azken urtean 1.246 zuzendariek 700 milioiko soldata jaso zuten eta langile guztiei ordaintzea 971 milioiko kostua izan zuen, sindikatuak gogorarazi duenez.

orarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X