lan eskaintzak
2022/01/20 - 22:24
Osakidetzak 3.000 lanpostu egonkortzeko eskaintza proposatu du, baina sindikatuek errefusatu egin dute
Lan eskaintza berriak, alde batetik, 2016ko urtarrila baino lehen behin-behineko langile batek edo gehiagok okupatutako bitarteko lanpostuak konkurtsora aterako lituzke, eta bestetik, hiru urte baino gehiagoko antzinatasuna duten lanpostuak.
2022/01/14 - 14:00
Jaurlaritzak eta Eudelek 497 lanpostuko lan eskaintza publikoa iragarri dute Ertzaintzan eta Udaltzaingoan
Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 17tik otsailaren 11ra bitartean, eta interesa dutenek arkauteakademia.eus webgunean eman beharko dute izena. Ertzaintzarako 424 lanpostu izango dira eta gainerako 73ak Udaltzaingorako.
2021/12/21 - 16:42
Eusko Jaurlaritzak 4.000 lanpostu inguruko Lan Eskaintza Publikoa onartu du 2021erako
Hezkuntzarako 1856 postu izango dira eta Osakidetzarako, 1273; 435 lanpostu Administrazio Orokorrerako gordeko dituzte, eta gainerako 424ak, Ertzaintzarako.
2021/11/18 - 14:33
Osakidetzaren lan eskaintza berriak "ez ditu aurrekoaren zalantzak eta susmoak argitzen", oposizioaren ustez
EH Bildu eta EP-IU taldeek transakzio-zuzenketa aurkeztu dute Osasun Sailak eredua alda dezan eskatuz. Horren ordez, EAJren eta PSE-EEren beste bat onartu du ganberak. Bi taldeek LEParen auzia "politikoki erabiltzea" egotzi diote oposizioari.
2021/11/12 - 14:40
ELAk eta LABek uste dute bitarteko langileei buruzko ituna ez dela nahikoa
CCOOk, bere aldetik, enplegu publikoa sendotzeko berme juridikoak eskatu ditu.
2021/11/12 - 11:17
Eusko Jaurlaritzak bitarteko langileei buruzko akordioa aztertuko du, ondorioak zehazteko
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak esan du nahiago duela "irakurketa patxadaz" egin, ez duelako "akordioaren xehetasunen berri".
2021/11/11 - 21:32
Lanpostu publiko berean 5 urtez egondako langileak finko egitea adostu dute PSOE, Unidas Podemos, ERC eta EAJk
Itunaren arabera, lanpostu publiko berean bost urte edo gehiago daramaten bitarteko langileak finko izatera pasatuko dira lanpostu horrek eskatzen dituen baldintzak betez gero, baina oposizio batera aurkeztu behar izan gabe.
2021/11/11 - 16:53
Osakidetzak 3.535 lanpostuko eskaintza publikoa egingo du, lehen fasea abenduan
Lehen deialdian, 19 kategoriako 1.499 plaza eskainiko dira, eta gainerakoak 2022ko udaberrian. Ezohiko Sektore Mahaiak lan eskaintzaren oinarri orokorrak onartu ditu, baina "ez du sindikatuen babesik izan".
2021/11/09 - 17:52
Gipuzkoako Aldundiak zortzi lan-deialdi publiko etetea erabaki du, legea nola aldatuko den argitu arte
Espainiako Kongresuan nahiz Eusko Legebiltzarrean administrazio publikoaren legea erreformatzeko eztabaida egiten ari dira eta lanpostuak kontsolidatzeko araudian aldaketak egon daitezke. Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-deialdiak dena argitu arte geldiaraztea erabaki du.
2021/10/24 - 16:52
CCOOk helegitea jarri dio udaltzainen lan-poltsari euskararen B2 maila eskatzeagatik
Sindikatuak azpimarratu du baldintza hori ELAren "exijentzia" bat izan dela eta, gainera, ez dela maila egiaztatzeko proba egiteko aukerarik eskaini.
2021/10/07 - 16:43
Nafarroako Gobernuaren barruan tentsioa eragin du erizaintzan deitutako Lan Eskaintza Publikoak
424 plaza eskainiko dira eta zonalde mistoan euskara ez da meritu gisa aintzat hartuko; bai ordea, atzerriko hizkuntzak. Geroa Baik diskriminazio honekin amaitzeko borondate politiko falta egotzi dio alderdi sozialistari.
2021/09/10 - 13:33
Sagardui: ''Osakidetzako LEPeko azterketak ahal dugun azkarren izango dira''
Osasun sailburuak baieztatu du gaia mahai sektorialean dagoela eta dagoeneko egutegia eta probak zehazten ari direla. "Ahal dugun azkarren izango dira", adierazi du Sagarduik.
2021/08/18 - 21:12
EAEko Udaltzaingoetako lanpostuak betetzeko prozesua ireki dute
Bitartekotasunean izango diren agenteen lan-poltsa sortuko dute; aurreikuspena da Udalek abendutik aurrera izatea eskuragarri poltsa hori.
2021/07/23 - 19:30
Langabezia-tasa % 10,3ra jaitsi da Euskadin bigarren hiruhilekoan
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadik % 10,1eko langabezia-tasarekin amaituko du urtea, eta 2022an % 9,5era jaitsiko du. 2020an, langabeziaren batez bestekoa % 10,5ekoa izan zen.
2021/06/28 - 22:09
Bitarteko langileak mugagabe ez-finkoak izango dira hiru urteren buruan
Europak emandako ebazpen baten ondotik, Auzitegi Gorenak doktrina aldatu du eta bitarteko langileak mugagabe ez-finko egiteko gehienezko epea hiru urtean ezarri du.
2021/06/28 - 14:58
Bilboko suhiltzaileak kalera irten dira, LEP bateratuaren aurka
Bilboko suhiltzaileek manifestazioa egin dute Bilboko udaletxearen aurrean, hautaketa prozesua salatzeko.
2021/06/25 - 17:33
Irungo Udalak helegitea jarri dio udaltzainen eskaintza baliogabetu zuen epaiari
Udalak kasazio-errekurtsoa aurkezteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu du.
2021/06/19 - 17:16
Eusko Jaurlaritzak hitzeman du Hezkuntzan ahalik eta LEP gehien egingo dituela
Jokin Bildarratz sailburuak adierazi du, ikastetxeetako egonkortasuna sustatu ezean, ez dela lortuko kalitatezko hezkuntza sistemarik.
2021/06/19 - 17:14
Hezkuntzako lan eskaintza publikoa: 4.000 pertsona aurkeztu dira eta 1.148 plaza daude
Hezkuntza saileko 2020ko lan eskaintza publikoaren lehen azterketa izan da gaur Barakaldoko BECen. 1.148 irakasle lanpostu daude jokoan.
2021/06/09 - 13:32
Lan merkatua da EAEko arazo nagusia, herritarren gehiengoaren arabera
Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako galdeketari erantzun dioten herritarren % 68k aipatu du. Pandemia ageri da bigarren tokian, % 39k esanda.