Lan Erreformaren Lege berria
2022/01/30 - 09:10
Gehiengo sindikalak lan erreformaren aurkako manifestazioak egingo ditu gaur Hegoaldeko hiriburuetan
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean deitu dituzte manifestazioak "Lan Erreforma honi, ez" lelopean. Halaber, lan erreformaren bozketaren bezperan elkarretaratzeak egingo dituzte lantokien aurrean.
2022/01/28 - 22:14
"Testu itxia" mantentzen baldin bada lan-erreforma arbuiatuko dutela esan die EH Bilduk ELAri eta LABi
Euskal gehiengo sindikalak orain arte izandako jarrera "eskertu" dio EH Bilduri. Oskar Matutek kritikatu duenez, Diputatuen Kongresura "menu itxi eta blokeatua" eramatea Ganberari eztabaida "lapurtzea" litzateke.
2022/01/28 - 11:09
Mitxel Lakuntza: "Patronalak erabaki du lan erreforma ez indargabetzea"
ELAko idazkari nagusiaren esanetan, lan erreformaren balioa eskasa da oso, eta Espainiako Gobernua gezurretan ibili da, ez baitu bere hitza bete.
2022/01/27 - 19:34
PPk onartutako lan-erreformaren eta orain negoziatzen ari denaren arteko aldeak
Lan-erreforma onartzen ez bada, neurri berri guztiak harekin batera erortzen dira, 2012an onartutakoetara itzuliz. Egungo lan-erreformak kontratu mugagabeei ematen die lehentasuna, eta aldi baterakoak 2 kasutan bakarrik baimentzen ditu, baina ez ditu kaleratzeen baldintzak hobetzen.
2022/01/27 - 18:54
Euskal gehiengo sindikalak indar politikoei lan-erreformak "osorik" indargabetzeko eskatuko die
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek "gogor" kritikatu dute "Madrilen adostutako akordioa, aurreko lan-erreformekin beharginei inposatutako neurri kaltegarrienak baliogabetzen ez dituelako".
2022/01/27 - 13:42
LABeko militanteek lan-erreformaren aurkako protesta egin dute ADEGIren egoitzan
LABeko dozenaka militante ADEGI Gipuzkoako patronalak Donostian duen egoitzan sartu dira, lan-erreformaren aurkako protesta gisa, sindikatuak ostegun honetarako deitu duen berrindikazio jardunaldiaren barruan.
2022/01/27 - 13:24
LABeko hainbat militante Adegiren egoitzan sartu dira, lan erreformaren aurka protesta egiteko
Gipuzkoako Enpresen Elkarteak gaitzetsi egin du "LABek indarrez egin duen erasoa", eta iragarri du salaketa jarriko duela.
2022/01/27 - 11:40
EH Bildu, ERC, BNG eta CUP Gobernuarekin lan-erreformari buruz hitz egiteko prest agertu dira
2012ko lan-erreforma iraultzeko neurriak eskatu dituzte, eta prest agertu dira Gobernuarekin elkarrizketa eta negoziazioa irekitzeko, langile gehienen eskaerei erantzungo dien anbizio handiko akordio batera iristeko.
2022/01/27 - 10:59
Patxi Lopez: "Lan erreforma honen aurka bozkatzeak PPrena mantentzea dakar"
PSOEren diputatuaren esanetan, ez luke ulertuko Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiek lan erreformaren aurka bozkatzea.
2022/01/26 - 10:17
Arantxa Tapia: "Europako funtsak ongi etorriak diren arren, ez gara zain egongo"
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak nabarmendu du EAEko enpresek ez dutela dirurik jaso Next Generation funtsetatik, baina "lanean" jarraitzeko unea dela. Babesa azaldu die jatorrizko izendapen propioa nahi duten Arabako Errioxako upategiei.
2022/01/25 - 12:22
Lan erreforma onartzeko ''malgutasuna eta pedagogia'' eskatu dizkio EAJk Sanchezen Gobernuari
Andoni Ortuzarrek "koherentzia, irudimena eta malgutasun pixka bat" eskatu dizkio Sanchezen Gobernuari, EAJren planteamendua onartzeko eta Pedro Sanchezen "ohiko" bazkideek lan erreformaren alde bozkatzeko.
2022/01/25 - 11:03
Mertxe Aizpurua: "Lan erreforma babestea Rajoyren legea iraunaraztea litzateke"
EH Bilduk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak argi utzi du akordioa aldatu ezean, ez dutela lan erreforma babestuko. Dena den, oraindik ere, Espainiako Gobernuarekin negoziatzen jarraitzen du koalizio abertzaleak.
2022/01/24 - 10:54
Esteban: ''Gutxieneko diru-sarreren transferentzia arin gauzatzen ez bada, ez da lan erreforma onartuko''
Aitor Estebanek marra gorria zein den gogorarazi dio Sanchezi: "Gutxieneko diru-sarreren transferentzia arin gauzatzen ez bada, ez da lan erreformarik onartuko; ezta beste ezer ere".
2022/01/24 - 10:21
Esteban: "Gutxieneko diru-sarreren transferentzia arin gauzatzen ez bada, ez da lan erreforma onartuko"
EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak marra gorri hori gogoratu dio Sanchezi eta era berean, ohartarazi, lan erreforma ez duela aurrera aterako Parlamentuan negoziatu gabe. Ezezkoan jarraituko dute erkidegoko hitzarmenak lehenesten ez badira.
2022/01/23 - 13:49
Garcia: "Lan-erreforma ez babesteko interes politikoak daude"
Euskal sindikatu nagusiekin duten harremanaz galdetuta, CCOO Euskadiko idazkari nagusiak aitortu LABekin harremana badutela, baina ELArekin "batere ez". Lan-erreformaren inguruko polemikari "gezurretazko eztabaida" iritzi dio.
2022/01/21 - 11:27
Jose Ignacio Asensio: "Lan erreforma ez balitz aterako ez litzateke ulertuko"
Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusien ustez, enpresarien eta sindikatuen arteko akordioa oso positiboa da eta aldaketak nabarmenak dira.
2022/01/21 - 10:29
Irene Montero: ''Inbestidurako gehiengoarekin hitz egin behar dugu lan erreformari buruzko akordioa lortzeko''
Irene Montero ministroak adierazi duenez, "inbestidurako gehiengoari eustea funtsezkoa da Espainiak behar dituen eraldaketa handiei aurre egiteko", eta, horregatik, "gehiengo aurrerakoia eta plurinazionala" osatzearen alde agertu da.
2022/01/21 - 10:11
Mertxe Aizpurua: ''Lan erreforma, dagoen bezala, ezetz bozkatuko dugu''
Mertxe Aizpuruak, EH Bilduk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak, nabarmendu du lan erreforma hau langileen aldekoa izateko aldatu egin behar dela.
2022/01/21 - 10:11
Mertxe Aizpurua, lan erreformari buruz: "Gure posizioa ez da ezezkoan egotea, baizik eta lege hau hobetzea"
Mertxe Aizpuruak, EH Bilduk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak, nabarmendu du lan erreforma hau langileen aldekoa izateko aldatu egin behar dela. "Hainbat baldintza jarri genituen mahai gainean, eta, dagoen bezala, ezetz bozkatuko dugu", azpimarratu du.
2022/01/20 - 22:00
PSOEren eta EAJren arteko premiazko bilera Sabin Etxean, bazkideen arteko harremanak bideratzeko
Egunetik egunera Eusko Alderdi Jeltzalea ageriago uzten ari da egonezina. Ortuzarrek esan duenez, bizitzeko gutxieneko errenta Euskadira behingoz transferitzen ez badute, Sanchezen gobernuari babesa emateari utziko dio. Harremanak apurtuko dituela esan du jeltzaleen buruak.