Garcia: "Lan-erreforma ez babesteko interes politikoak daude"
Radio Euskadiko "Crónica de fin de semana" saioan egindako elkarrizketan, Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusia, besteak beste, Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen lan-erreformaz mintzatu da. Horren hitzetan, mahai gainean dagoen erreforma "guztiz positiboa" da, "herri honen arazo nagusietan eragina izango duelako". "Behin behinekotasuna[AEI1] eta prekarietatea amaitzeko balioko du. Goitik beherako aldaketa ekarriko du", esan du. Hori dela eta, ERC, EAJ eta EH Bildu taldeak erakusten ari diren jarreraren atzean "interes politikoak" daudela uste du, "erreformaren edukiarekin zerikusirik ez dutenak".
Hainbat sindikatu, tartean, ELA eta LAB, proiektuaren kontra agertzea ez dela ulergarria esan du, eta uste du sindikatu abertzaleok ez dutela onartuko erreforma positiboa dela. Gezurretan aritzea egotzi die.
Hitzarmen autonomikoak lehenesteari buruz, berriz, CCOO sindikatuko kideak uste du gai horren inguruan piztu den eztabaida "faltsua" dela, "Euskadin ez dagoelako arazorik zentzu horretan". Halere, CCOOri ere tokian tokiko hitzarmenak lehenestearen puntua jasotzea gustatuko litzaiokeela onartu du.
Euskal sindikatu nagusiekin duten harremanaz galdetuta, CCOO Euskadiko idazkari nagusiak aitortu LABekin harremana badutela, baina ELArekin "batere ez".
Zure interesekoa izan daiteke
Langile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.