Albiste izango dira: Frantzia 2. itzuliari so, epaiketa Barakaldon semeak hiltzen saiatzearren eta langabezia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Frantzia, bigarren itzuliari begira: Datorren igandean Frantzian egingo diren hauteskunde legegileen bigarren itzuliari begira, lehen itzulian hirugarren tokian gelditu ziren hautagaien erdiek baino gehiagok egin dio uko aurkezteari, eskuin muturraren aurkako botoa sakabanatu ez dadin. Atzera pausoa eman duten gehienak ezkerreko Fronte Nazionalekoak dira, Macronen Ensemble koaliziokoak baino gehiago. 18:00etan amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea. Florence Lasserre Ensemble koalizioko hautagaia ez da Frantziako Asanblea Nazionalerako bozen bigarren itzulian aurkeztuko, Pirinio Atlantikoetako bosgarren barrutian. Emmanuel Macron presidentearen deiari erantzunez, diputatu zentristak hautagaitza erretiratu du.
- Epaiketa Barakaldon semeak hiltzen saiatzeagatik: Gaur hasiko da Bizkaiko Probintzia Auzitegian bi semeei lasaigarriak eman ostean lepoa mozten saiatu zen emakume baten aurkako epaiketa. Fiskalak 18na urteko kartzela-zigorra eskatu du harentzat, bi hilketa saiakerengatik. Gertakariak 2022ko abenduaren 31n izan ziren. Auzipetuak ez zuen zigor-aurrekaririk, eta 10 urteko semeak hiltzen saiatu zen, Barakaldoko bere etxean.
- Ekaineko langabezia datua: Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioek ekaineko langabezia datuak jakinaraziko dituzte. Maiatzean, 3.131 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEn eta 462 gutxiago Nafarroan. Lanbide EAEko enplegu zerbitzu publikoan 106.422 pertsona zeuden langabe gisa erregistratuta maiatzean eta Nafarroan guztira 29.779 ziren lanik gabe zeudenak. Espainiako Estatuan % 2,20 behera egin du langabeziak, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, 58.650 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe. Hala, 2.607.850 langabe zeuden, azken urtean % 4,79 behera eginda (131.260 langabe gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.