AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Ishaq Dar eta Marco Rubio, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dute gaur Burgenstocken (Suitza) egin behar zuten bilera, aste honetan akordiorako memoranduma sinatu ostean bertan jasotakoak nola bideratu egin behar zutena. Pakistanek eman du horren berri, eta Etxe Zuriak esan du AEBko presidenteorde JD Vance ez dela bertan egongo.
Ishaq Dar Pakistango lehen ministrorde eta Atzerri ministroak azpimarratu duenez, Suitzan egin behar zuten bilera bertan behera geratu da, AEBko eta Irango presidenteek eta Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak (bitartekari gisa) elkar ulertzeko memoranduma sinatu ostean.
“Ameriketako Estatu Batuetako eta Irango presidenteek sinatu ondoren, eta Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak bitartekari gisa ere sinatu ostean, biharko ekitaldia bertan behera geratu da”, adierazi du Darrek Dawn Pakistango egunkariak jasotako adierazpenetan.
Washingtongo eta Teherango ordezkaritzek Burgenstockeko gune turistikoan biltzekoak ziren ostiral honetan, Pakistango eta Qatarko ordezkariekin batera akordioa formalizatzeko. Hala ere, bilera zalantzan geratu zen, Etxe Zuriak JD Vancek Suitzara bidaiatuko ez zuela baieztatu ondoren.
AEBren eta Iranen arteko elkarrizketak bertan behera Suitzan
The Hill egunkariak zabaldu duenaren arabera, Etxe Zuriaren esanetan, “negoziazio horien logistika ez da inoiz erraza izan, ezta aurreikusteko modukoa ere”, eta erantsi du oraindik ez dituztela zehaztu hurrengo elkarrizketa teknikoetarako planak.
Al Mayadeen telebista katearen arabera, erabakia Israelek Libanon azken orduetan egindako erasoekin lotuta egon liteke, baina Irango agintariek ez dute hori ofizialki baieztatu.
Bestalde, Suitzako Atzerri Ministerioak aurrez adierazi zuen bilera hori akordioa bideratzeko moduaren inguruko lehen negoziazioak hasteko erabiliko zutela, baina Reuters agentziaren arabera, ostiralerako aurreikusitako elkarrizketak ez dira egingo.
Washingtonen eta Teheranen arteko akordioaren aplikazioari buruzko zalantzak
Horren hitzetan, aurrez aurreko bilera bertan behera geratzeak ziurgabetasuna eragin du Washingtonen eta Teheranen arteko prozesu diplomatikoaren hurrengo urratsei dagokienez. Akordioa sinatu ostean bi aldeak elkarrizketa teknikoetan aurrera egiteko prest agertu baziren ere, oraindik zalantzak daude etorkizuneko negoziazioen egutegiari eta formatuari buruz.
Reuters agentziaren arabera, eskualdean egoera zaila dute oraindik. Israelek operazio militarrak egiten jarraitzen du Libanon, Hezbollahrekin lotutako helburuen aurka, eta AEBren eta Iranen arteko negoziazioek hainbat gai sentikor dituzte mahai gainean, hala nola akordioaren aplikazioa eta Irango programa nuklearrari buruzko etorkizuneko elkarrizketak.
JD Vancek bertan behera utzi du bidaia, harreman diplomatikoek aurrera jarraitzen duten bitartean
AEBko presidenteordearen absentziak eta Irango ordezkarien bidaiaren inguruko zalantzek indartu egin dute prozesua hautsita barik berrantolatzeko fasean dagoela esaten dutenen iritzia. Washingtonek esan du elkarrizketa teknikoak hasteko prest dagoela, eta akordioa abiatzeko prozesuan edozein aurrerapen izanez gero horren berri emango duela agindu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.