EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera

Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.

libano QLAILEH

Israelek suntsitutako eraikin bat, Qlaileh herrian (Libano). Argazkia: EFE

Israelgo Gobernuak eta Hezbollah milizia xiitak su-etena adostu dute, eta ostiral arratsaldean bertan sartuko da indarrean. Haaretz, Ynet eta Times of Israel hedabideek zabaldu dute informazio hori, Israelgo goi-kargudun bat aipatuta. 

Iturri horren arabera, menia soilik hautsiko da Libanoko miliziak Israelen kontrako erasoak eginez gero. "Hezbollahk erasoak egiten baditu, Israelek erantzun egingo du. Israelen kontrako erasoei aurre egiten jarraituko dugu", esan du Israelgo Gobernuko arduradunak, Haaretz hedabideari egaindako adierazpenetan. 

Bonbardaketek ez dute etenik

Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez, 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz, nahiz eta Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko AEBk eta Iranek sinatutako memorandumak indarrean jarraitzen duen.

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk ostegunean esan zuen tropa israeldarrek Libano hegoaldeko eremuetan jarraituko dutela "beharrezkoa den bitartean", Israelgo Armadak bere militarren hedapenari buruzko mapa berri bat argitaratu eta atzera egiteari uko egin ondoren.

Donald Trump AEBko presidenteak berak adierazi zuen "erabateko su-etena" babesten duela "fronte guztietan, Libanon barne", Israelgo Gobernuak behin baino gehiagotan esan eta gero ez duela akordio horretan jasotakoa beteko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X