Lana
2024/07/11 - 21:13
Saltoki txikia zaharkituta dago, eta pertsona etorkinen presentzia handiagoa da
Autonomoen kopuruak behera egin du sektorean, eta enpleguan errotazio handia duten soldatapekoen kopuruak ere gora egin du. Gainera, % 95,4 enpresa oso txikiak dira; % 69k pertsona bat edo bi bakarrik enplegatzen dituzte, eta % 84k ez dute ez iganderik ez jaiegunik irekitzen.
2024/07/08 - 17:53
Lanaldia murrizteko proposamen "malguagoa" aurkeztu du Lan Ministerioak, patronalak "hurbiltzeko" asmoz
Espainiako Lan Ministerioak lanandia murrizteko proposamen berri bat jarri du mahai gainean, aurrekoa baino malguagoa, CEOE eta Cepyme patronalen jarrerak hurbiltzeko asmoz. Zenbait sektoretan orduen banaketa irregularrak egiteko tarte handiagoa aurreikusten du proposamen berri horrek.
2024/07/08 - 12:09
Lan Ministerioa, patronalarekin eta sindikatuekin elkartuko da gaur berriro, lanaldi murrizketa negoziatzeko
Espainiako Gobernuak lanaldia murrizteko proposamen berria jarriko du mahai gainean CEOE eta Cepyme patronalekin jarrerak hurbiltzen ahalegintzeko.
2024/07/04 - 13:13
Mikel Torres: "Elkarrizketa sozialeko mahaiak izan behar du akordioak lortzeko esparrua"
Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua bi Gobernukideen "akordioak josteko" prest agertu da. Era berean, hurrengo urteko aurrekontuak zabalagoak izan behar dutela uste du.
2024/07/02 - 17:00
Langabezia % 0,94 igo da Euskadin eta % 0,86 jaitsi da Nafarroan ekainean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuei dagokienez, afiliazioan "gutxieneko hazkundea" lortu dela nabarmendu du Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Bestalde, Nafarroak langabezia murrizten jarraitzen duela azpimarratu du Eskubide Sozial, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilariak.
2024/07/02 - 15:15
Mikel Torres: ''Hasi dugun bide hau kalitatezko enplegu eredu bat eraikitzeko bidea da''
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak positibotzat jo du Euskadin Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egiten jarraitzea hilabetez hilabete. Torresek nabarmendu du enplegu hori, gainera, "eskubide gehiagoko enplegua" dela.
2024/07/02 - 10:31
Albiste izango dira: Frantzia 2. itzuliari so, epaiketa Barakaldon semeak hiltzen saiatzearren eta langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/28 - 18:23
CAFek antzinatasuna ordaindu beharko die langile guztiei
Enpresa Batzordeak auzitara eraman zuen lantegia, tituludunei bost urteko antzinatasuna ordaintzeari uko egiteagatik. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke.
2024/06/28 - 15:14
Soldatak % 3,2 igo ziren EAEn eta % 3,7 Nafarroan, 2022an
Espainiako Estatuan batez besteko igoera % 5,5ekoa izan zen, eta autonomia erkidego guztiak aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan hazi ziren soldatak gutxien.
2024/06/28 - 14:01
Hamar lan-eskaintzatik batean ingelesa eskatzen dute, batez ere aholkularitzan eta enpresen kudeaketan
Ratiorik handiena duen autonomia-erkidegoa Madril da ( % 14), eta batez bestekoaren gainetik daude Balear Uharteak, Katalunia eta Kanariak ere, garapenari eta turismoari lotuta.
2024/06/26 - 20:02
Garamendik atea itxi dio lan jardunaldia murrizteko akordioa lortzeari
CEOEren presidentearen aburuz, Yolanda Diazen ministerioak ez du negoziatu nahi, inposatu baizik. Bere ustetan, Ministerioa legeztatuta dago neurria bere horretan Parlamentura eraman eta onartzeko. Hala ere, Garamendiren ustetan "neurri txarra izango da, batez ere enpresa txikientzat".
2024/06/26 - 09:52
Albiste izango dira: BJKN berritzeko akordioa, kontziliazioari buruzko inkesta, eta Bilbobuseko lan gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/24 - 13:26
Lan Ministerioa gizarte-eragileekin bilduko da gaur lanaldi-murrizketa eztabaidatzeko
Lan-murrizketa eztabaidatuko dute, soldata-murrizketarik gabe, astean 38,5 ordura arte 2024an, eta 37,5 ordura arte 2025ean.
2024/06/21 - 19:48
Cementos Rezolako langileek greba mugagabea abiatuko dute ekainaren 28tik aurrera
Heidelberg Materials konpainiako zuzendaritzak Añorgako lantegian aplikatu nahi duen espedienteak 56 langileri eragingo die.
2024/06/19 - 10:38
Cementos Rezola ohian aurkeztutako erregulazio espedienteak 56 behargini eragingo die, lantaldearen erdiari
Zuzendaritzak zehaztu duenez, 15 langileri aurrejubilazioa eskainiko diete, 30ri konpainiako beste lantegietan enplegatzea (erdia, Arrigorriako lantegian) eta beste 11ri, enpresatik kanpo birkolokatzea. Enpresa batzordeak espedientea kritikatu du.
2024/06/18 - 18:53
Jaurlaritzak 6,3 milioi euro bideratuko ditu Ertzaintzaren funtzionamendua eta baldintza ekonomikoak hobetzera
Helburua da kolektibo jakin batzuen lan-baldintzak hobetzea, hala nola 55 eta 60 urte bitarteko agenteena eta Ikerketa Kriminaleko unitatearena. Alabaina, lan-baldintzak aldatzerakoan Eusko Jaurlaritzak ez dituela sindikatuak aintzat hartu deitoratu du Ertzaintzaren Unitate Sindikalak.
2024/06/17 - 13:56
Gizarte Segurantzan afiliatutako atzerritar kopurua % 2,29 hazi da EAEn eta % 2,98 Nafarroan, maiatzean
Hazkundea nabarmenagoa da 2023ko maiatzarekin alderatuz gero: % 7,53 eta % 5,95 igo baita, hurrenez hurren. EAEn, aipagarria da atzerritarrek ostalaritzan duten presentzia (% 18,47); Nafarroan, manufaktura industriak kanpoan jaiotako langileen % 20,60 biltzen ditu erregimen orokorraren baitan.
2024/06/15 - 21:53
"Hazkundearen bideari" eustea eta "merkatu berrietara" zabaltzea du asmo CAFek
Akziodunen batzar nagusia egin du CAFek Beasainen. Bertan nabarmendu dute konpainiak diseinatutako bide orria bete dutela, eta aurrera begira "baikor" agertu dira.
2024/06/15 - 19:27
Ehunka lagunek protesta egin dute Ezkerraldean ''prekarietatearen eta gehiegizko gastu militarraren kontra''
Bizitza garestitu dela-eta askok eta askok hilabete amaierara iristeko zailtasun handiak dituztela ere salatu dute.
2024/06/14 - 13:01
Biurrunek uste du Europako Justiziaren epaiak "urrundu" egin duela interinoak finko bihurtzeko aukera
EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salaren presidenteak azaldu duenez, ebazpenak dio finko bihurtzeko aukera ezin dela "estatuko zuzenbidearen interpretazioaren aurkakoa" izan. Hala, horren ustez, epaia interinoen interesen kontrakoa da.