Lan istripuak
2024/10/25 - 01:00
Kamioilari bat larri zauritu da Andosillan, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita
Kamioilaria, Tarazonan (Zaragoza) bizi den 61 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, larri.
2024/10/22 - 20:12
Gurutzetako Ospitaleko harrerako sabaia erori da; astelehenean ireki zen berriro, berritzeko lanak bukatuta
Istripuan ez da langilerik zauritu, baina ESK sindikatuak "oso larritzat" jo du gertatutakoa. Osasun Sailak azaldu duenez, sabaiko "plaka desmuntagarri" batzuk "askatu" egin dira, eta, horregatik, guztiak berrikusi dituzte.
2024/10/18 - 18:29
Langile bat hil da Lizarrako Agralco enpresako biltegi batean izandako leherketan
56 urteko langile bat hil da nekazaritzako hondakinen biltegi bat lehertuta. Leherketak ez du ez suterik ez isurketarik eragin. Ikerketa abiatu dute zerk eragin duen argitzeko.
2024/10/18 - 14:34
56 urteko langile bat hil da Lizarrako Agralco enpresako biltegi batean izandako leherketan
Leherketaren ostean, enpresako langileak lankide bat desagertuta zegoela konturatu dira, eta haren gorpua aurkitu dute ondoren.
2024/10/15 - 16:36
47 urteko langile bat hil da Loiun, lantegi bateko teilatutik erorita
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Larrondo kalean dagoen pabilioi batean izan da ezbeharra, 11:10 inguruan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan zendu da. ELAk azaldu duenez, hildako behargina Amurrioko (Araba) Amiantec 3000 enpresakoa zen, baina GECSAn (Loiu) azpikontratatuta zegoen.
2024/10/15 - 15:15
Langile bat hil da Olletan, 8 metroko altueratik erorita
Foruzaingoak jakitera eman duenez, telefono-poste batetik erori da, 11:30 inguruan. Tokian bertan zendu da. LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek protesta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, 11:00etan, Iruñeko Gaztelu plazan.
2024/10/07 - 13:53
Hil da Funesen atzo oso larri zauritutako 29 urteko behargina
Langilea Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean ari zen lanean, makina batek beso bat harrapatu zionean. Askatu ondoren, larrialdi zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin zizkioten, eta helikopteroz eraman Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Baina azkenean hil egin da.
2024/10/06 - 22:29
29 urteko behargin bat oso larri zauritu da Funesen, makina batek besoa harrapatuta
Behargina Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean ari zen lanean. Askatu ondoren, larrialdi zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin dizkiote, eta, ondoren, helikopteroan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
2024/10/03 - 15:23
Lan-istriputzat hartu dituzte Osakidetzako langile bati covidak eragindako ondorioak
Lagileak lanpostuan harrapatu zuen gaitza, 2020ko osasun-krisialdian. ESK sindikatuak adierazi du epaian egiaztatu dela "egungo bere egoerak infekzioarekin duen lotura".
2024/09/26 - 21:38
Garraiolari gipuzkoar bat hil da Lodosan izandako istripu batean
54 urteko gidari gipuzkoar bat hil da gaur Lodosan (Nafarroa), artikulatutako bi kamioik talka eginda. Istripuaren ondorioz, azido sulfurikoa isuri da errepidean.
2024/09/26 - 20:31
Bi pertsona hil dira Lodosan eta Urotzen izandako trafiko istripu banatan
Kamioi gidari bat hil da NA-134an Lodosa parean bi kamioiren artean izandako istripuan. Kamioietako batek zeraman azido sulfurikoa errepidera isuri da eta errepidea itxi behar izan dute garbiketa lanak egin ahal izateko. Urotzen NA-150ean auto bat bidetik atera da eta pertsona bat hil da istripuan.
2024/09/20 - 10:31
Bi langile ospitaleratu dituzte, Galdakaoko enpresa batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sutea ostegun arratsaldean piztu zen, 19:30 aldera, eta ostiral goizean erabat itzali gabe zegoen.
2024/09/17 - 00:16
Behargin bat hil da Irunberrin, aldamio batetik erorita
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Abadia kaleko etxe batean, ikertzen ari diren arrazoiengatik.
2024/09/16 - 19:20
Mikel Torres sailburuak "errealitate sozioekonomikoarekin bat datorren gutxieneko soldata" bultzatuko du
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Batzordean, Sailak legealdi honetan dituen helburuak aurkezteko.
2024/09/15 - 12:44
Langile bat oso larri zauritu da olioarekin erreta, Mutiloako (Aranguren) jatetxe batean
Emakumeak erredurak egin ditu buruan, enborrean, besoetan eta hanka batean, irakiten zegoen olioa gainera erorita.
2024/09/08 - 18:36
Auto batek langile bat harrapatu du AP-8an, Irungo ordainlekuan, eta ospitalera eraman dute zaurituta
Arratsaldeko hirurak hamar gutxi aldera gertatu da ezbeharra. Antza, bertatik pasatzen ari zen auto batek aurretik eraman du langilea, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
2024/08/31 - 19:34
55 urteko behargin bat hil da Arbizun, aldamio batetik erorita
Ezbeharra Utzubar industrialdeko enpresa batean jazo da, 3 metroko altuera zuen andamio batetik behera erori denean.
2024/08/29 - 16:05
Astelehenean Amezketako Aralar paper-fabrikan istripua izandako langile bat hil da
ELAk eta LABek azpikontratatuta zegoen langilaren heriotza salatu dute eta 24 orduko lanuztea egiteko deia helarazi die langileei.
2024/08/22 - 20:57
Baso langile bat hil da Ataunen, zuhaitz bat gainera erorita
Istripua 14:40ak aldera gertatu da, Lizarrusti guneko mendi eremu batean. Ezbeharra gertatu den lekura Gipuzkoako suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira. Gipuzkoako suhiltzaileek eraman dute hildako langilearen gorpua menditik errepidera, hileta-zerbitzuek eraman zezaten.
2024/08/19 - 15:02
Baso-lanetan ari zen langile bat hil da Iurretan, adar batek buruan jota
Heriotza honekin, 36 dira lan-istripuz Hego Euskal Herrian hildakoak, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.